Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Baiona

Artikulu hau nabarmendua da. Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Lapurdiko hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baiona (argipena)».
Baiona
 Lapurdi,Euskal Herria
Baiona Handiaren ikuspegia: ezkerraldean,Espiritu Sainduaren zubia, erdianBaionako katedrala, beheanAtturri ibaia eta eskuinaldeanBaionako herriko etxea.

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona (hiriburua)
Izen ofiziala  Bayonne
AuzapezaJean-René Etxegarai (UDI)
(2020-2026)
Posta kodea64100
INSEE kodea64102
Herritarrabaiones / baionar
Geografia
Azalera21,68 km²
Garaiera0-85 metro
Distantzia0 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria51.411 (2018:  53.312)
alt_left 27.463 (%51,5) (%44,6) 23.765 alt_right
Dentsitatea2.190,59 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 23,24
Ugalkortasuna[1]‰ 48,99
Ekonomia
Jarduera[1]% 70,8(2011)
Desberdintasuna[1]% 6,49(2011)
Langabezia[1]% 9,9(2013)
Euskara
Euskaldunak% 7,19(2010)
Erabilera% 0,29(2011)
Kaleko erabilera[2]% 2.5 (2021)
Datu gehigarriak
SorreraErromatar fundazioa, gutxienezIV. mendea. urtea
Webguneahttp://www.ville-bayonne.fr/

Baiona (ofizialki:Bayonne)Lapurdiko hiriburua etaIpar Euskal Herriko hiri nagusia da. Halaber,Euskal Herri osokohamargarren hiririk jendetsuena da. Baionak,Angelu etaBiarritzeko udalerriekin batera,BAM izeneko gune metropolitarra osatzen du, Euskal Herriko bostgarren gune metropolitar handiena.

2017. urteaz geroztikEuskal Hirigune Elkargoaren hiriburua da eta erakunde honetako egoitza nagusia hiri honetan dago.

Erromatarren garaian sortua,Lapurdum izena izan zuen, geroago inguruko lurraldearen izena izatera (Lapurdi) igaro zena.XI. mendetik aurrera, apezpiku hiri bihurtu zen,Bajonencis elizbarrutiko buru izendatu baitzuten. Baionak goiburuanunquam polluta du (euskaraz, «inoiz ez zikindua»), mendeetan zehar hiribildua setiatzeko izan ziren 14 saiakerek, gutxienez, porrot egin zutelako.

Hiri gutxik dute hain izaera nabaria eta bitxia.Walter Benjaminek esan zuen bezala:

«Baionak bisitariak harrituta uzten ditu, hiria bera ez da haietaz harritzen ordea.»

Walter Benjamin


Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskaraz etagaskoizBaiona era berean idazten da, baina gaskoiz[ba'junɔ / ba'june] ahoskatzen da.Frantsesez, berriz,Bayonne idazten dute hiriaren izena.

Etimologiari dagokionez, «Baionaren izenak oraindik konpontzeke dauden arazohistoriko etalinguistiko asko sortu ditu».[3] Hona hemen izenaren interpretazioak sortu dituen hipotesiak:

  • Latinezkobaia (euskaraz: «badia») hitzarengaskoi hizkuntzako handigarria izan liteke.
  • Euskarazkoibai etaona hitzen batura izan liteke. Eugène eta Manex Goienetxek proposatu dute,J.B. Orpustanek lagunduta, jatorrizko izenabai una (ibaiaren lekua) edobai ona (ibaiaren muinoa) izatea. Zehazkiibai etaune izango lirateke bi jatorrizko lexemak.[4]
  • Pierre Hourmatek dio «Begirik ez kenduFrantzian, iparraldetik hegoaldera,badiarekin lotutako hiri toponimo asko... adibidezBayons,Bayonville,Bayonvillers».[5]
  • Alfontso Irigoienek, artikulu sakon batean,[6] jatorri antroponimokoaren alde egin zuen. Haren ustez,latinezko antroponimoa zenBaius (erromatarren garaian toponimoaBaionius zelako)Baio izen germanikotik datorkio (era bereanGirondakoBayonek1351nBaion etaYonnekoBéonek519anBaione zituzten izenak).[7]
  • Al-Idrisi kartografo arabiarrak 1154. urte inguruan egindako mapan Baiuna eta Banbluna formak idazten ditu Pirinioetako mapan. Hortaz, «Ponpeloren iruña» esanahia ematen badiogu Pamplona toponimoari,Ibai +Iruña izan liteke Baionaren etimologia, ohikoa baitaIbai hitzaren lehen letra desagertzea (Baigorri, Bigorra, kasurako) etaIruña sarritan agertzen delako euskal toponimian gotorlekua edo hiria adierazteko.

Historian zehar, toponimoak itxura asko izan ditu:[8]

Toponimo izateaz gain, Baiona hiriak nazioartean aski ezaguna denbaioneta armari eman dio izena, bertan asmatua izan baitzen.[15][16]

Espiritu Sainduaren zubia, Aturri ibaia, Baiona Handia, Baionako katedralaren dorreak eta Baionako herriko etxearen ikuspegi panoramikoa.
Espiritu Sainduaren zubia,Aturri ibaia,Baiona Handia,Baionako katedralaren dorreak etaBaionako herriko etxearen ikuspegi panoramikoa.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Baionako komunikabideak eta udalerri mugakideak.

Kokapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

BaionaEuskal Herria etaGaskoinia arteko mendebaldeko mugan dago, mendebaldean eta iparraldeanLandeetako basoak eta hegoaldean eta ekialdean euskalPirinioak dituen lurralde lauan kokatuta. HiriaAturri etaErrobi ibaiak batzen diren lekuan kokatuta dago, bere bokalean hain zuzen ere,Bizkaiko golkotik gertu.

Hidrografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udalerria[17]Aturri ibaiak ez ezik bere ibaiadarrak diren Portou eta Esbouc errekek zeharkatua da. Baionan bertanAturriErrobi ibaien konfluentzia dago.Errobiren ibaiadarrak direnHillans eta Urdainz errekek ere Baiona zeharkatzen dute.

Udalerri mugakideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]


BokaleTarnose (Landak)Tarnose (Landak)
AngeluHiriburu,Mugerre etaLehuntze
Mendebaldea
 Baiona  
Ekialdea
Angelu etaBasusarriBasusarri,Milafranga etaHiriburuHiriburu


Baionako ekialdearen eta Atturri ibaiaren ikuspegi panoramikoa Mugerre aldetik ikusita.
Baionako ekialdearen etaAtturri ibaiaren ikuspegi panoramikoaMugerre aldetik ikusita.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hurbilena dagoen estazio-metereologikoa Biarritz-Angelukoa da.[18]

BaionaEuskal Kostaldetik oso hurbil egonik, alboan duenBiarritz hiriaren klimaren antzekoa da:Bizkaiko golkoa etaOzeano Atlantikotik hurbil dagoenezklima ozeanikoa du. Bertako neguko bataz-besteko tenpetarura 8 °C-koa da eta udako bataz-besteko tenperatura 20 °C-koa. Inoiz erregistratutako tenperatura hotz edo baxuena1985ekourtarrilaren 16an jazotako −12,7 °C-koa izan zen, aldiz, inoiz erregistratutako tenperatuta beroena2003koabuztuaren 4ean jazotako 40,6 °C-koa izan zen.Ipar Euskal Herriko kostaldean euri jasa etengabeak ezohikoak dira, salbuespenanegu garaia da. Maizenbata edoekaitz indartsu baina laburrak izan ohi dira.


   Datu klimatikoak (Baiona-Angelu-Biarritz eskualdea)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)23.428.929.728.634.838.739.837.33732.226.125.139.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)1212.81516.219.622.124.124.723.22015.112.517,4
Batez besteko tenperatura (ºC)8.191011.714.617.319.819.918.615.6118.513.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)4.8578.511.614.616.71714.511.97.75.59.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)−12.7−11.5−7.2−1.33.35.39.28.65.30.8−5.7−8.5−12.7
Euria (mm)143.2122.7121.7132.912190.965.1102.3124.6135.7174.2148.71483
Iturria: Biarrizko hilabeteroko klima, 69 m (1961-1990 aldia).
Infoclimat etaMétéo France,2014kouztailaren 27an kontsultatua

Barrutiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Baionako barrutien mapa (2014).

Baionako Udalaren arabera, 7 barrutitan banatuta dago:

Polo-Beyris / Saint-Amand

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «RN 10 - Polo» eta «Beyris»

Hiriaren kanpoaldean dagoen auzoa da, Baiona etaAngeluk bat egiten duten gunean dago, bertanBAB2 merkatalgune handirako sarbidea dago. Auzo honetan Saint-Amand ikastetxe pribatua (bertan lehen eta bigarren mailako heziketa),Polo-Beyris ikastola, Saint-Amand eliza eta "hiri bizitzaren" ("de la vie citoyenne") izeneko erabilera anitzeko areto bat daude, azken hau Polo-Beyris auzoko kulturgune gisa erabilia da.

Barrutia nahiko berria da,1937an Udalakpolo zelaiko lursailak neskentzako ikastetxeak eraikitzeko asmoz erosi baizituen.19391947 artean jendea barneratzeko eremua bilakatu zen,1939ko otsailetik iraileraespainiar errepublikar errefuxiatuak barneratuak egon ziren, aldiz,1940eko udazkeneanFrantziar Inperio Kolonialeko presoak barneratuak egon ziren,1940eko azarotik aurreraFrontstalag 222 presondegia bilakatu zen, bertanBigarren Mundu Gerran zeharalemaniarrek atxilotutako jendea prso sartu zutelarik, aldiz,1945ekoapirilaren 20etik1947radépôt 189 izena jaso etaGurseko kontzentrazio-esparrutik zetozen gerra preso alemaniarrak barneratuak izan ziren. Barrutia ez zen1950eko hamarkadararte berriz ere biziberritu, gehinbat bertan lehen udal azpibanaketa eta ikastetxe bat eraiki baiziren.

Saint-Léon / Marracq

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Saint-Léon (Baiona)» eta «Marracq»

Saint-Léon-Marracq barrutiaAtturri ibaiaren hegoaldean dago. Baionako historian leku nabarmena du, bertanNapoleonen gaztelu baten hondakinak baidaude,Marracqeko jauregia, hark bere diruz erosi eta1808koapirilaren 18tikuztailaren 21ararte bizilekutzat erabilia.

Auzo honen iparraldeanAviron Bayonnais hiriko errugbi taldearenJean Dauger estadioa dago, baionatarren leku kuttunenetakoa.

Jean Dauger zelaiaren gaueko ikuspegiaAviron Bayonnais etaStade Toulousain errugbi taldeen arteko partiduan,2013koiraila.

Bestalde, bertanCôte Basque Ospitale-Zentroko eraikina den Saint-Léon ospitalea ere kokatzen da,1852-1869 artean Baionako auzapeza izan zenJules Labaten lanei esker eraikia etaEugenia de Montijo enperatrizak inauguratua.

Marracqeko unibertsitatea eskualde horretako kulturgune historikoa da,1879an sortutako Baionako Lizeoaren ondorengoa, eta gaur egunAkitania osoko ikastetxe handienetakoa da.

Bestalde,

Baiona Handia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Baiona Handia»

Hiriaren jatorrizko sorlekua da, bertancastrum erromatarra ezarri baitzen. Hiriaren erdigunea eta merkatalgunea da.Askatasunaren plaza hiriko zaharrena da, eta bertako zoruko harlauzekAkitania,Lapurdi etaGaskoniako armarriak irudikatzen ditu.

XVIII. mendea arte, hiria merkataritzako erabili ohi ziren ubideek zeharkatzen zuten. Antzina, Port-Neuf karrika ur kanala zen, hortik datorkio gaur egungo izena. Kale honen alboetan eraikitako etxeak piboteen gainean eraiki ziren eta hiriko ederrenen artean daude, beren zur eta zursarezko leihoak gorri, marroi, orlegi eta urdin kolorez margotuak daude. Garai batean,Errobi ibaiaren ertza arrantzaleek arrantzatu berri zituzten arrainak lurreratzen zituzten lekua zen. Kaiaren amaieran, Tour-de-Sault karrika dago, bertan erromatar harresiko bi dorre daude.

Espainiako karrika bere etxe luze eta estuengatik nabarmentzen da, bi leihodun burdin landuzko balkoiak, markoztutako ateak eta ate-kisketak dituztelarik. Diotenez, Faures edo Arotzen karrikanbaioneta asmatu omen zen.

Auzo honetan hiriaren antzinako harresi eta luebakien aztarna ugari topa litezke. Orbe karrikako 9. zenbakianLuis XIV.a Frantziakoak ostatu hartu zuen.XII. mendean desagertu zen luebaki idorra gaur egun Salie karrika eta Boulevarda dauden lekuan kokatzen zen. Hainbat leekutan, Agustinoen karrika edota Lachepaillet boulevardeko harresian tarteko,Frantzisko I.a Frantziakoak altxatzea agindu etaVaubanek eraikitako gotorlekuak daude.

Gaztelu Zaharrak, hala deituaBaiona TtipianLuis XI.a Frantziakoaren erregealdianGaztelu Berria eraiki zenetik,XII. mendean aurretik bazegoen erromatar harresiari gehitu zitzaion, oinplano laukizuzena otsazen du eta 35 metro luze dituzten bi hegaleak itxitzen dute.

Baiona Ttipia / Muserola

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Baiona Ttipia»

Burgu Berria («Bourg Neuf») izenez ere ezaguna, auzo herrikoi eta aktiboa da,1152an apezpikuei eremu libre gisa eman zitzaien.Vaubanek eraikitako harresi eta gotorlekuez inguratua dago. Behinola, auzoak pasabide gisa erabili ohi ziren ur kanal ugari zituen.

Auzo honetako etxeak usadiozkoak edo herrikoiak dira, horren adibideErrobi ibaiaren ertzean dauden Kortsarioen kaia eta Galuperie kaieko etxebizitak dira. Auzoa nagusiki kaiekiko elkartzutak diren kale estuz osatua dago,Hego Euskal Herrianfrankismoa nagusi zenean hiri honetara babes bila ailegatu zireneuskal abertzaleen bizilekua izan zen.

Bertan, hainbat eraikin nabarmen daude, tartean,Euskal museoa,Léon Bonnat museoa,Gaztelu Berria,Mousserolles atea nahizVaubanek eraikitakoBaionako harresietako gotorlekuak ere. Marengo karrikanSan Andres eliza neogotikoa dago.

Baionako bestetan Paul-Bert plazan idi lasterketak egon ohi dira.

Arènes / Allées Marines

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Arènes» eta «Allées Marines (Baiona)»
Baionako zezen plaza,Arènes auzoa.

Barruti hauAtturri ibaiaren hegoaldeko ertzean dago, hain zuzen ere,Errobi ibaiak bere urak Atturri ibaian isuri eta azken hau itsasorazko bidean doan eremu edoitsasadarrean.Allées Marines eremua denbora luzezpadura izan zen etaArènes auzoaXIX. mendean zehar hiriaren zabalgune gisa eraiki zen. Gaur egun bizitzeko hiriko auzo garestienen artean sailkatuak daude.

XVIII. mendean eremu honetako padurazumarrak landatuz moldatu zen. Beranduago, bertako boulevard edo etorbidea Aduanaren egoitzaren kokalekua bilakatu zen.

Barruti honetanLachepaillet auzoa era badago, bertatik Atturri ibaiaren ikuspegi bikainak daude.1893kouztailaren 30ean barruti honetanBaionako zezen plaza garai hartanbaratz etaartadiz beteriko eremu honetan eraiki zen, eraikin horrekArènes auzoari izen ematen diolarik. Bestalde, barruti hau Baionako txokolategile ugariren egoitzen kokalekua izan zen.

Barruti honetako ezaugarrietako batBaiona-Allées-Marines linea da,Baionako portuari karga zerbitzua eskeintzen dioburdinbide linea laburra.

Santizpirita

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Santizpirita»

XII. mendeanAtturri ibaiaren eskuin edo iparraldeko ertzean sortutako auzo historikoa da. Hiriaren erdigunearekinSantizpiritaren zubiaren bidez elkarlotua dago.

Izena bere jatorrizko biztanleetatik datorkio, bertan Espiritu Sainduaren ospitailarien orden erlijiotsuaren aterpetxe bat baitzegoen,Donejakue Bideko erromesen geldigunea.

Gerora, auzoakXVI. mendeanInkisiziotik ihesi etorritako portugaldar judusefardi eta marranoen bizilekua bilakatu zen. Hauek Baiona nahizIpar Euskal Herrian txokolatea lehenbizikoz sartu zuten, eta1615eanAna Austriakoa etaLuis XIII.a Frantziakoaren ezkontzaren ondorioz baionnatar juduekFrantzian ezagutzera eman zuten. Portugaldar jatorrizko familia hauetako senideen artean botikari, armagile eta negoziogizon ugari zeuden, hasieran batean banandutako komunitatea izan arren,Frantziako Iraultzaren ondoren hiritar gisa aintzakotzat hartuak izan eta gainontzeko baionatarren artean integratu ziren.

XVIII. mendearen amaieraldera trikimako-piboteen gainean eraikia, Loustau hotela barruti honetan bizitzen jarri ziren portugaldar familia juduen arrakasta ekonomikoaren ikur da.

Hasiera batean Baionako Espiritu Saindua (Saint-Esprit-lès-Bayonne) izeneko komuna edo udalerria izan zen,1790eanLandetako Daxeko kantonamendura batu zen, aldiz,1857an azkenik Baiona hiriko auzo bilakatuz. Barruti hau denbora luzez atzerritar eta etorkinen bizilekua izateagatik ezaguna izan zen. Auzo honek bere giro berezia bertan ezarritako hiltegiak, espetxea eta hainbat biltegi izateari zor zion.

1853koabuztuaren 21ean Espiritu Sainduaren auzoan lehenzezenketa ospatu zen, gaur egun hirianzezenketa zaletasun handia dagoelarik.

XIX. mendearen erdialdeanBaionako geltokia eraiki zen. Jatorriz,egur etametalez eraikia,XX. mendearen hasieran gaur egun ikusgai dagoen eraikin monumentalaren ordez ordezkatua izan zen.

Auzoaren gain dagoen muinoan1680anVaubanek diseinatu etaXVII. mendearen amaieran eraikitakoBaionako zitadelaren gotorlekua dago.

Baionako eremu honetan dauden beste bi eraikin historikoak honako hauek dira:XV. mendeanLuis XI.a Frantziakoakkolegiata mailara jaso zuenEspiritu Sainduaren eliza eta1837an Capdeville arkiteektoaren planoen arabera eraikitakoBaionako sinagoga, azken eraikin hau aurretik,XVIII. mendean Rébecca Louis Nounès zenaren etxaldea zegoen lursailean eraiki zen.

Habas La Plaine / Sainte-Croix / Arroussets

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Habas La Plaine», «Sainte-Croix (Baiona)» eta «Arroussets»

Barruti honek oraintxuki Baionako Gainak izena jaso du, Urbanizatzeko Lehentasun Eremua (ULE, frantsez ZUP) eta1960ko hamarkadan diseinatutako Marcel Breuer etxebizitzak izendatzeko ere erabili ohi da,2008tik aurrera eremu honek Hiri Eraberritze Plan Nazionalaren eraginez eraberritze sakon eta nabarmenda izan du.

Bestalde, barruti honetanSaint-Étienne etaSainte-Croix auzoei izen ematen dietenDoneztebe eliza etaGurutze Sainduaren eliza daude.

Goarnizioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Baiona goarnizio hiria da,Frantziako Armadak egun hirian 18.000 laguneko soldadu-taldea du. Hona hemen gudarosteak:

  • Antzinakoak:
  • Egungoak:
    • 1. Itsas-Infanteriaren paraxutista erregimentua;
    • Ikerketa eta operazio brigadaren (Armadak dituen zazpietatik bat Baionan).

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

BaionaLapurdum izenekocastrumerromatarraren hondakinetan eraiki zuten. Gotorleku horrekinguruko herrialdeari eman zion izena. Bere kokapen estrategikoa zela eta, BaionatikGalia etaHispania arteko ibilbideak kontrolatzen zituzten, erromatarren kontrolpetik at zeuden inguruko herrien erasoak saihesteko.

Baionari buruzko aipamen antzinakoenak erromatarren garaikoak dira, IV. mendekoak hain zuzen.Novempopulaniako tribunoaren egoitza zen,akitaniar etabaskoi ase gabekoen aurrean beti erne. Mendeetan aurrera eginda,bisigodoen,bikingoen etanormandiarren erasoen eskarmentua izan ostean, hiri bezala antolatu zen.

840an,bikingoakLapurdin agertu etaurte bi geroagoIpar Euskal Herriko barrualdea konkistatzeko erasoa egin zuten,eta ibaitik gertu eta hiritik at kanpamendu nagusia kokatu zuten. Orduko Lapurdumoppidum izan zen eta, berez,bikingoek portua behar zuten. BaionaAturri etaEbro haranen giltza bihurtu zen,bikingoentzatOzeano Atlantikoa etaMediterraneo itsasoaren arteko lotunea zena.[19]892anLandetako kostaldetik kanporatuak izan ziren. Baiona eta Born herria eskualdeko zenbait herriren izenakRagnar Lodbroken semea zenBjörn izenetik erakarria izan daiteke.Normandian911. urtean bertako jaunekbikingoekin akordio lortu bazuten ere, Baionan981ean setiatu eta hurrengo urteanGilen Antsok mendean hartu zituenTallerko guduan. Hala ere, iparraldetik etorritako erasoaldiek1018 arte iraun zuten.

XVIII. mendeko Baionako planoa.

Hasieranerromatarra eta gerobaskoia izan zen herria «ingelesa» izan zenXII. etaXV. mendeen artean.1023anGilen Antso hil etaAntso III.a NagusiakLapurdiko bizkonderria sortu zuen, Baionahiriburua izanik.[20]1130eanAlfontso I.a Nafarroakoakhiria setiatu bazuen ere ez zuen arrakasta izan.[21]Akitaniako dukerriaren menpean,Leonor Akitaniakoa1152anIngalaterrako erregea ezkondu eta ingelesak jauntxo berri bihurtu ziren. Baionak egoera berriaren onurak eta eskubideak atera zituen:Bordeleko ardoak, erretxina,xingarra edotinteakIngalaterrara garraiatzeko eskubidea zuten bakarrak izanik. Era berean, portu militar nagusi bihurtu eta marinel asko eman zion erregeari.Rikardo I.a Ingalaterrakoak1177an hiriaLapurdiko bizkonderritik at plazaratu etaUztaritze bihurtu zenhiriburu berri.[22]1215ean,JoanLurgabea Akitaniako duke zelarik, Baionakforuak lortu eta, inguruko herriak ez bezala, jauntxoen mende ez izatea lortu zuen. HorretarakoEhun Pareak izeneko erakundea sortu zuen.

Risco historialariak adierazitakoaren arabera, ingelesek Lapurdi hartu aurretikNafarroako errege-erreginen lurraldea zen. Dena dela, hiriaren garai bikainena Ingalaterrako errege erreginen eskuetan egondako hiru mendeak dira (XII. mendearen erdialdetik XIV. mendearen erdialdera arte). Garai hartan Ingalaterrako errege erreginakAkitaniako dukeak ziren. Ibai portua sustatu zuten, merkatari eta salerosleei bidesariak kobratzeko eskubidea eman zieten baionarrei, eta Baionako txanponak egin zituzten gaztelu zaharrean. Horrenbestez, Baiona izan zenIngalaterrako errege-erreginen baluarte nagusia Gaskoniako golkoan.

1451anDunoisek hiria konkistatu eta Frantziako Koroaren menpean jarri zuen. Sarraskia ez izateko gotzain batek zeruanzitori hori ikusi zuela esan zuen eta baionarrek ez zuen kontra egin.Frantziako erregeek gotorlekua sendotu zuen mugatik gertu zegoelako, baina hiriak udal eskubideak galdu eta txirotu egin ziren.1454an,Karlos VII.ak Baiona,Akize etaSaint-Sever osatzen zuten eskualdea gobernatzeko Lannesko seneskalgo osatu zuen. Hala ere,Akizen bizi zen seneskala Baionan seneskalde facto besterik ez zen.XV. mendean Baionak urrezko aroa bizi zuen:Ingalaterrarekin merkataritza hartu-emanak mantendu zituen etaBaionako portua birkokatu behar izan zutenAturriren ibilbidea iparralderantz mugitu zelako.

Baionako antzokia1853-1876 bitartean, gaur egunBaionako herriko etxea dena.
Baionako Bost Kantoien plaza eta Berrogain denda Orbe kalearen izkinanXIX. mendean.

XVI. mendeko hasieranLapurdinizurria agertu zen. Orduko erregistroek[23] bere hedapena azaltzen digute.1515ekouztailean, Baionako udalakizurria hedatuta zegoen eskualdeko biztanleei aterpea eman zien.Urriaren 21ean,udalerriko biztanle eta morroi guztiei debekatu zien (...)Bidarteko elizatera joatea (...)izurriaren kutsadura zela eta.1518koapirilaren 11n,izurriaDonibane Lohizunera zabaldu eta udalakDonibane Lohizunerekin harreman izatea debekatu zuen.1518koazaroaren 11an,izurria jadanik Baionan zegoen eta Udala1519anAngeluko Brindos auzora aldatu behar zuten.[24]

1523an,Lautreceko mariskalak erresistentzia zuzendu eta gaztelarrek ezarritako setioa amaiarazi zuen.

XVI. mendean,Frantziako erregeak bere ingeniariak bidali zituenAturriren ibilbidea finkatzeko. HonekBaionako portuan jarduera handiagoa eragin zuen.Bakailao etabalearen arrantzak aberastasuna ere ekarri zuen herriari.1492an,errege-erregina katolikoekjuduak bere erresumetatik bota etaEspiritu Saindua auzoan geratu ziren. Hauek berarekin bateratxokolatea ekarri zuten.

1565ean,Frantziako erregina zenKatalina Medici etaFilipe II.a Espainiakoaren ordezkaria zen Albako dukeak hirian elkarrizketa egin zuten. Urte honetan, gobernariak hiribilduko ateen giltzen kontrola erdietsi zuen, udal agintari uzkurrengandik.

XVII. mendean, baionarrekEspainia etaFrantziaren arteko gerretako lehendabiziko lerroan izan eta bere ehiza-aiztoak beremosketeen kanoiak finkatu etabaioneta asmatu zuten.Mende honetan,1680an hain zuzen,Vaubanek Baiona indartzeko iparraldeko zitadela eraiki zuen.

1808koekainaren 6anMarracqeko jauregianNapoleon Bonapartek bere anaiaJosephEspainiako errege izendatu zuen Baionan,Karlos IV.a Espainiakoa karguari uko egitera behartu ondoren.Urte hartanBaionako konstituzioa ere sinatua izan zen, lehendabizikoEspainiako konstituzioa.Aturriren eskuinaldean dagoenEspiritu Saindua auzoa1792an Baionatik banatu etaJean-Jacques Rousseau izena hartu zuenFrantziako Iraultzan.1857koekainaren 1ean berriro Baionarekin bat egin zuenerako,Landeetako udalerria izan zen 65 urtez.

Lehenengo Karlistaldian, Baiona kazetaritza indarberrituaren gune nagusi bat izan zen eta lotura estua izan zuen Hegoaldeko lurraldeetan jazotzen ari ziren gerra-gertaeren albisteak Europara hedatzearekin. Prentsa-jardueran ibili zen, besteak besteAgustin Xaho errepublikazale zuberotarra.

1854antrenbidea Baionara heldu zen iparraldetik, etaParisetik turista asko ekarri zituenBiarrizko hondartzetara. Baionak, berriz,Aturriko burdinolak sortu eta siderurgiari ekin zion.XX. mendeanLacqengatz aurkitzean aldi baterako arrakasta izan bazuen ere,XIX. mendean industriak bultzatutakoBaionako portua pixkanaka-pixkanaka gainbehera etorri zen.

Baionako ituna1856koabenduaren 2an sinatu zen, etaBidasoako bokalearen muga finkatu zuenEspainia etaFrantzia artean.

Bigarren Mundu Gerra hasieran egindako Frantziaren zatiketan, BaionaAlemaniaren kontrol zuzenaren pean geratu zen eta, harrezkero, Alemaniarrek Atlantikoko horma eraikitzeari heldu zioten, Aturriren bokalean, Baionari dagokionez.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Baionak,Biarritzek,Angeluk etaBokalerek osatzen dutenBaiona-Angelu-Biarritz gune-metropolitarrak 120.000 biztanle inguru ditu, eta horietatik 50.000 inguru Baionari dagozkie. BaionaFrantziako 96 hirietako bat da.2004koabenduaren 1ean hiri-garraio plana onartu zuen.

AntzinakoLapurdum izanik, Baiona beti izan da Lapurdiko gune populaturik garrantzitsuena. 1800an 13.000 biztanle zituen, eta XIX. mendean, batez ere 1840 eta 1860 urteen artean, hazkunde garrantzitsua izan zuen. Ondoren, XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen lehen erdialdean populazioa 25.000-30.000 biztanleren bueltan egonkortu zen. XX. mendearen bigarren erdialdean berriro hazi zen biztanle kopurua, eta XXI. mendearen lehen hamarkadan ia 50.000 biztanlera izatera iritsi zen.


Baionako biztanleria
Datuen iturburua:INSEE
Baionakobiztanleria-piramidea, 2011n, ehunekotan.[25]
GizonakAdin tarteaEmakumeak
0,5 
90 urte edo +
2,2 
7,3 
75 - 89 urte
13,1 
13,1 
60 - 74 urte
15,9 
18,5 
45 - 59 urte
18,2 
22,8 
30 - 44 urte
18,8 
22,4 
15 - 29 urte
18,9 
15,5 
0 - 14 urte
13,0 

Politika eta gobernua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Baionan»

Ingurumen-politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2020ko Herriko Etxeko hauteskundeetan, gehiengoa lortu zuen zerrendakBiziren metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna sinatu zuen, azken honekin sinatzaileek mugikortasunaren, elikaduraren, etxebizitzaren, energiaren eta tokiko eta zirkularra den ekonomiaren arloko trantsizioaren alde jarduteko engaiamendua hartzen dute. 2021eko jarraipen-txostenaren ondotik, Herriko Etxeari 4tik 1,1eko[26] metamorfosi puntuazioa eman zitzaion eta 2023ko kargualdi-erdiko txostenean, puntuazioa 4tik 1,4koa[27]  izan zen.

Auzapezak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ikus zerrenda: «Baionako alkateak»
Baionako Herriko Etxea etaAskatasunaren plaza.
Baionako katedralaren ikuspegiaBaiona Handia auzoko karrika batetik ikusita.
AuzapezaAgintaldiaAlderdia
Bernard Lanne18301832
Eugène Basterreche18321833
François Balasque18331848
Eugène Boutoey18481849
Alexandre Dubrocq18491850
Jules Labat18521869
Jules Chateauneuf18711876
Théodore Plantié18761881
Séraphin Haulon18811884
Jacques Portes18841885
Édouard Viard18851888
Léo Pouzac18881908
Joseph Garat19081919
Gabriel Castagnet19191925
Joseph Garat19251934
Jules Lafourcade19341935
Pierre Simonnet19351941
Marcel Ribeton19411944
Jean Labourdique19441945
Jean-Pierre Brana19451947
Maurice Delay19471958
Georges Forsans19581959
Henri Grenet19591995UDF
Jean Grenet19952008UMP
Jean Grenet20082014UMP
Jean Rene Etxegarai20142020UDI
Jean Rene Etxegarai20202026UDI

Kantonamenduak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1790ean Baionak bikantonamenduri eman zien izena:

Baiona ipar-ekialdea
Baiona ipar-mendebaldea

1973an, lehendabizikoz, banaketa erreformatua izan zen:

Baiona iparraldea
Baiona ekialdea
  • Baiona (zati bat)
Baiona mendebaldea

1982an, berriro, zatiketa aldatu zuten:

Baiona Iparraldea
Baiona Ekialdea
  • Baiona (zati bat)
Baiona Mendebaldea
  • Baiona (zati bat)

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

BaionaIpar Euskal Herriko merklatal-hiriburua da:Lapurdi,Nafarroa Beherea etaZuberoa. Gainera, gertukoLandak departamenduan ere eragina du.

Bayonne 24.000 azalera duen merkatal-gunea du bere 45.000 biztanleentzako eta ingurukoAngelu etaBiarritz udalerriarekin bateraBAB gune-metropolitarrak osatzen du,Miarritze-Angelu-Baionako aireportua kontrolatzen duena.

Société des Transport de l'Agglomération de Bayonne edoStab,Baiona-Angelu-Biarritz gune metropolitarren autobusen zerbitzua ez ezikBokale,Hiriburu etaTarnoserenak ere zuzentzen du.

Egoitza nagusia Baionan duBaiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak.

Eskualdean industria metalurgikoa eta kimikoa ere badago.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «euskara», «gaskoiera», «Itsasaldeko gaskoia» eta «frantses»
Seinale eleanizdunaBaiona Handian:frantses,euskara etagaskoieraz.

Baionatarrekgaskoiz jardun duteErdi ArotikXX. mendearen hasiera arte: hiribilduaren Erdi Aroko agiri guztietan erabilitakohizkuntza zen.[28]

Departamenduak sortu zituztenean, Baionadepartamendu hibrido batean kokatu zuten:Behe Pirinioak (1969kourriaren 10eanPirinio Atlantikoak izena hartu zuena).Bearno, Ipar Euskal Herriko herrialdeak direnZuberoa, Lapurdi etaNafarroa Behereak osaturiko departamendua osatu zenean,Lapurtarren BiltzarrakEstatu Nagusietarako ordezkariak aukeratzeko hauteskundeetan Baiona berarekin batera parte hartzearen kontra bozkatu zuen.

Baina departamendua sortu zenean, Baiona bost barrutien batekohiriburu bihurtu[29] (beste lauakPaue,Ortheze,Oloroe etaMaule izan ziren) etaFrantziako IraultzakLapurdi etaNafarroa Beherearekin izandako lotunea estutu zuen. Batzuen ustez, lapurtarrek eta nafarrek Baiona bere produktuak garraiatzeko portutzat besterik ez zuten1177an eskualdeko itsas-ate bihurtu zenetik.

Errobi ibaiaren seinale eleanizdunaMarengo zubian:frantses,euskara etagaskoiaz.

Egoera berriakeuskara sendotu zuen Baionan: barnealdetik zetozeneuskaldunei esker. Hala ere, BaionanErdi Arotik aurrera berba egiten zengaskoia ez zen guztiz ortodoxoa, eta«maritime» edo itsasaldekoa zuen ezizena.[14][30] Behe-latinezko hiztegi eta sintaxia euskal arroarekin nahaspilatu egin zen. Erromantzeahizkuntza ofiziala zenez, Baionako toponimian gaskoizko izenak sarritan aurkituko ditugu egun:Mayou zubia,Pannecau zubia eta karrika, Graouillats karrika, Pusterle karrika, Passemillon karrika, Gosse karrika, Abesque karrika, Menouns pasabidea. Jatorrizko beste gaskoi izen batzukfrantsestuak izan ziren (Charcutière karrika, Poissonnerie karrika…).

Behe Pirinioak departamenduan sartu zenean, Baionak bere izaerabaskoia berreskuratu eta sendotu zuen,erromatarrek,frankoek,nafarrek,ingelesek etafrantziarrek epeka-epeka aldatua. Horrela, Baionak gertukoGaskoiniari bizkarra eman eta, batez ereXX. mendetik aurrera, egindakofrantseste gogorra dela kausa, egun hirian gaskoia apenas mintzatzen edo ezagutzen den. Era berean, bere izaeran duen euskara ere, eta berezko euskalkia denlapurtera, galtzeko zorian dago, erakunde euskaltzale batzuei esker bakarrik mantendua. Hala ere, bere kokapen geografikoa dela eta, bere izaerahistoriko,linguistiko eta sozialari esker, oraindik kultura biak mantendu dira Baionan: udaletxeko balkoianikurrina eta Gaskoiniako bandera kulunkatzen dira, eta leku askotan seinale eleanitzak ageri dira.

2001ean,Baiona-Angelu-Biarritz gune-metropolitarrean biztanleriaren % 8,8 elebidun aktiboa (euskara etafrantsesa) eta beste % 8,3 elebidun pasiboa izan zen.[31] Baionan lauikastola daude gaur egun (Lehen Hezkuntzako bi:Oihana ikastola eta Poloko ikastola; Kolegio bat -Estitxu Robles- eta Lizeo bat -Bernat Etxepare-)[32] etabertso-eskola bat. Okzitanierazko eskolak (Calandretak), aldiz, ez daude.

Gaskoi hizkuntzaren aldeko mugimendua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gaur egun,gaskoizko akademia Baionan kokatuta dago.

Hauxe dugu hiriko gaskoiereserkia:

«Salut Baiona!
Salut Baiona, petita flor,
Pròche la Niva, pròche l'Ador,
Mainada a la vèrva gascona,
Charmanta e gaujosa citat,
On respira la libertat,
Salut Baiona!
»
Agur Baiona!
Agur Baiona, lili ttipia,
Errobitik hurbil, Atturritik hurbil
Gaskoierari emana,
Hiri xarmant eta alaia,
Askatasuna arnasten dena
Agur Baiona!

Eta hona hemen hiriari buruzko esaera zaharra:

«A Baiona, tot que s'i dona;
quan ès arribat, tot qu'es dat.
»
Baionan; emandako dena;
bertaratzean, jasotzen da.

Okzitaniar mugimendu nazionalistakBaish Ador edoBeheko Aturria eskualdea (tartean Baiona)Okzitaniaren zatitzat dute, tarteanAcí Gasconha izeneko erakunde baionarra. Halere, okzitanismoaren indarra, Baionan, hutsaren hurrengoa da.

Museoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Dagourette Etxea,Euskal Museoa
Léon-Bonnat museoa.
Baionako Natura-Zientzien Museoa.

Beste kultur guneak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Lapurdum arkitekturaren eta ondarearen interpretazio zentroa[34]
  • DIDAM: arte garaikideren (batez ere fotografia) erakusketa gunea[35]
  • Galerie des corsaires: erakusketa gunea[36]

Jaiak eta jaialdiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
2014koBaionako bestak.
Sakontzeko, irakurri: «Baionako bestak»

Musika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gaztetxea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Antzerkia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Baionako antzerkiaFrantziako Kultura Ministerioarenscène nationale labela du.

Gastronomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Baionako xingarra.
Sakontzeko, irakurri: «Baionako xingarra»

Hedabideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Baionako hedabideen zerrenda:[14]

  • Egunkariak:Basque-Éclair,Côte-Basque-Soir,Républicain du Sud-Oest,Courrier Français,Euskal Herria le Pays, Herria.
  • Astekariak:Petites affiches de Bayonne Biarritz; Alderdi;Enbata;Etchea; Gure-Herria; Irazkintza; Ikasle; Txan-Txikitin;Bulletin du Musée Basque.

EiTBk egoitza du Baionan.

Erdi Aroko urbanismotik oraindik, alde zaharreko kaleak ez ezik eraikin asko ere (gotorlekuak, katedrala, komentuak, sotoak…) geratzen zaizkio.XVI. etaXIX. mendeen artean nobleek ez ezik udalak ere merkatal eta portuarekin loturiko eraikin asko egin zituzten.

Ondasun nabariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ikus zerrenda: «Baionako monumentu historikoak»

Eraikin zibilak eta militarrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Eraikin erlijiosoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Santa Maria katedrala

Parkeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Baionak[126]1998an bere lore-apaingarriak zirela eta saria jaso zuen. Caradoc parkea, lorategi-publikoa,lorategi botanikoa eta harresien pasealekua ditu.

Gainera, gune natural bi ditu: Ansoteko zabalgunea eta Ilbaritzeko padura.

Azpiegiturak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kirola

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Aviron Bayonnais,arraunketa saila
Arraunketa
[aldatu |aldatu iturburu kodea]

ArraunketaErrobi etaAturri ibaiaetan egiten dute baionatarrek. Herriak klub nagusi bi ditu:Société Nautique de Bayonne (SNB) etaAviron Bayonnais (1904an SNBtik ateratako zenbait kidek sortua). XX mendean talde berri bat sortu da,Ibaialde Arraun Elkartea, beteranoen ligan parte hartzen duena. Izan ere traineruek ere izan dute beren historia Baionan. XIX mendean jokaturiko hainbat estropada dokumentatu dira, honako irabazle hauekin;Lekeitio (1855),Hondarribia (1862), hendaia (1867) eta Baiona (1891).

Saskibaloia
[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Denek Bat Baiona Urketasaskibaloi taldea da. Gizonezko taldea NM2 mailan dabil (Frantziako Saskibaloi Txapelketaren laugarren maila dena). TaldeaUrketan sortua bada ere, Baionako Lauga kiroldegian du egoitza.

Futbola
[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udalerrikofutbol talderik inportanteenaAviron bayonnais da.Didier Deschampsen harrobia izanda, futbol zelaiariizena eman zion. Beste hiru talde daude, hirurak eskualdeko mailan:Croisés de Saint-André, Étoiles portugaises de Bayonne eta Association Bayonne rive droite.

Beste zenbait kirol
[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nahiz etaAviron Bayonnais kirol kluba hiriko nagusia izan, Sainte-Croix auzoan1972an Club Olympique Bayonnais sortu zen: pilota, gimnasia, borroka (sambo, judo, capoeira eta taekwondo) etabillar sailak ditu.2007an 400 kide zituen.

Pilota
[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Baionako pilotaleku nagusia Baionako Trinkete Modernoa da. Herriko pilotariek titulu ugari lortu dituzte. Munduko Txapelketa bertan ere egin dute.

Errugbia
[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskal HerrianXIX. mendeko bukaeran lehendabiziko pausoak eman ondoren,BiarritzenBiarritz-Sporting-Club etaBiarritz-Stadeerrugbi-taldeak sortu eta1913anBiarritz Olympique sortu zuten. Baionak talde nagusi bi ditu:Association Sportive Bayonnaise (ASB) etaAviron Bayonnais. Azkenak,Top 14 mailan dagoena, hiru aldiz izan da Frantziako txapelduna (1913,1934 eta1943) etaJean Dauger du zelaia.

Tenisa
[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Baionako Saria WTA tourrekotenis izan zen1989 eta1992 artean.

Automobilismoa
[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Automobile-Club Basco-Béarnais erakundeak Baiona-Euskal Kostaldea Nazioarteko Rally antolatzen du1962tik aurrera[14].

Hezkuntza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ikastetxeak
[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Baionak ikastetxe publiko bi (Albert Camus eta Marracq) eta sei pribatuak (Estitxu Robles kolegioa, Saint-Bernard, Saint-Joseph, Saint-Amand, Notre-Dame eta Largenté) ditu.

Lizeoak
[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hiru lizeo publikoak (René Cassin, Louis de Foix eta Paul Bert) eta lau pribatuak (Saint-Louis-Villa-Pia, Largenté, Bernat Etxepare eta Le Guichot) ditu.

Goi-mailako irakaskuntza
[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Arteak
[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udalerriak kontserbatorio eta arte-eskola ditu (Baiona-Angelu-Biarritz gune-metropolitarrarena).

Osasuna

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Baionan bi erietxe daude: Saint-Léon eta Cam de Prats. Côte Basque Ospitalea osatzen dute,Donibane Lohizuneko ospitalearekin batera.

Justizia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Paueko Helegite Gortepean, Baionak Auzialdi Handiko, Auzialdiko, Bitartekoen Batzarra eta Merkataritza Epaitegia ditu.

Erlijioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Baionako sinagoga.

Santa Maria katedrala ez ezik Espiritu-Saindua, San Andres, San Eztebe eta San Amand elizak ditu.

Sinagoga[127]1837an eraiki zutenEspiritu Saindua auzoan.

Baionako meskita Daniel Argote karrikan dago.

Protestanteek Alberto I.aren karrikan dute tenplua.

EbanjelikoekEspiritu Saindua auzoan dute eliza.

Garraioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autobus/Minibusak
[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Chronoplus garraio publiko zerbitzuko 10. lineako autobusa.

Hiri honetanBaiona-Biarritz-Angelu hiriguneari zerbitzua ematen dionChronoplus enpresen autobus eta minibus geltokiak daude, hauek Baiona,Angelu,Biarritz,Bidart,Bokale,Hiriburu etaTarnose udalerriak elkarlotzen dituzte.

Burdinbidea
[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Baionako geltokia (Espiritu Saindua auzoa)TGV zerbitzuak ditu,Bordele-Irun etaTolosa-Baiona trenbideen bidegurutzean kokatuta dagoena. GaineraAkize,Hendaia,Paue,Donibane Garazi etaAturbera joatekoTER zerbitzuak ere badaude.

Errepideak
[aldatu |aldatu iturburu kodea]

BaionaA-63 (LandakBiriatu atala) etaA-64 (Baiona –Tolosa) autobideen bidegurutzean dago.A-63 pixkanaka-pixkanakaParis etaBehobia artekoRN-10 errepidea ordezkatzen ari da.RN-117 errepideak Baiona etaTolosa lotzen ditu.

Baionako portua
[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Baionako portua
Sakontzeko, irakurri: «Baionako portua»

Baionako hiriak portuko jarduera inportantea du.Aturriren bokalean kokatuta, Baionan ez ezikLapurdikoAngelu etBokale etaLandeetakoTarnose udalerrietan ere eragina du.Frantziako 9. merkatal-portu nagusiena da,1997tik aurrera 4 milioitona baino gehiago garraiatzen duena.

Landak etaPirinio Atlantikoetako gune-industrial eta nekazaritzako elikagaien industriaren produktuak esportatzen ditu:

Aciérie de l'Atlantique SA izeneko altzairutegi-elektrikoa irekitzeanFord etaGeneral MotorsekEspainian etaPortugal eginiko kotxeak bertatikEuropara esportatzeari ekin zioten. Petrolio-produktu eta baita produktu kimikoak ere esportatzen ditu,Lacqetik oliobidez datozenak.

Baionar ospetsuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ikus zerrenda: «Baionar ospetsuak»

Bitxikeriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Munduan badira bi hiri, Baionaren izenkide:

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Baiona ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Laguntasun eta lankidetza harremana ere badu ondorengo honekin ere:

Iruditegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcde Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. Hector Iglesias,Noms de lieux et de personnes à Bayonne, Anglet et Biarritz au XVIIIe siècle, BAAN,2000
  4. Goyhenetche, Manex (2004). Ipar Euskal Herria Antso Nagusiaren garaian.Euskal Herria XI. mendean: Antso III.a Nagusiaren erregealdia (1004-1035). Iruña: Pamiela/Nabarralde. 92-93. or. ISBN: 84-7681-413-5
  5. Pierre HourmatBayonne, Éditions Ouest-France,1990, 16. orr.
  6. Alfontso Irigoien,"Sobre toponimia…" (1990), 39-54. orr.
  7. Hector Iglesiasek honen alde egiten du.
  8. Paul Raymond:Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque (1863)
  9. A. Luchaireren ustetan (Annales de la Faculté des Lettres de Bordeaux, 1879),civitas Boatium (baita Boasium, Bohatium, Boaccensium, Boacium ere) izena aipatzen duenNotitia Provinciarum testuak ez du Baiona aipatzen, eta Scaligerren eta Valoisen proposamena onartezina da.
  10. Eugène Goienetxe,Lapurdum…,1973, 85-92. orr.
  11. Baionako kapitulua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  12. Baionako eskutitzak edoLivre d'Or -XIV. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  13. Yanguas y Miranda, José. (1840). Diccionario de Antiguedades del reino de Navarra. Iruñea.
  14. abcdAuñamendi Entziklopedia: Baiona
  15. «Baionako baioneta» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).
  16. (Frantsesez)Larousse, Éditions. «baïonnette de Bayonne ville où cette arme fut d'abord fabriquée - LAROUSSE» www.larousse.fr (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).
  17. Sandre datu-basea
  18. Normes et records 1961-1990 - Biarritz-Anglet (64) - altitude 69m. le site de l’association Infoclimat. 2014ko abuztuaren 3an kontsultatua.(Frantsesez)
  19. Supéry, Joël. Le secret des Vikings..
  20. www.puntubi.com. Antso III.a Gartzeitz Nagusia..
  21. Lema Pueyo, José Ángel. (1997). «El itinerario de Alfonso I ‘El batallador’ (1104–1134)» Historia, instituciones, documentos 24: 351..
  22. Eusko Jaurlaritza. Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherearen eraketa..
  23. Registres gascons, 1. Liburukia, 44, 53, 141, 154, 158-159, 195 eta 233. orr. - Manex Goienetxe,"Histoire générale du Pays basque", 3. Liburukia,Elkarlanean,2001ISBN 2 9131 5634 7, 42 eta 43. orr.
  24. Ferdinand Barbe,"Les Épidémies de peste à Bayonne au XVIe siècle", Baionako Zientzia, Letra eta Arteen Elkartea,1947 - Manex Goienetxe,"Histoire générale du Pays basque", 3. Liburukia,Elkarlanean,2001 iSBN 2 9131 5634 7, 42. orr.
  25. .
  26. «Ipar Euskal Herria, metamorfosi ekologikoaren 0 fasean da: 2021eko txostenaren emaitzak»
  27. Kargualdi-erdiko egoera ekologikoa: Bizik ekintza egituratzaileen aldeko deia egiten du
  28. Pierre Hourmathistorialariak dio"Bayonne… place forte frontalière, port maritime et fluvial, ville épiscopale et religieuse d’un diocèse de population en majorité basque, ville de tradition et de langue gasconnes… ".
  29. Eugène Goienetxehistorialariak dio:"Bayonne est la capitale d’une région, le bas-Adour, avec les trois "provinces" basques et une partie de la Gascogne ; ....".
  30. «Que parlam: guide de conversation français-gascon (gascon maritime ou "de Bayonne")» Jakin (Baiona) ISBN2-911731-02-6..
  31. Pas de statistiques pour la seule ville de Bayonne. Voirkultura.ejgv.euskadi.net
  32. Seaska Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen sarea
  33. Mérimée datu-basea: Euskal Museoa
  34. .
  35. (Frantsesez).
  36. (Frantsesez)«Galerie des corsaires» galeriedescorsaires.blog4ever.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
  37. IGP:Jambon de Bayonne
  38. Manex Goihenetxe,"Histoire générale du Pays basque", 3. Liburukia,Elkarlanean,2001 iSBN 2 9131 5634 7 203-204. orr.
  39. Louis de Froidourren"Mémoires du Pays de Soule" liburuan idatzitako jatorrizko hitzakfrantsesez:Ce qu'il y a de plus commun sont les porcs qui y sont petits mais excellents, en telle sorte que les meilleurs jambons du Royaume, après ceux de Lahontan, sont ceux de Soule. Ils sont connus sous le nom de jambon de Bayonne et il n'est pas mal à propos de remarquer qu'encore que cette ville soit si fameuse et si renommée par ses jambons, néanmoins il ne s'y en fait presque point, mais on y débite ceux qui y sont portés du Labourd et de la Basse-Navarre, où il s'en fait quantité, et de la Soule, d'où l'on porte peu, parce qu'elle en est plus éloignée.
  40. Mérimée datu-basea: Château-Neuf
  41. Mérimée datu-basea: Château-Vieux
  42. Mérimée datu-basea: Marracqeko jauregia
  43. Mérimée datu-basea: Zitadela
  44. Mérimée datu-basea: gotorlekuak
  45. Mérimée datu-basea: Saint-Léon iturria
  46. Mérimée datu-basea: Baiona Ttipiko harresiak
  47. Mérimée datu-basea: Jauregia
  48. Mérimée datu-basea: Jauregia
  49. Mérimée datu-basea: Jauregia
  50. Mérimée datu-basea: Jauregia
  51. Mérimée datu-basea: Jauregia
  52. Mérimée datu-basea: Jauregia
  53. Mérimée datu-basea: Jauregia
  54. Mérimée datu-basea: Beltzunze etxea
  55. Palissy datu-basea: Saint-Joseph Etxea
  56. Palissy datu-basea: Saint-Joseph Etxea
  57. Palissy datu-basea: Saint-Joseph Etxea
  58. Palissy datu-basea: Saint-Joseph Etxea
  59. abPalissy datu-basea: Saint-Joseph Etxea
  60. Palissy datu-basea: Villa Gomez
  61. Palissy datu-basea: Villa Gomez
  62. Palissy datu-basea: Villa Gomez
  63. Palissy datu-basea: Villa Gomez
  64. Palissy datu-basea: Villa Gomez
  65. Mérimée datu-basea: Santa Maria katedrala
  66. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  67. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  68. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  69. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  70. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  71. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  72. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  73. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  74. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  75. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  76. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  77. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  78. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  79. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  80. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  81. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  82. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  83. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  84. Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
  85. Mérimée datu-basea: Espiritu Sainduaren eliza
  86. Palissy datu-basea: Espiritu Sainduaren eliza
  87. Mérimée datu-basea: San Andresen eliza
  88. Palissy datu-basea: San Andresen eliza
  89. Mérimée datu-basea: San Ezteberen eliza
  90. Palissy datu-basea: San Ezteberen eliza
  91. Palissy datu-basea: San Ezteberen eliza
  92. Palissy datu-basea: San Ezteberen eliza
  93. Mérimée datu-basea: San Leonen kapera
  94. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  95. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  96. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  97. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  98. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  99. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  100. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  101. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  102. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  103. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  104. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  105. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  106. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  107. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  108. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  109. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  110. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  111. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  112. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  113. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  114. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  115. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  116. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  117. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  118. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  119. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  120. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  121. Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
  122. Palissy datu-basea: Done Petri parrokia
  123. Palissy datu-basea: Baionako apaizgaitegia
  124. Mérimée datu-basea: Sinagoga
  125. Mérimée datu-basea: judu hilerria
  126. Ville de Baionako udalaren webgunea: parkeak
  127. Consistoire centralren wwebgunea

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Baionako Zientzia, Letra eta Arteen Elkartea,IVe centenaire du détournement de l'Adour 1578-1978 - Actes du Congrès de Bayonne 28/29 X 1978.
  • Pierre Hourmat,Histoire de Bayonne des origines à la révolution française de 1789, Baionako Zientzia, Letra eta Arteen Elkartea,1986.
  • E. Ducéré,Dictionnaire historique des rues de Bayonne, Laffitte Reprints,Marseilla,1976.
  • Idazle asko,Histoire de Bayonne, Privat,Tolosa,1991.
  • Marie-France Chauvirey,La vie d'autrefois en Pays basque, Éditions Sud Ouest,Luçon,1994,ISBN 2-87901-219-8.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Baiona
Autoritate kontrola


Euskal Kosta-Aturriko udalerri aurkibidea
Euskal Herriko hiriburuak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Baiona&oldid=9860270"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp