| Baleztena etxea | |
|---|---|
| Iruñeko Alde Zaharra | |
Baleztena etxearen irudia Nafarroako jauregiaren arkupetik ikusita. | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Iruñea |
| Koordenatuak | 42°48′58″N1°38′36″W / 42.816058°N 1.643347°W /42.816058; -1.643347 |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1840 |
| Arkitektura | |
| Ondarea | |
Baleztena etxeaNafarroakoIruñea hiriburuan dagoeneraikin bat da.Sarasate pasealekuaren 2. zenbakian dago, Sarasate pasealekua etaGazteluko Plazaren arteko izkinan dago,Nafarroako jauregia etaForuen monumentuaren parean.
Eraikinaren ezaugarri nabarmenena Sarasate pasealekura begira dagoen atari nagusiko bizutabeak dira.
1840eanNazario Karrikiri nafar abeltzainaren bizilekua izateko eraiki zen.
1852an eraikina Baleztenatarrek erosi zuten. Senideen artean nabarmenenaIgnacio Baleztena Azkarate abokatukarlista etaeuskaltzale izan zen.Eusko Ikaskuntzako kide izan zen,1922koAmaiurko gaztelua egon zen lekuko monumentuaren inauguraketara joan,Lizarrako edo Hego Euskal Herriko estatutuaren alde agertu zen.1932an etxebizitza erasotua eta kiskaldua izan zenez, familiaLeitza etaDonostiara bizitzera joan zen,1935ean itzuliz. Ondoren, jadaEspainiako Gerra Zibileanerreketeen gudarostea antolatu etafrankisten alde borrokatu zen.
2019. urterarteSilvia Baleztenaren jabetzakoa izan zen, Ignacioren alaba zena.