Azido zitrikoa (elikagai kodeaE-330)azido organiko ahul bat da. Elikagaietan asko erabiltzen da kontserbatzaile modura. Alkoholik gabeko edari batzuei ere eransten zaio, edariari zapore garratza emateko, adibidezgaseosaren kasuan (aldiz,koladun edarietanazido fosforikoa erabiltzen da).
Biokimikan garrantzi berezia dauka izaki bizidun gehienen metabolismoan egiten den azido zitrikoaren zikloaren (Krebs zikloaren) tartekometabolito gisa.
Fruitu etabarazki askotan agertzen den arren, azido zitriko gehien dutenak fruta zitrikoak dira, adibidezlimoietan 0,005mol/l eta laranjetan 0,30 mol/l[1] azido zitriko aurki daiteke.
Azido zitrikoaren kristalak (argi polarizatuarekin ikusia)
Giro-tenperaturan, azido zitrikoa hauts zuri kristalinoa da, bereurtze-puntua 175 °C-ekoa baita. Anhidro forman ekoitz daiteke (urik gabe), ur berotan kristalizatuz. Forman monohidratatuan ere ekoitz daiteke, horretarako ur hotzetan kristalizatu behar da. Azido zitrikoa uretan disolbagarria izateaz gain,alkoholetan (etanol,metanol...) ere disolba daiteke.
Uste da VIII. mendeanAbu Musa Jabir Ibn Hayyan alkimistapertsiarrak aurkitu zuela.[2][3][4]Carl Wilhelm Scheelek (1784an) azido zitrikoa isolatzea lortu zuen.[5][6] 1893an hasi ziren azido zitrikoaren produkzio industriala egiten,Italiako zitrikoetan oinarrituta. C. Wehmer (1917an) izan zenPenicillium onddoen kultiboetan azido zitrikoa sintetizatzen zela aurkitu zuena.
XX. mendearen hasieranAspergillus niger onddoarekin azido zitrikoaren produkzio industriala lortu zitekeela aurkitu zuten, eta gaur egun oraindik, onddo horren bidez sintetizatzen da azido zitrikoa.[7]
↑Penniston KL, Nakada SY, Holmes RP, Assimos DG Quantitative Assessment of Citric Acid in Lemon Juice, Lime Juice, and Commercially-Available Fruit Juice Products Journal of Endourology 22/3 2008http://www.liebertonline.com/doi/pdfplus/10.1089/end.2007.0304PDF pmid=18290732 pages 567 doi 10.1089/end.2007.0304+
↑Citric acid production by a novelAspergillus niger isolate: II. Optimization of process parameters through statistical experimental designs. Bioresource Technology 98(18) 3470-3477