Joaquín Baldomero Fernández-Espartero Álvarez de Toro, Banderaseko bizkondea,Lutxanako kondea, Garaipenaren eta Morellako dukea etaBergarako printzea (Granátula de Calatrava,Ciudad Real,1793kootsailaren 27a -Logroño,Errioxa,1879kourtarrilaren 8a)espainiar militar etapolitikaria zen.
Granátulan (Ciudad Real) jaio zen1793an, sendi eskulangile xume batean.Independentziako Gerra hastean, oldez joan zen gudarostera1808an.1810ean Isla de Leóneko akademia militarrean sartu zen, etalotinantorde izatera iritsi zen.1815ean,lotinant zela,Espainiaren mendekoAmerikako koloniak babestera joandako Morillo jeneralaren espedizioan ontziratu zen. Garai hartan liberalen ideiekin bat egiten hasi zen, eta, Amerikako independentisten aurka egindako ekintzen ondorioz, brigadier izendatu zuten.Ayacuchoko porrotak EspainiakHego Amerikan zuen nagusitasunaren amaiera ekarri zuenean, penintsulara itzuli zen1825ean.
Lehen Karlistada piztean,kristinatar armadaren barruanIparraldeko probintzietan borrokatzea eskatu zuen.1834komaiatzaren 1eanArabako,Bizkaiko etaGipuzkoako komandante jeneral izendatu zuten.1836koudan, Iparraldeko armadako buru jarri zutenFemández de Córdoba jeneralaren ordez. Ardura horretan zela,Lutxanako gudua erabakigarria gidatu zuen,1836kogabonetankarlistakBilboko setioa uztera behartuz.
Ordutik aurrera, liberal moderatuek eta aurrerakoiek lehian ibili ziren Espartero beren alderdiko buruzagi izendatu nahian.1839ko udan, kristinatarrekin akordio bat lortu nahian zebiltzanMaroto jeneralaren agindupeko sektore karlistekin egindako negoziazioen ondoren,Bergarako Hitzarmena sinatu zuen, Espainiako iparraldean bakea ezartzea ekarri zuena. Hala ere, karlista katalanek ez zuten onartu eta,Maestrazgon zehar egindako espedizio baten ondoren, aurrenaKataluniara eta gero erbestera bidali zituenCabrera eta haren armadakoak. Horren ordainetan, Garaipenarenduke titulua jaso zuen. (Guztira, eta gehienbatLehen Gerra Karlistan egindako lanagatik, bostnoblezia-titulu esleitu zitzaizkion: Bergarako Printzea, Lutxanako Kondea, Banderaseko bizkondea, Morellako dukea eta Victoriraren dukea. Batzuk bere izenean eta beste batzukoinordetzan uzteko modukoak).
Ordutik aurrera, politikaren alorrean, Esparterok aurrerakoien alde jarri zuen bere ezpata.1840an Udalen Legearen aurka azaldu zen,Maria Kristina erreginordeari aurre eginez. Koroaren eta Esparteroren arteko gatazka hark1840koirailaren 1ean abiatutako mugimendu juntista aurrerakoia akuilatu zuen. Maria Kristinak erreginaordetza uztea erabaki zuen, eta ministerio‑erregeordetza bat ezarri zen orduan, Esparteroren aginduetara.1841ekomaiatzean,Gorteek erregeorde izendatu zuten jeneral hori.1843ra arte egon zen gobernuan, eta bitarte horretan politika aurrerakoi nabarmena jorratu zuen. Lurren liberalizazioa bultzatu zuen, elizjende sekularraren ondasunen desamortizazioa sustatuz.
1841ekourrian moderatuen altxamendua egon zenEuskal Herrian,Bizkaiko etaGipuzkoako aldundiek bultzatuta: Espartero bera izan zen matxinada hura irato zuena. Bergarako HitzarmeneanForuak errespetatuko zituela sinatu zuen arren, altxamendu haren errepresalia moduan, Foruak indargabetzekodekretua onartu zuen1841ekourriaren 29an,Araba,Bizkaia etaGipuzkoa Espainiako probintzien pare utzirik.1843an Espartero boteretik kendu zutenean, gobernu moderatuak Foruak leheneratu zituen hein batean, ez osorik, ordea. Atzera bueltarik izan ez zuen neurrietako batEbroko aduanakPirinioetara aldatzea izan zen. Nafarroaprobintziako aldundiak,Jose Yanguas idazkari zuela,Foruak Eraldatzeko Legea sinatu zuen Esparteroren armadak lurralde hori militarki okupatua zuenean.
Boterea galdu ondoren, EsparteroIngalaterran erbesteratu zen etaEspainiakopolitikatik kanpo ibili zen, harik eta1854anMinistro Kontseiluko buru izendatu zuten arte.Biurteko aurrerakoia hasi zen orduan.1856an moderatuak berriz ere boterera itzuli ondoren, Esparterokpolitika utzi etaLogroñon finkatu zen. Politikan izan zuen azken sarrera1870ean izan zen,Prim jeneralak Koroa eskaini zionean, baina Esparterok ez zuen onartu. Gero, 1870. urteko azaroanAmadeo I.a Savoiakoa Espainiako Gorteetan errege hautatu zutenean, Esparterok ere boto batzuk jaso zituen. 1870eko azaroaren 16an Espainiako Gorteek Amadeo Savoiakoa aukeratu zuten errege, 191 botorekin; beste botoak, berriz, honela banatu ziren: 60 Errepublika federal baten alde, 27 Montpensier dukearentzat, 8 Espartero jeneral zaharrarentzat, 2 Errepublika unitarioaren alde, 2 Alfontso Borboikoaren alde (geroAlfontso XII.a Borboikoa errege izango zenaren alde), 1 errepublikarentzat eta beste bat Montpensier dukesa Maria Luisa Fernanda infantarentzat, Elisabet II.aren ahizparentzat; 19 boto zuri egon ziren.