Bangladesh zabaldi handi bat da,Ganges etaBrahmaputra ibaiendeltaren ekialdeko erdia hartzen duena. Herrialde laua da oso, batez besteko garaiera 12 metrokoa baita, eta herrialdearen erdia ur azpian geratuko litzatekeitsas maila metro bat igoko balitz.[5] Lau eremu bakarrik kokatzen dira ibai deltatik kanpo: Sylhet muinoak, Madhupur mendigunea,Chittagong Hill Tracts eta Barind eskualdea. Mendirik garaiena,Saka Haphong (1.052 metro), hego-ekialdean dago, Myanmarko mugatik gertu. Cox's Bazar-en (Chittagong hiriaren hegoaldean, Bangladeshko hego-ekialdeko muturrean) 120 kilometroko luzerako hondartza dago, munduko luzeena.
Montzoi-klima dago Bangladeshen: apirilean hasten da euria, hilabeterik beroenean, eta orduan hasten dira nekazariak lurra goldatzen. Ekainean hasten da montzoia, bat-batean eta erasoaldi handitan; euri jasak hiru hilabetez luzatzen dira, eta azaroa arte jarraitzen dute. Urtaro lehorrak abendutik martxora arte irauten du.
Zenbaitetan izugarri uholde larriak gertatzen dira (1974,1987,1988,1991). Urte horietan uholdeek udako uztak suntsitu zituzten, etxeak txikitu, eta jendea eta azienda ito zen; 1960 eta 1970 urte bitartean, bederatzizikloi izan ziren, uholdeekin batera, urria-abendua sasoian. 1988. urtean montzoi euriek 2.000 lagun hil zituzten, eta 30 milioi lagun etxerik gabe geratu ziren. 1991ko maiatzeko uholdeek eta zikloiak 138.000 hildako eta 2.700 milioi dolarreko kalteak eragin zituzten, eta berez pobrea zen herrialdea suntsiturik geratu zen.[6]
Kostaldearen gehiena Sundarbans padura-oihanak hartzen du, mundukomangladirik zabalenak. Bertan flora eta fauna aberatsa bizi da,Bengalako tigrea barne. 1997an, eskualde hori desagertzeko arriskuan deklaratu zen.[7] Ekialdeko txahal-gorrixka Bangladesko hegazti nazionala da, eta, eskuarki, doyel edo dobengalí deitzen zaio (bengalieraz: দোয়েল). Sinbolo gisa asko erabiltzen da herrialdean; izan ere, billeteetan agertzen da eta Dacako erreferentzia-puntu batek 'Doyel Chottor' izena du (begalieraz: "Doyelaren plaza"). Nazioaren loreanenufarra da, eta fruta nazionala, berriz,jacken zuhaitzaren fruitua.
Pakistango Armadak1971n eraildako bangladeshtar intelektualen omenezko eskultura.
XVIII. mendetik1947ra arte, BangladeshBritainiar Inperioaren mendean egon zen.Indiako koloniak independentzia eskuratu zuenean, bitan banatu zen: alde batetik, gehiengohindua zuen eskualdea, gaur egungoIndia; eta, bestetik, gehiengomusulmana zuena,Pakistan, Indiaren ekialdean eta mendebaldean zeuden bi zatietan banatuta. Pakistanen bi zatietan erlijio bera nagusi zen arren, ezberdintasuna handia zen etniei, hizkuntzari, ohiturei eta lurraldeari dagokienez. Independentziaren aldeko borroka,Awami Ligak zuzendu zuen, eta1971n gerra piztu zen. Indiako armadak independentisten alde esku hartu zuen, eta Pakistan bidali.[8]
1971ko abenduan, Pakistanen kontrako gerra odoltsua amaitu ondoren, Bangladeshko Errepublika osatu zen.Sheikh Mujibur Rahman bilakatu zen estatuburu. Gobernu berri hark hainbat hitzarmen izenpetu zituenSobietar Batasunarekin eta Indiarekin, eta1974an bakea hitzartu zuen Pakistanekin. Ekonomiaren egoera, bestalde, eramangaitza zen, eta1975en Biltzar Legegileak erabaki zuen ahalmen guztiak lehen ministroari ematea. Hala, Bangladesh errepublika presidentzialista bihurtu zen. Baina urte hartako abuztuan estatu kolpea izan zen, eta lehendakaritza osatzen zuten kideak eta Awami Ligakoak hil zituzten. Estatu kolpe hartanKhondaker Mostaq Ahmadek hartu zuen aginpidea; hala ere, Ahmadek berehala eman behar izan zuen dimisioa, nahasmendu egoerak hartara beharturik. Azkenean, armadako komandante nagusiZiaur Rahmanek hartu zuen presidente kargua.
1981ean izandako matxinada batean Ziaur Rahman hil zuten, eta behin behineko presidenteAbdus Sattar izan zen, harik eta1983ko abenduanErshad jeneralak agintea hartu zuen arte. 1988ko eta 1989ko uholde izugarriek sortutako protesta giroak boteretik aldendu zuen Muhammad Ershad, eta 1991. urtean egin ziren lehen hauteskunde libreak; Bangladeshko Alderdi Nazionalista (BNP) izan zen garaile, etaKhaleda Zia, Rahman lehendakari ohiaren alarguna, bihurtu zen lehen ministro.[9] Arazo larriei aurre egin behar izan zien alderdi honek, besteren artean 1991ko uholdeei. Bestalde, gehiengo musulmanaren eta gutxiengo hinduaren arteko harreman zailalak, independentzia lortu zenez geroztik maiz borrokaldi gogorretan lehertu izan zirenak,1993an azaleratu ziren,fatwa batekTaslima Nasrin idazleakLodja (“Lotsa”) liburuan agerturiko iritziak kondenatu zituenean; liburuan Bangladeshen hinduek pairatzen zuten esetsaldia salatzen zen, giza saldo batek,Ayodhya indiar hirian, hinduen lur sakratuan eraikitakomeskita bat suntsitu zuenetik.
1994. urtean krisi politiko larri bat sortu zen, hurrengo bi urteetan ere grebekin-eta jarraitu zuena, eta ondorio latzak izan zituen gobernuarentzat eta lehen ministroarentzat. Oposizioko alderdi nagusiek boikota egin zieten1996ko otsaileko hauteskundeei.[10] Emaitzen manipulazioa agerikoa izan baitzen, hala Khaleda Ziak bere postua galdu eta behin-behineanHabibur Rahman, Epaitegi Goreneko lehendakari ohia, izendatu zuten gobernuburu. 1996ko ekainean errepikatu ziren hauteskundeak, eta Awami Ligak irabazi zituen; haren liderra,Sheikh Hasina, Habibur Rahman “nazioaren aita”-ren alaba, izendatu zuten lehen ministro.
Egoera ekonomikoa hobetzeko ahalegin handiak egin zituen Awami Ligak, atzerritar inbertsioak erakartzeko bideak bilatuz, eta kapitalen sarrerak eta irteetak erraztuz; hala adibidez, negoziazioak egin zituen atzerritar enpresekin petrolio eta gas ikerketarako, gasaren banaketa hobetzeko, eta gas naturaleko hodiak eta argindar zentralak eraikitzeko. Gainerako ekonomia erreformak atzeratu egin ziren, burokraziak eta beste interes taldeek jarritako oztopoengatik.1998an, uholde larriak izan ziren, 20 milioi lagunen bizitza arriskuan jarri zutenak. Ale ekoizpena 4 milioi tona jaitsi zen, eta gobernuak hirukoiztu egin behar izan zituen ohiko ale inportazioak; horren ondorioz, biziki desorekatu zen Bangladeshko ordainketa balantza. Uholdeen ondorioz, halaber, areagotu egin zen kanpoko laguntzarekiko mendekotasuna.
2001tik2006ra Khaleda Zia izan zen berriz Bangladeshko lehen ministroa. Ekonomia hazkunde oparoa izan zen urte horietan, bainaJamaat-ul-Mujahideen (JMB) talde islamistak zenbait eraso egin zituen2004tik aurrera. Ehunka lagun atxilotuak izan ziren eta JMBko bi buruzagiak, Shaykh Abdur Rahman eta Bangla Bhai, hilarazi zituzten 2007ko martxoan.[11] 2006an, armadak hertsaturik,Iajuddin Ahmed presidenteak larrialdi egoera deklaratu etaFakhruddin Ahmed behin-behineko lehen ministro izendatu zuen.2008ko hauteskundeen ostean, Sheikh Hasina itzuli zen lehen ministro kargura.2009ko otsailaren 25ean eta 26an, matxinada egin zuten Bangladeshko BDR Mugaldeko Guardia Bereziko ehunka soldaduk. 74 pertsona hil ziren istilu horietan.[12]
2013ko maiatzean 1.000 pertsonatik gora, gehienak emakumeak, hil zirenDhakako fabrika eraikin bat erori zenean. Ezbehar horrek agerian utzi zuen Bangladeshko ehungintza sektoreko langileen errealitate gordina: eskubiderik eza, miseria gorria eta lan baldintza kaskarrak.[13] AbuztuanJamaat-e-Islami, Bangladeshko alderdi islamista nagusia, legez kanpokotzat jo zuen auzitegi batek.[14] Awami Ligak, lehen ministro Sheikh Hasinaren alderdiak, gehiengo osoarekin irabazi zituen2014ko urtarrileko parlamenturako hauteskundeak. Bangladeshko Alderdi Nazionalistak (BNP), oposizioko alderdi nagusiak, boikotera deitua zuen; horregatik, parte hartzea oso txikia izan zen.[15]
2016an herrialdeko buruzagi islamista nagusia urkatu zuten, 1971ko independentzia gerran gizateriaren aurkako krimenak egitea egotzita.[16] 2014-2016an, 40 pertsona inguru hil zituzten muturreko talde islamistek matxeteekin egindako erasoetan; biktima gehienak gutxiengo erlijioetako sinestunak,sunitak ez ziren islamaren beste adarretako kideak,LGTBI mugimenduko ekintzaileak, pentsalari laikoak eta atzerritarrak izan ziren.[17] 2016ko uztailean, berriz, gutxienez 22 lagun hil zituzten Dhaka hiriko jatetxe baten kontrako erasoan; Estatu Islamikoak bere gain hartu zuen erasoa.[18]
2017 eta2018an,Myanmarko 700.000rohingya baino gehiago errefuxiatu ziren Bangladeshen,haien kontrako garbiketa etnikotik ihesi.[19] 2018ko urrian, Tarique Rahman Bangladeshko Alderdi Nazionalistako (BNP) buruzagiari bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zioten, ustez Sheikh Hasinaren kontrako 2004ko atentatua sustatzeagatik. Beste bi ministro ohi heriotza zigorrera kondenatu zituzten. Bi hilabete geroago egin ziren legebiltzarrerako hauteskundeak, eta 298 aulkitatik, 288 eskuratu zituen Sheikh Hasina lehen ministroa buru zuen Koalizio Handiak; BNPk iruzurra salatu zuen.Human Rights Watch erakundeak ere kezka agertu zuen hauteskundeen sinesgarritasunari buruz.[20][21] Genero ikuspegian, mugarri bat ezarri zuen 2020ko urriaren 12an bortxatzaileei heriotza zigorra ezartzeko legeak.[22]
1972an onartutako konstituzioaren arabera Bangladesherrepublika parlamentarioa da. Estatuburua presidentea da, baina ordezkaritza eta zeremoniazko zereginak besterik ez du.[23]. Lehen ministroa da gobernuburua. Parlamentua edoJatiya Sangsad ganbera bakarrekoa da; 350 kide ditu, eta horietako 50 emakumeentzako erreserbaturik daude. Legebiltzarrerako hauteskundeak bost urtetarik behin egiten dira.[24] Awami Liga (Bangladesh Awami League) eta Bangladeshko Alderdi Nazionalista (Bangladesh Nationalist Party, BNP) dira alderdi politiko nagusiak.2005eanJagrata Muslim Janata Bangladesh etaJama'atul Mujahideen Bangladesh alderdiislamistak legez kanpo utzi zituzten.
2018an 161.376.708 biztanle zituen,[3] eta mundukodentsitaterik handienetako bat: 1.094 biztanle kilometro koadroko. Biztanleria landaldean bizi da gehienbat (% 62,6), eta urteko % 1,02 hazten da. Adineka, honela dago banaturik: 0-14 urte bitartekoak % 27,3 dira, 15-24 urte bitartekoak % 19,1, 25-54 urte bitartekoak % 40,1, 55-64 urte bitartekoak % 7,1, eta 65 urtetik gorakoak % 6,4. Bizi itxaropena 73,7 urtekoa da; 71,5 urtekoa gizonezkoena eta 75,9 urtekoa emakumezkoena (2018ko zenbatespenak).[24]
Biztanle gehienak, % 98,bengalarrak dira. Gobernuak 27 talde etniko indigena (adivasi) onarturik ditu, baina beste iturri batzuen arabera 75 talde etniko izan litezke.[24]
Munduko ekonomiarik handienetan 33.a da BangladeshBarne produktu gordinari (BPG) dagokionez, eta % 6tik gorakohazkundea izan zuen urteko2005-2017 bitartean. Zerbitzuek BPGaren erdia baino gehiago (% 56,5 2017an) ekartzen duten arren, nekazaritzan aritzen da langile gehien (% 42,7 2016an).[24] Deltakojalkin-lur emankorrak egokiak diraarroza lantzeko eta, hala, 52 milioi tonatik gora arroz jaso ziren2016an.[27] Bestalde, esportaziorako lantzen dirajutea etatea. Lurpeko aberastasunei dagokienez,gas naturala kalitate onekoa da.
Industria, ehungintza batez ere, da Bangladeshko ekonomiaren bizkarrezurra, BPGaren % 29,3, lanpostuen % 20,5 eta esportazio bidezko diru-sarreren % 80 ekartzen baititu.Eskulan merkean oinarritzen da bertako ehungintza-industria eredua; 2019an milaka langilek greba egin zuten soldata altuagoak exijitzeko.[28] Garapenerako behar diren gastuen parte handi bat atzerrian, batez ereEkialde Hurbilean, dauden langileen dibisen bidez finantzatzen da.Chittagong etaDhaka dira ekonomia gune nagusiak.
Eskualdeko historia luzearen isla gisa, Bangladeshek elementu zahar eta berriak biltzen dituen kultura du.Bengaliar hizkuntzak ondare literario aberatsa du, Mendebaldeko Bengala Indiako estatuarekin partekatzen duena. Bengalerazko lehen literatura-testua VIII. mendekoa da,Charyapada lana. Erdi Aroko bengaliar literatura erlijiosoa zen sarritan (adibidez,Chandidas), edo beste hizkuntza batzuetatik egokitua (adibidez,Alaol). Bengalerako literaturak XIX. mendean hartu zuen bere adierazpen osoa. Bere ikono nagusien artean,Rabindranath Tagore etaKazi Nazrul Islam poetak nabarmentzen dira, biak ereBengalako mendebaldekoak, gaur egun Indian. Bangladeshek tradizio luzea du herri-literaturan, besteak beste,Maimansingha Gitika,Thakurmar Jhuli etaGopal Bharekin lotutako beste istorio batzuekin.
Bangladeshtar musika-tradizioa letretan oinarritzen da, gutxieneko laguntasun instrumentalarekin (Baniprodhan).Baul tradizioa Bengalako musika folklorikoaren ondare bakarra da. Gainera, eskualde batetik bestera aldatzen diren beste musika-tradizio ugari daude:Gombhira,Bhatiali etaBhawaiya dira musika-genero ezagunenetako batzuk. Bengalako musika folklorikoaek tararekin lagunduta joan ohi da, hari bakarreko musika-tresna,dotara,dhol,txirula etatabla musika-tresnekin batera. Bangladeshek ere ondare aktiboa du indostaniar musika klasikoan. Era berean, dantza motak herri tradizioetatik datoz, bereziki talde tribaletatik, bai eta dantza indiarraren tradizio zabaletik ere.[29]
Herrialdean urtean laurogei film inguru egiten dira;[30] horrez gain, Indiakofilm nagusiak ere oso ezagunak dira.[31]
200 bat egunkari argitaratzen dira, beste mota batzuetako 1.800 argitalpenekin batera. Hala ere, gutxi dira irakurle erregularrak, biztanleen %15 baino gutxiago.[32] BangladeshtarrekBangladesh Betaren hainbat irratsaio lokal eta nazional entzuten dituzte, bai eta lau FM irrati-estazio pribatu ere (Radio Foorti, ABC Radio, Radio Today, Radio Today). Horiek guztiak oso ezagunak dira belaunaldi gazteenen artean hiri garrantzitsuenetan. Telebista-kanal nagusiaBangladesh Television paraestatala da, baina azken urteetan ekimen pribatuko kanalak nabarmen garatu dira. Bertako komunikabideek bengalera eta ingelesa erabiltzen dituzte.
Sukaldaritzaren tradizioak harreman estuak ditu Indiako eta Ekialde Ertaineko sukaldaritzekin, baina bere ezaugarri bakarrak ere baditu.Arroza etacurrya dira osagai tradizionalenak. Bangladeshen esneki bereizgarri ugariak egiten da; ohikoenakrôshogolla,chômchôm etakalojama dira.
Saria (shari) da emakume bangladeshtarren artean gehien erabiltzen den janzkera.Dhaka, bereziki, ezaguna da Jamdanimuselina bitxiarekin sari-ekoizpenagatik.Salwar kameeza (Shaloar kamiz) ere oso ezaguna da; hiriguneetan, aldiz, emakume batzuek mendebaldeko jantziak erabiltzen dituzte. Gizonezkoen artean, azken hori da erabiliena. Hala ere, gizonekkurta-pijama konbinazioa ere janzten dute sarritan jarduera erlijiosoetan, baitalunguia ere, gona luze moduko bat.
↑1991: Annual Tropical Cyclone Report. Joint Typhoon Warning Center (Report). United States Navy, United States Airforce, usno.navy.mil (kontsulta data: 2019-12-9).