BIBSYSNorvegiako Hezkuntza Ministerioak sortutako eta antolatutako erakunde administratiboa da. Bere helburu nagusia hezkuntzarekin eta ikerketarekin lotutako datuak eta zerbitzuak eskaintzea da. Eskaintzen dituzten informazioak, neurri handi batean,bibliotekonomiarekin eta, orokorrean, liburutegien gestioarekin lotutakoak dira. Beste arlo bataisialdiarekin lotutako datuak dira.[1]
Formalki BIBSYSTrondheimen dagoen Zientzia eta Teknologiako Norvegiako Unibertsitatearen unitatean kokatzen da. Zuzendaritza, bestetik, Norvegiako Hezkuntza Ministerioak izendatzen du. Halaber,DataCitek Norvegian duen ordezkaria da eta horrek hezkuntza instituzioen arteko objektuen identifikatzaile berak erabiltzea ahalbideratzen du.
BIBSYSek Norvegiako hogei inguruko unibertsitateekin,Norvegiako Liburutegi Nazionalarekin eta beste ikerketa instituzioekin kolaboratzen du.
BIBSYS erakundea 1972an sortu zen. HasieranNorvegiako Zientzien eta Letren Errege Elkarteako liburutegiaren etaNorvegiako Teknologia Institutuaren arteko kolaborazio proiektua bezala. Helburua bibliotekonomiaren barruko errutinak automatizatzea zen. Ondoren, bere funtzioak zabaltzen joan ziren, sistema nazionala osoarentzako errekurtsoa izateko, baita ere liburutegien erabiltzaileentzako.