
Balkanak eta inguruko lurraldeakEuropakohegoan,ekialdean zein zentroan daude kokatuta. Duten identitate bereizia eta lur-zatiketa zor dizkiote, hein handi batean, komunean duten historiari,Otomandar inperioaren konkista-mendeekin lotuta, eta duten geografia menditsuari.[1][2][3]
Europako lehen giza kokalekua Burdinazko Ateen Mesolitoa da (Kristo aurreko 11000-6000),Danubio ibaian kokatua, egungoSerbian etaErrumanian. "Europako lehen hiria" dela esan izan da, bere iraupenagatik eta antolaketagatik, baita arkitekturaren sofistikazioagatik eta eraikuntza-teknikengatik ere.[4][5]

Arkeologoek zenbait kultura-gune goiztiar identifikatu dituzte, hala nola Cucuteni kultura (Kristo aurreko 4500-3500), Starevcic kultura (k. a. 6500-4000), Vincic kultura (k. a. 5000-3000), banda-zeramikaren kultura (k. a. 5500-4500) eta Ezero kultura (k. a. 3300-2700). Varnako kultura eneolitikoan, Bulgarian (k. a. 4600-4200), munduan ezagutzen den urrezko lehen altxorra sortu zen, heriotzaren ondorengo bizitzari buruzko sineste sofistikatuen isla dena. Errumanian aurkitutako Tartariako taulak dira artefaktu-multzo aipagarria da, protoidazkeraren lekukoa omen dena. Butmir kultura (k. a. 2600-2400) egungo Sarajevoren kanpoaldean aurkitu zutena, ezaguna da zeramika berezia garatu zuelako, eta seguruenik protoiliriarrek inbaditu zutenBrontze Aroan.
Aitzinindoeuropar hizkuntzaren ingurukoKurgan hipotesiak "kurgan kulturaren" hedapen mailakatua proposatzen du, Kristo aurreko 5000. urtearen inguruan,estepa pontiko osoa hartu arte.
K. a. 1000. urteanIliriako tribuak agertu ziren gaur egungoAlbanianItsaso Adriatikoraino, egungoMontenegron,Bosnia-Herzegovinan,Kroazian,Serbiako parteetan, etab.etan[6]Traziarrak[7]Trazian eta inguruko lurretan bizi ziren (orain batez ereBulgarian, baina baitaErrumanian,Greziako ipar-ekialdean, EuropakoTurkian,Serbiako ekialdean etaIparraldeko Mazedonian ere), eta lotura estua zuten gaur egungoErrumanian bizi zirendaziarrekin. Hiru tribu-talde handi horiek hizkuntza paleobalkaniarrak, indoeuroparrak, hitz egiten zituzten.Frigioak hasiera batean Balkanetako hegoaldean finkatu zirela dirudi, eta mende batzuk geroago migrazioa jarraitu zutenAsia Txikian ezartzeko, gaur egun talde eta hizkuntza independente gisa desagertuta badago ere.
Doriarren iritsierarekin izandakoAro Iluna ondoren,kultura greko klasikoa garatu zen Balkanetako penintsularen hegoaldean, Egeoko uharteetan eta Asia Txikiko mendebaldeko kolonia grekoetan, K. a. IX. edo VIII. mendearen inguruan hasiz eta gailurreraa VI. eta V. mendeetan iritsiz Atenasko demokraziarekin. Geroago,kultura helenistikoa hedatu zenAlexandro Handiak K. a. IV. mendean sortutakoinperioaren garaia. Grekoak izan ziren Balkanetan ibilbide komertzialen sistema ezartzen lehenak, eta merkataritza errazteko K. a. 700. eta 300. urteen bitartean hainbat kolonia sortu zituzten:Itsaso Beltzean (Ponto Euxino),Asia Txikian,Dalmazian, Italiako hegoaldean (MagnaGrezia)...
K. a. IV. mendearen amaieran hizkuntza eta kultura grekoak nagusi ziren Balkanetan, baita ekialdeko Mediterraneo osoan ere. K. a. VI. mendearen amaieranpersiarrek Balkanak inbaditu zituzten, ondoren Europako eremu emankorretara joateko. Balkanetako eta iparraldeagoko eremuakPersiar akemenestarrek gobernatu zituzten denboraldi batez,Trazia, Peonia,Mazedonia barne, baitaBulgariako,Errumaniako,Ukrainako etaErrusiakoItsaso Beltzeko kostaldeko eskualde gehienak ere.[8][9] Hala ere,grekopersiar gerren ondorioz, akemenestarrak Europako lurralde gehienetatik erretiratu behar izan ziren.
PersiakGrezian porrot egin ondoren k. a. 470eko hamarkadan sortu zen trazio-drizio inperioa, hiriburua Seuthopolisen zuena,Stara Zagora Probintzian,Bulgariako erdialdean. Beste tribu-batasun batzuk egon zirenDazian, k. a. II. mendearen hasieratik gutxienez, Oroles erregearen azpian. Iliria tribuak gaur egungo kosta adriatikoari dagokion eremuan zeuden.Albania eta Montenegroren artekoSkadar lakuaren inguruko eremu batean zegoen herri bati buruz hitz egiteko erabiltzen zenIllyrii izena. Hala eta guztiz ere, izen hori greziarrek etaerromatarrek erabili zuten ondoren, izen generiko gisa askoz handiagoa den eremu bateko hainbat herritarako.[10] Era berean, Mazedoniako erresumaren iparraldeko lurraldea paeoniarrek betetzen zuten, eta haiek ere erregeek gobernatzen zituzten
Bardilis I.ak,dardaniar buruzagiak, Iliria potentzia lokal ikaragarri bihurtu zuen k. a. IV. mendean. Erresuma horretako hiri nagusiakShkodër (Albania) eta Risan (Montenegro) ziren. Kristo aurreko 359. urtean, Mazedoniako Perdikas III.a erregea hil zuten ilirioen erasoek.
Baina k. a. 358. urteanMazedoniako Filipo iII.ak,Alexandro Handiaren aitak, iliriarrak garaitu zituen eta bere kontrolpeko lurraldeaOhrid aintziraraino (Iparraldeko Mazedonia gaur egun) eraman zuen. Alexandrok berak Klito buruzagi iliriarraren indarrak garaitu zituen 335. urtean, ondoren iliar tribuetako buruzagiek zein soldaduek lagundu zioten Alexandrori Persia konkistatzen. Alexandro k. a. 323. urtean hil ondoren.Greziako estatuen arteko borrokak berpiztu ziren, eta iparraldean berriz sortu ziren estatu iliriar independenteak. Teuta erreginaren agindupean, Adriatiko itsasoa zeharkatzen zuten merkataritza-ontzi erromatarrei eraso egin zieten iliriarrek, eta Balkanak inbaditzeko aitzakia bat eman ziotenErromari.

K. a.II. mendetik aurrera, Balkanetako eremua bereganatzen hasi zen Erromako Errepublika jaio berria, eta Inperioko eskualde oparo eta egonkorrenetako bat bihurtu zuen. Erromatarren ondarea Balkanetan banatutako monumentu eta artefaktu ugarietan ikus daiteke gaur egun arte, eta, batez ere, inguru horretan ia 25 milioi pertsonak erabilitako oinarri latindarreko hizkuntzetan, bertako hizkuntza erromantzeetan hain zuzen. Hala ere, erromatarren eraginak ez zuen lortu kultura grekoa desegitea, Inperioaren ekialdeko erdian nagusitasunari eutsi baitzion, eta indartsua izaten jarraitu zuen Balkanen hegoaldeko erdian.
K. a. III. mendetik aurrera.Erromak Balkanetan zituen mugak ahultzen joan ziren barneko arazo politiko eta ekonomikoen ondorioz. Garai hartan, Balkanek, batez ere Ilirikoa probintziak, garrantzi handiagoa hartu zuten. Inperioaren lau prefekturetako bat izan zen, eta gerlari, administratzaile eta enperadore asko sortu ziren handik. Gobernari askok eskualdean eraiki zituzten egoitzak.[11]
San Paulo eta haren jarraitzaile batzuk Balkanetan zehar bidaiatu zirenean iritsi zen lehen aldiz kristautasuna;traziarrek, iliarrek eta grekoek populatzen zuten eremuetan ibili baitziren.
K. o. 106. urteanTrajano enperadoreak Dazia inbaditu zuen. Ondoren, kolonoak, soldaduak eta esklabo kristauak iritsi ziren Daziara eta kristautasuna zabaldu zuten.
Serdicako ediktua, Galerio enperadorearen Tolerantziako Ediktua ere deitua, 311. urtean argitaratu zen Serdican (Sofia, Bulgaria)Galerio enperadore erromatarrak, eta amaiera ofiziala eman zion Ekialdeko kristautasunaren Dioklezianoren jazarpenari. III. mendean handitu egin zen kristauen kopurua eta Erromako Konstantino enperadoreak 313. urteanMilango Ediktua aldarrikatu zuenean, Erromak babesturiko kristautasunaren jazarpen guztiak amaiaraziz, inguru hau kristauen babesleku bihurtu zen. Hamabi urte geroago, 325.ean, KonstantinokNizeako Lehen Kontzilioa bildu zuen. 391. urtean, Teodosio I.ak Erromako erlijio ofizial bihurtu zuen kristautasuna.
Ekialde-Mendebalde Zismak kristautasuna bitan zatitu zuen, mendebaldeko katolizismoa batetik eta Greziako ekialdeko ortodoxia bestetik, Inperioaren hizkuntzen arteko banaketa-lerroari jarraituz (latina etagreziera).

Bizantziar Inperioa Erdi Aroan grekoz hitz egiten zuen EkialdekoErromatar Inperioa izan zen, Konstantinopla hiriburua ardatz zuena. Denbora gehienean Balkanetako eta Asia Txikiko probintziak kontrolatu zituen. Ekialdeko erromatar enperadore Justinianok Inperio Erromatar batuaren esku egondako lur osoa, Espainiatik eta Italiatik Anatoliara, berbiltzea zuen denbora batez. 476. urtean sona handiko heriotza izan zuen Mendebaldeko Erromatar Inperioan ez bezala Ekialdeko Erromatar Inperioaren amaiera ez zen hain ospetsua izan, baina bai erabatekoa,Mehmet II eta Otomandar Inperioaren eskutik iritsi baitzen 1453. urtean.


Erromatar Inperioaren gainbeherarekin batera, tribu "barbaro" asko Balkanetatik igaro ziren, eta gehienek ez zuten estatu iraunkorrik utzi. "Aro Ilun" horietan, Ekialdeko Europak, Mendebaldeko Europak bezala, atzera egin zuen, Adriatikoko kostaldeko hirietan eta hegoaldeko Greziako hiri nagusietan oparotasun- eta kultura-guneek iraun bazuten ere. Bizantziar Inperioa bere mugak atzeratuz joan zen heinean, bere botere txikia finkatzeko ahaleginean, eremu zabalak desurbanizatu ziren, bide nagusiak alde batera utzi ziren eta bertako herriak eremu isolatuetara erretiratu ziren.[12]
Godoak izan ziren Balkanetara sartu ziren lehen tribu barbaroak. Hunoetatik ihesean zetozen eta lurrak eman zitzaizkien aliatu gisa (foederati). Baina gosete baten ondoren enperadorearen aurka altxatu eta garaitu zuten 378. urtean. Bisigodoak Erroma arpilatzera iritsi ziren 410. urtean. Hurrengo bi mendetan beste tribu godo batzuk sartu ziren Balkanetan.
Bestaldegepidiarrak, godoekin bizi izan zirenak Dazian,Panonian ezarri eta Singidunum (Belgrad) zein Sirmium (Mitrovica) eskuratu zituzten eta iraupen laburreko inperio bat ezarri zuten VI. mendean. Lonbardatarrak 550.ean Panonan sartu, gepidiarrak garaitu eta bereganatu zituzten. Handik, 569ean, Italiara jo zuten eta haien erresuma ezarri zuten ostrogodoak gaindituta.
Balkanetako Burdin Aroko herri erromatanizatuen eta bertako erromatarren asimilazioa abiatu zen eslaviar eta greziarren aldetik, latindar komunitate nabarmenak iraun arren. Literaturan, erromanizatu horiei "valako" deitzen zaie.Dazian, kolono erromatarrak eta bertako erromanizatuak Transilvaniako Karpatoetan bildu ziren erromatarrak erretiratu ondoren. Proba arkeologikoen arabera, Transilvanian erromatartutako populazioa dago, gutxienez VIII. mendean. VII. eta VIII. mendeetan, Erromatar InperioaDanubio ibaiaren hegoaldean baino ez zegoen ezarrita, Bizantziar Inperio moduan, eta hiriburua Konstantinoplan zutela. Erromatar Inperioaren mugako eremu horretan, aniztasun etniko handikoan, valakoak ziren latinez hitz egiten zutenak, dokumentu ofizialetan bakarrik erabiltzen zen Bizantziar Inperioko hizkuntza ofiziala, VI. mendera arte, geroago grekera izatera igaro zen arte. Jatorrizko valako haiek, seguru asko, talde etniko ugarik osatzen zituzten (batez ere, traziarrak, dazioak, iliriarrak), eta talde horiek Erromatar Inperioko hizkuntzara eta kulturara asimilatuak izatea zuten partekatutako ezaugarri. Erromantze-hizkuntzako populazioek bizirik iraun zutenAdriatikoan, eta zenbaiten ustezalbaniarrak neurri batean erromanizatutako iliriarrengandik datoz.
VII. mendeanKhan Asparukh-ekBulgaria fundatu zuen. Hurrengo mendeetan indartzen joan zenDnieper-etikBudapest eta Mediterraneoraino hedatuz. Bulgaria izan zen Balkanetako nagusi hurrengo lau mendeetan, eta funtsezkoa izan zen kristautasuna ofizialt bihurtzeko eskualdean eta beste eslaviar herri artean.Simeon I. Handia bulgariar tsarrak,Boris I. aitaren ibilbide kultural eta politikoari jarraituz,Bulgariar alfabetoaren sorkuntza agindu zuen, geroago misiolariek iparralderantz zabaldu zutena, egungo Errusiaraino iritsiz.
Zergen igoera izan zela eta, 1185eko urriaren 26an hasi zen bulgarriarren eta valakoen altxamendua inperio bizantiarraren aurka, Bulgariar inperioaren berrezarpenarekin amaituko zena. Horrela sortu zenBigarren Bulgariar Inperioa, Asen dinastiak gobernatua.
Bestalde, itsas inperio komertzialaren eraikuntzan,Veneziako Errepublikak menderatu zuen gatzaren merkataritza eta Egeoko irla gehienen kontrola eskuratu zuen,Zipre etaKreta barne, eta "potentzia" garrantzitsu bihurtu zen Ekialde Hurbilean eta Balkanetan.[13] Venezia 1200. urtea baino lehen jabetu zen Adriatiko itsasertzeko zenbait herriz, batez ere bertan oinarritutako piratak mehatxu zirelako merkataritzarako. Ordutik, Dux-akDalmaziako Dukearen etaIstriako Dukearen tituluak ere bazituen. Venezia potentzia guztiz inperial bihurtu zenLaugarren Gurutzada finantzatu ondoren. Horren ondoriozBizantziar Inperioa zatituta geratu zen, zenbait estatu txikiagotan banatuta, etaLatindar Inperioa ezarri zen. Geroago, Veneziak Egeon eragin-eremu berria lortu zuen, Artxipelagoko dukerria izenarekin, Kreta uhartea kontrolatzeraino. Bulgariarekiko etengabeko gerrek eta inperioaren konkistatu gabeko sektoreek ahulduta, Latindar Inperioa gainbehera etorri zen bizantziarrek Konstantinopla berreskuratu zutenean 1261ean. Azken latindar enperadorea, Balduino II.a, erbesteratu egin zen, baina titulu inperialak XIV. mendera arte iraun zuen, hainbat erregegairekin.

1346an, Stefan Dusan erregeak, "Dusan Ahaltsua" deituak, ezarri zuen Serbiar Inperioa, eta ordurako zegoen estatua nabarmen handitu zuen. Dusanen gobernupean Serbia izan zen Balkanetako potentzia nagusia, Danubiotik Korintoko Golkoraino hedatzen zen inperio eleaniztuna,Skopjen hiriburua zuena. Dusanek Serbiar Inperioaren konstituzioa aldarrikatu zuen, Dusanen Kodea izenarekin ezagutu dena, agian Erdi Aroko Serbiako literatura-lan garrantzitsuena. Serbiarren eta greko-erromatarren enperadorea izendatu zuten. Haren seme eta oinordekoak, Uros V. Ahulak, aitak konkistatutako lurralde gehienak galdu zituen, hortik goitizena. Uros V.aren heriotzarekin amaitu zen Serbiar Inperioa, 1371n.

XIV. mendean,Otomandarren nagusitasuna hasi zen zabaltzen ekialdeko Mediterraneoan eta Balkanetan.Orhan sultanakBursa hiria konkistatu zuen 1326an, Otomandar Estatuaren hiriburu bihurtua. Bursako erorketak bizantziar ekarri zuenAnatoliako ipar-mendebaldeko kontrolaren galera. Otomandar Garaipenak Kosovon, 1389an, serbiar boterearen amaiera ekarri zuen, Europan otomandar hedapenerako bidea eginez. Bizantziarrak lasaitu egin ziren aldi baterako. Timurrek Ankarako batailan Anatolia es zuenean 1402an.Murad II.aren semeMehmed Konkistatzaileak berrantolatu zituen estatua eta armada, eta 1453ko maiatzaren 29an Konstantinoplan sartu zen, 21 urte zituela. Horrekin Otomandar inperioa finkatu zen ekialdeko Mediterraneoko potentzia nagusi gisa. Konstantinopla hartu ondoren, Mehmed Gennadios patriarka ortodoxoarekin bildu zen, eta akordio batera iritsi zen, nonEliza Ortodoxoak, bere autonomiari eta lurrei eustearen truke, autoritate otomanoa onartzen baitzuen. Inperioak aurrera egin zuensultan konprometitu eta eraginkorren segida baten gobernupean. HorrekaSelim I. sultanak (1512-1520) izugarri zabaldu zituen Inperioaren ekialdeko eta hegoaldeko mugak.
XIV. mendetik, Veneziak kontrolatzen zuen Balkanetako itsas merkataritza gehiena, Adriatikoko eta Egeoko kostaldeetan kolonia garrantzitsuak izanik. Veneziaren gainbehera luzea XV. mendean hasi zen,Tesalonika otomanoen aurka mantentzeko lehen saiakera alferrikakoan aritu zenean (1423-1430). Konstantinopla erasotzen zuten turkiarren kontra defendatzeko ontziak ere bidali zituen (1453). HiriaMehmet II sultanaren eskuetan erori zenean, hark gerra deklaratu zion Veneziari. Gerrak hogeita hamar urte iraun zuen, eta ekialdeko Mediterraneoko jabetza asko galdu zituen Veneziak. Pixkanaka, ia jabetza guztiak galdu zituen Balkanetan Veneziako Errepublikak. XVIII. mendeanIstria,Dalmazia eta Albania veneziarreko eremu adriatikoa baino ez zituen mantentzen. Veneziaren mende zegoenKorfu uhartea da turkiarrek inoiz okupatu ez zuten egungo Greziako eremu bakarra. 1797anNapoleonek Venezia konkistatu zuen eta Balkanetako Veneziako Errepublikaren amaiera eragin zuen.


Balkanak nagusiki otomandar mende egon zenaro moderno goiztiar osoan zehar. Otomandarren nagusitasuna luzea izan zen, XIV. mendetik XX. mendearen hasiera arte iraun baitzuen lurralde batzuetan. Otomandar Inperioa askotarikoa zen erlijioaren, hizkuntzaren eta etniaren aldetik, eta, batzuetan, askoz leku toleranteagoa erlijio-praktiketan, munduko beste leku batzuekin alderatuta.[14][15] Inperioaren taldeak lerro konfesionalen arabera antolatuta zeuden,Millet Sistema deitutakoan oinarrituta. InperiokoOrtodoxo kristauen artean nortasun komuna eratu zen eliza-egutegia ardatz zutela: santuen egunak eta jaiak.[16]
Balkanek XVIII. mendearen amaieran zuten gizarte-egitura konplexua zen. Otomandar agintariek zeharka kontrolatzen zuten lurraldea.[17] Albanian eta Montenegron, adibidez, tokiko buruzagiek zerga nominala ordaintzen zioten Inperioari, eta, gainerakoan, harreman gutxi zuten. Ragusako Errepublikak urteko zerga bat ordaintzen zuen, baina, gainerakoan, Veneziako Errepublikarekiko lehian jarraitzeko askatasuna zuen. Moldaviako eta Valakiako bi printzerriek noblezia propioa zuten, baina sultanak hautatutako familia grekoek gobernatzen zituzten. Grezian elizgizonak eta jakintsuak ziren elitea, baina ia ez zegoen bertako aristokraziarik. Milioi bat turkiar edo gehiago finkatu ziren Balkanetan, gehienak hiri txikietan, non soldadu, funtzionario, artisau edo merkatari aritzen baitziren. Merkatarijudu eta greziarren komunitate garrantzitsuak ere bazeuden. Turkiarrak eta juduak ez zeuden landa-eremuan, eta, beraz, oso bereizketa sozial nabarmena zegoen hirien eta inguruko eskualdearen artean, hizkuntza, erlijio eta etniari dagokionez. Otomandar Inperioak % 10 inguruko zergak biltzen zituen, baina ez zegoen lan beharturik eta Inperioak ez zituen langile eta nekazariak bereziki zapaltzen. Sultanak babestu egiten zuen klero ortodoxoa, batez ere misiolarikatolikoen grinaren aurkako babes gisa.[18]
Otomandar Inperioaren garaianNazionalismoak izandako gorakadak Millet sistemaren haustura eragin zuen. Balkanetan otomandar aldiaren amaieran gertatutako hainbat ekinbide nazional aipa daitezke:
Herzegovinan geratutako serbiar matxinadak, 1875ean, serbo-turkiar gerretara eraman zuen (1876-1878), eta Bulgariako apirileko altxamenduaren aurkako errepresio odoltsuakErrusia-Turkia gerra ekarri zuen (1877-1878), eta honen ondorioz Bulgariako eta Serbiako askapenaren (1878).

Berlingo Kongresua (1878ko ekainaren 13tik uztailaren 13ra) Europako potentzia handien etaOtomandar Inperioaren estadista nagusien arteko bilera izan zen. Turkiarekin izandako gerranErrusiak izan zuen garaipen erabakigarriaren ondoren, Balkanak egonkortzea eta berrantolatzea eta nazio berriak sortzea zen premiazko beharra. Kongresua zuzentzen zuenOtto von Bismarck kantziler alemanak mugak doitzeko konpromisoa hartu zuen, gerra handi baten arriskuak gutxiagotzeko, Otomandar Inperioaren boterea bere neurrian onartuz eta potentzia handien interesekin orekatuz.
Ondorioz, Europako otomandarren mendeko lurrak murriztu ziren;Bulgaria printzerri independente gisa ezarri zen Otomandar Inperiotik bereizita, baina ez zitzaion utzi hartutako lurralde osoa onartu. Bulgariak Ekialdeko Rumelia galdu zuen, eta administrazio berezi baten pean itzuli zieten turkiarrei. Mazedonia eta Ekialdeko eta Mendebaldeko Trazia turkiarrei itzuli zitzaizkien zuzenean erreformen truke, etaDobruja del Norte Errumaniako kide izatera pasatu zen. Errumaniak erabateko independentzia lortu zuen, bainaBesarabiako zati bat Errusiari eman behar izan zion. Serbiak etaMontenegrok independentzia osoa lortu zuten azkenean, baina lurralde txikiagoekin. AustriaBosnia-Herzegovinaz jabetu zen, eta Novi Pazar sanjat enklabearen kontrola hartu zuenSerbia eta Montenegro bereizteko. Britainia HandiakZipre bereganatu zuen.[19]
Hasiera batean, emaitzek onak ziruditen bakegintzaren eta egonkortasunaren ikuspuntutik. Hala ere, parte-hartzaile gehienak ez zeuden erabat pozik, eta erabakiekiko ustezko bidegabekeriak ugaltzen joan ziren 1914ko Mundu Gerran lehertu ziren arte. Serbiak, Bulgariak eta Greziak irabaziak lortu zituzten, baina haien ustez merezi zutena baino askoz gutxiago. Otomandar Inperioa, bere garaian "Europako gaixoa" deiturikoa, umiliatua izan zen eta nabarmen ahuldu zen. Konferentzia eragin zuen gerran Errusia garaile atera zen arren, Berlinen umiliatu zuten eta jasotako tratuagatik etsita zegoen.Austria-Hungariako Inperioak lurralde kopuru handia lortu zuen, Hegoaldeko eslaviarrak haserrearazi zituena, Bosnian-Herzegovinan hainbat hamarkadatan zehar tentsioak eraginez. Nazionalista errusiarren eta paneslavisten gorrotoaren jomuga bihurtu zen Bismarck,AlemaniakBalkanetan Austriarekin lotura handiegia zuela agerian geratu zelarik.[20]
Epe luzera, Errusiaren eta Austria-Hungariako Inperioaewn arteko tentsioak areagotu egin ziren, baita Balkanetako nazionalitateen auzia ere. Biltzarraren helburua zenSan Stefanoko Ituna berrikustea etaKonstantinopla Otomanen esku uztea. Izan ere, Errusiak Otomandar Inperio dekadentearen gainean garaipenari indarra kentzea zen helburua. Berlingo Kongresuak aurreko itunakBulgariako Printzerriareman zizkion lurraldeak itzuli zizkion Otomandar Inperioari, Mazedonia batez ere; eta horrela Bulgarian jarrera errebantxistaren ernamuina sustatu zen, 1912anBalkanetako Lehen Gerraren kausetako bat izan zena.


Balkanetako gerrak bi gerra izan ziren 1912an eta 1913an Balkanetan gertatutakoak. Lau estatu balkaniarrek Otomandar Inperioa garaitu zuten lehen gerran; lauretako bat baina, Bulgaria, garaitua izan zen bigarrenean. Otomandar Inperioak ia jabetza guztiak galdu zituen Europan. Austria-Hungaria inperioa, borrokalaria izan ez bazen ere, ahuldu egin zen Serbia hedatuak hegoaldeko herri eslaviarren batasuna bultzatu ahala.Gerrak 1914ko Balkanetako krisirako eremua prestatu zuen eta, beraz, "Lehen Mundu Gerraren atarikoa" izan zen.[21]
Gerra Balkanetan piztutako txinparta batetik abiatu zen ,Gavrilo Princip izeneko Bosniako serbiar batek Austriako tronuaren oinordekoa zenFranz Ferdinand artxidukea hil zuenean. Crna Ruka ("Esku beltza" serbieraz) izeneko talde militante serbiarreko kidea zen Princip.[22] Hilketa eta gero, 1914ko uztailean, ultimatuma bidali zion Austria-Hungariak Serbiari, serbiarrek onartzea oztopatzen zuten hainbat xedapenekin. Serbiak ultimatumeko baldintzak modu partzialean baino ez zituenean bete, Austria-Hungariak gerra deklaratu zion Serbiari 1914ko uztailaren 28an.
Austrohungariar gobernuko kide asko, Conrad von Hötzendorf esaterako, Serbiarekin gerra bat eragitekotan egon ziren hainbat urtez. Bi arrazoi zituzten. Batetik, Serbiaren boterearen beldur zuten inperioaren "hegoaldeko eslaviar" probintzietan disidentzia eta desordena sortzeko gaitasunaren zuelakoan. Bestetik, lurralde serbiarrak eransteko aukera ikusten zuten, inperioaren osaera etnikoa aldatzeko aukerarekin (eslaviar gehiagorekin magiarrek menderatutako gobernu hungariarraren boterea orekatzea espero zuten). 1914ra arte bakezaleenek estrategia militar horien aurka argudiatu ahal izan zuten, ikuspuntu estrategiko zein politikotik. Baina Franz Ferdinand, konponbide baketsuaren defendatzaile nagusietako bat, desagertuta oldarkorrenek bide librea izan zuten. Alemaniaren jokabidea ere gakoa izan zen, Monarkia Bikoitzari "txeke zuri" bat eman baitzion, estrategia militarra gauzatzeko erabateko babesa ziurtatuta.
Abuztuaren hasieran operazioak hasi zirenean, Armada Austria-Hungariak ezin izan zuen Serbiako armada zapaldu, askoren ustea gezurtatuz. Austrohungariarrek zailtasun bat izan zuten: dibisio anitz desbideratu behar izan zituzten iparraldera, errusiar armadaren hedatzeari aurre egiteko, serbiaren aurkako operazioen plangintzak ez baitzuen kontuan hartu Errusiako balizko esku-hartzea, Alemaniak indargabetuko zuela pentsatuta. Baina Alemaniako armadak aurretik Frantziari eraso egitea pentsatuta zuen,Ententearen potentziekin gerra izanez gero. (Ikus:Schlieffen Plana) Bi gobernuen arteko komunikazio desegokiak porrotera eraman zituen.
Gerra hasi eta bi hilabeteren buruan Austria–Hungariaren armadaren gerra-ahalmena ukituta zegoen ia erremediorik gabe. Serbiako armada hegoaldetik etorrita aurre egin zion 1914ko abuztuaren 12an Cer-eko batailan.
Serbiarrak defentsan aritu ziren austrohungariarren aurka. Lehen erasoa abuztuaren 16an izan zen eta borroka latzen ondoren hiru egun geroago austriarrak Danubio ibaiaren beste aldera erretiratu ziren, 21.000 baja zituztela (serbiarrenak 16.000 izan zen). Gerraren lehen garaipen aliatua markatu zuen bataila horrek. Austriarrek ez zuten lortu zuten helburu nagusia: Serbia baztertzea.' Hurrengo hilabeteetan bi armaden arteko borroka sutsuak gertatu ziren Drinan (irailaren 6tik azaroaren 11ra) eta Kolubaran, azaroaren 16tik abenduaren 15era.
Udazkenean, austrohungariar asko lotuta zeudela Serbiarekiko borroketan, Errusiak sartu-irten handiak egin ahal izan zituenGalitzia harrapatzen, eta Inperioaren borroka-ahalmenaren zati handi bat suntsitzen. 1915eko urrira arte ez zuten lortu Serbia okupatzea, Alemaniako, Bulgariako eta Turkiako laguntza handiarekin. Hala ere Serbiako armada, ahulduta,Korfura erretiratu zen Italiako laguntzarekin, potentzia zentralen aurka borrokan jarraitzeko.
Jugoslaviako Batzordeak, Lehen Mundu Gerran zehar Hegoaldeko eslaviarrek osatutako interes politikoko taldeak, hegoaldeko herrialde eslaviarrak estatu batean biltzea zuen helburu.[23] Egin zuten planetik abiatuta erresuma berri bat sortu zen: Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuma.
Montenegrok gerra deklaratu zuen 1914ko abuztuaren 6an. Bulgariak, ordea, hasiera batean aparte geratu zen eta azkeneanErdialdeko Inperioekin bat egin zuen 1915ean. Errumania aliatuekin elkartu zen 1916an. Urte horretan Aliatuek zoritxarreko espedizio bidali zuten Gallipolira,Dardaneloetan, eta udazkenean Salonikan finkatuta zeuden, frontea bertan ezarrita. Berrtatik ia ez ziren mugitu gerraren amaierara arte, iparralderantz jo zutenean Erdialdeko Inperioen mende izan ziren lurraldeak askatzera.

Gerrak ondorio izugarriak izan zituen Balkanetako penintsulan. Inguru osoko biztanleriak arazo ekonomiko larriak izan zituen, eta baja larriak eragin zituen mobilizazio masiboak, bereziki Serbian, non 1,5 milioi serbiar baino gehiago hil baitziren; hau da, biztanleria osoaren laurden bat inguruan eta gizonezkoen erdia baino gehiago. Gutxien garatutako eremuetan arazoak larriagotzea ekarri zuen, gizon gazteen alde egitea eta sortu berriak ziren merkataritza-konexio desagertzea esaterako.
Estatu askoren arteko mugak erabat birdiseinatu ziren goitik behera, eta Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuma berria sortu zen, geroago Jugoslavia izango zena. Austria–Hungaria Inperioa zein Otomandar Inperioa desagertu ziren inperio gisa, eta horren guztiaren ondorioz, boterearen oreka, harreman ekonomikoak eta banaketa etnikoak erabat aldatu ziren.
Hona hemen lurraldeetan gertatutako aldaketa garrantzitsu batzuk:

Italiako inperio bat sortzeko ahaleginarekin hasi zen Bigarren Mundu Gerra Balkanetan. Albania inbaditu zuten italiarrek 1939an, eta astebete geroagoItaliako Erresumara erantsi zuten. Gero, 1940ko urrian, Greziari eskatu zioten errendi zedin. Baina Greziako lehen ministro Metaxas-ek ez zuen amore eman, ondorioz 1940ko urriaren 28an gerra greko-italiarra hasi zen. Zazpi hilabeteko borroka gogorren ondoren, aliatuen lehen garaipenetako batzuk tartean eta italiarrek Albaniaren heren bat galduta, Alemaniak parte hartu behar izan zuen bere aliatua salbatzeko. Horrela, 1941ean Jugoslavia inbaditu zuen, gero Sobietar Batasunaren aurka erabiliko zituen indarrekin.
Sarajevo 1941eko apirilaren 16an nazien eskura erori ondoren, Jugoslaviako probintziak ziren Kroazia eta Bosnia-Herzegovinako estatu satelite faxista gisa birsortu ziren. Hala sortu zenNezavisna Dréava Hrvatska (NDH,Kroaziako Estatu Independentea).Ante Pavelić’nazionalista kroaziarra izendatu zuten buru. Naziek Handschar SS dibisioa sortu zuten, etaUstaxa-ri lagundu zioten Jugoslaviakopartisanoei aurre egiteko.
Italiaren laguntzarekin, Jugoslavia konkistatu zuten bi astetan. Ondoren, Bulgariarekin indarrak batuta Grezia inbaditu zuten Jugoslaviatik. grekoen aldetik erresistentzia eduki arren, alemanek baliatu zuten armada grekoa Albanian ari zela italiarren aurka, horrela Greziaren iparraldetik sartu ziren 3 astetan herrialde osoa, Kreta izan ezik, konkista zuten. Ondoren Kretako erresistentzia bortitza izanda ere, nazien eliteko indar paraxutistaren gehienaren galerarekin ordaindu baitzuten, irla ere kapitulatu egin behar izan zuen 11 eguneko borrokaren ondoren.
Maiatzaren 1ean Balkanetako mugak berrantolatu egin ziren: zenbait estatu txotxongilo sortu ziren, hala nola Kroazia eta Montenegro, Albania hedatu zen Greziara eta Jugoslaviara, Greziako iparraldeko lurraldeak bulgariarren eskura igaro ziren, Pindus aldeko Greziako mendietan valakoen estatua sortu zen etaitsaso Jonikoko uharte guztiak eta Egeoko batzuk Italiara atxikitu ziren.
Gerraren amaieran, aurreko egoerara itzuli zen, eta kolonoak jatorrizko lurretara itzuli ziren, batez ere Greziara etorritakoak. Albaniako iparraldeko herri greko batekoak, cam-ak, beren lurretatik ihes egitera behartu zituzten, italiarren kolaboratzaileak izan zirelako. 18.000 bat lagun inguru ziren 1944an.
1945eko urtarrilaren 7tik 9ra bitartean, Jugoslaviako agintariek ehunka bulgariar hil zituzten Mazedonian, laguntzaile izendatu eta gero, "Gabon odoltsuak" izeneko gertaera batean.
Greziako Gerra Zibila 1944-1949 bitartean gertatu zen Greziako gobernuaren indar armatuen artean, hasieran Britainia Handiak eta geroago Estatu Batuek lagunduta, okupazio alemanaren aurkako gerra-erresistentziaren partisanoen aurka,Greziako Alderdi Komunistak zuzendaritza zutena. Iparraldeko Grezia komunista sortzea zuten helburu.Gerra Hotzaren lehen kapituluetako bat izan zen. 1949an partisanoek amore eman behar izan zuten.