Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Azerbaijan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Eurasiako herrialdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azerbaijan (argipena)».
Azerbaijango Errepublika
Azərbaycan Respublikası
Ereserkia:Azərbaycan marşı
Goiburua: odlar yurdu (Suko lurra)

Azerbaijango bandera

Azerbaijango armarria
Geografia
HiriburuaBaku
40°22′0″N 49°50′7″E
Azalera86.600 km²
Punturik altuenaBazardüzü
Punturik sakonenaKaspiar itsasoa (−28 m)
KontinenteaAsia etaEuropa
MugakideakArmenia,Iran,Turkia,Errusia etaGeorgia
Administrazioa
Gobernu-sistemaerrepublika,Estatu unitario etaerdipresidentzialismo
Azerbaijango presidenteaIlham Aliyev
Azerbaijango Lehen MinistroaAli Asadov(en)Itzuli
LegebiltzarraAzerbaijango Biltzar Nazionala
Harreman diplomatikoakIkusi mapa Wikidatan
Zeren kide
ikusi
Demografia
Biztanleria10.180.770
Dentsitatea117,56 bizt/km²
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa2(2014)
Eskolaratu gabeko umeak91.820(2015)
Alfabetizazioa% 100(2016)
Bizi-itxaropena72,026(2016)
Giniren koefizientea26,6(2005)
Giza garapen indizea0,745(2021)
Ekonomia
MonetaManat azerbaijandar (A.M.)
BPG nominala78.721.058.820 $(2022)
BPG per capita7.736,7 $(2022)
BPG erosketa botere paritarioa180.753.518.090 nazioarteko dolar(2022)
BPG per capita EAPn17.764,4 nazioarteko dolar(2022)
BPGaren hazkuntza erreala−3,8 %(2016)
Erreserbak6.680.532.216 $(2017)
Inflazioa13,3 %(2016)
Historia
Sorrera data: 1991
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+994
ISO 3166-1 alpha-2AZ
ISO 3166-1 alpha-3AZE
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.europar loki etaSchuko
Internet domeinua.az
mfa.gov.az…

Azerbaijan[1] (azerbaijaneraz:Azərbaycan), ofizialkiAzerbaijango Errepublika (azerbaijaneraz:Azərbaycan Respublikası),Asiako hego-mendebaldeko estatua da,Kaukasia eskualdean kokatua,Kaspiar itsasoaren ertzean. Mugakide dituErrusia iparraldean,Georgia ipar-mendebaldean,Armenia mendebaldean etaIran hegoaldean.

Azerbaijango Sobietar Errepublika SozialistaSobietar Batasuneko errepublika izan zen, harik eta batasuna desegin eta1991nEstatu Independenteen Erkidegoa sortu zenean burujabetasuna aldarrikatu zuen arte. 86.600 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 9.754.830 biztanle zituen.[2] HiriburuaBaku da.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Azerbaijango geografia»

AzerbaijanKaukasiaren hegoaldean dago, 38° eta 42°Nlatitudeen, eta 44° eta 51°Elongitudeen artean.Nakhitxevan barrendegia ere hartzen du.

Mugak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

EkialdeanKaspiar itsasoarekin du muga, iparraldeanErrusiarekin, ipar-mendebaldeanGeorgiarekin, mendebaldeanArmeniarekin eta hegoaldeanIranekin.Nakhitxevan barrendegiak Armeniarekin du muga iparralde eta ekialdean, Iranekin hegoalde eta mendebaldean, eta ipar-mendebaldean 11 kilometroko muga daukaTurkiaren.

Erliebea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Azerbaijan mendiz inguraturik dago.Kaukaso Handiko hego-ekialdeko mendiek babesten dute lurraldea iparraldetikKaspiar itsasoraino (Abseron penintsula). Mendilerro horretan, Errusiako mugatik gertu,Bazardüzü (4.466 metro) dago, herrialdeko mendirik garaiena. MendebaldeanKaukaso Txikiko hormak ageri dira, etaTalis mendiak hegoaldean. Armeniako mugatik hurbil dago Karabakh goi-ordoki bolkanikoa. Punturik beherena Kaspiar itsasoaren ertzean dago (-28 metro).

Hidrografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Azerbaijango hidrografia»

Azerbaijango erdialdeaKura ibaiaren arroak hartzen du, eta bertara biltzen daAraxes ibaiaren ura.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oso klima ezberdinak daude Azerbaijanen: subtropikala eta erdi-agorra erdialde eta ekialdean; subtropikal hezea hego-ekialdean; epela itsasertzean; kontinentala mendebaldean; eta hotza mendietan[3].Bakuk klima epela dauka; urtarrileko batez besteko tenperatura 4 °C-koa da, eta uztailekoa 25 °C-koa. Euri urrien ondorioz (200-350 milimetro urtean, batez beste), nekazaritzak ureztapenaren beharra du. Kaukasoko gailurretan etaLankaranen jasotzen dira prezipitaziorik handienak (1.600-1.800 milimetro urtean).Abseron penintsulan egiten du euri gutxien.

   Datu klimatikoak (Baku)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)6.66.39.816.422.127.330.629.725.619.613.59.718.1
Batez besteko tenperatura (ºC)4.44.27.012.918.523.526.426.322.516.611.27.315.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)2.12.04.29.414.919.722.222.919.413.68.84.812.0
Pilatutakoprezipitazioa (mm)212021181882615253026210
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm)66543212266649
Eguzki orduak89.989.0124.0195.0257.3294.0313.1282.1222.0145.793.0102.32207.4
Iturria: worldweather[4]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

K. a. VIII. mendetikEszitiarren lurraldea izan ondoren,Azerbaijan (eskualde historikoa) mediarrenAkemenestar Inperioaren barnean geratu zenK. a. VI. mendean.

VIII. mendean,arabiarrek hartu etaIslamera bihurtu zuten Azerbaijan.PersiarrekXVI. mendean hartu ondoren,turkiarren eta persiarren arteko gatazka iturria izan zen.

1828anerrusiarrek hartu zuten, eta 90 urtezErrusiar Inperioaren barruan egon zen lurraldea.Azerbaijango Errepublika Demokratikoak bizialdi laburra eduki zuen, 2 urtekoa,1918 eta1920 artean. Azken urte horretan,Armada Gorriak lurraldea konkistatu zuen, etaAzerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista eratu zuten.Sobietar Batasunaren zati bat izan zen1936tik 55 urtez, harik eta batasuna desegin eta,Estatu Independenteen Erkidegoa sortu zenean, burujabetasuna aldarrikatu zuen arte (1991).

Estatu independentea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aiaz Mutalibov buruzagi komunista ohia izan zen Azerbaijango Errepublikako Lehen lehendakaria, 1991n, baina1992ko maiatzean dimisioa ematera behartu zuen oposizioko Herri Fronteak, Karabakheko egoera kontrolatzerik lortu ez zuelako. Gorabehera askoren ondoren, lehendakaritzarako hauteskundeak egin ziren1993an, etaAlbufaz Elxibey Herri Fronteko burua izan zen garaile, botoen %55 eskuratuta. Presidente harkErrusiatik aldentzeko etaTurkiara hurbiltzeko ahaleginak egin zituen (Estatu Independenteen Erkidegotik atera zen Azerbaijan1992an) eta Mendebaldeko herrialdeekin petrolioaren esportaziorako hitzarmenak lortzen ahalegindu zen. Baina Elxibeyk ez zuen lortu ekonomiak hobera egitea eta Nagorno-Karabakheko gerra amaitzea.

Hain zuzen ere, gudaroste azeriak zenbait gudu galdu zuenarmeniarren kontrako gerran (ikus beherago), eta horren eraginez estatu kolpe bat eman zuten Guseinov koronelaren jarraitzaileek. Elxibeyk ihes egin zuen eta Kontseilu NazionalakHeydar Aliev komunistaren esku utzi zituen ahalmenak. Heydar Aliev lehendakaria Turkiarekiko harremanak sendotzen saiatu zen, beti agertuz azerien alde eta armeniarren kontra, eta Errusiarekiko hurbiltasuna ere bilatu zuen, etorkizunean mugen kontrola bideratzen lagun ziezaiokeelakoan. Horrela,1993an Estatu Independenteen Erkidegoan onartu zuten berriro Azerbaijan. Urte hartan bertan, urrian, lehendakari izendatu zuten Aliev (%98,8). 1994ko maiatzean, su-etena sinatu zuenNagorno-Karabakheko gerran, Errusiaren presioaren eraginez, baina1996 arte elkarrizketak egon ziren arren, gatazka ez zen erabat konpondu. 1994an Husseynov lehen ministroaren jarraitzaileek estatu kolpea emateko saioa egin zuten, su-etenaren kontra baitzeuden, baina ez zuten beren helburua lortu eta atxilotu egin zituzten.

1995ean hauteskundeak egin ziren, oposizioko alderdien parte-hartzerik gabe, debekatu egin baitzituzten estatu kolpearen saioaren ondoren, eta Alieven Azerbaijan Berria alderdia izan zen garaile; bestalde,1996an Guliev lehen ministroak dimisioa eman behar izan zuen, eta Rasizade izendatu zuten lehen ministro.1998ko hauteskundeetan Heydar Aliev komunista aukeratu zuten berriro lehendakari (%76,11), herrialdeari egonkortasuna eman ziolako eta ekonomia hobetzeko lan handiak egin zituelako, batez ere petrolioaren alorrean.

Karabakh Garaiko gerrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Independentzia lortu eta berehala gatazkak sortu ziren estatu berrian, biztanleriaren osaerari dagokionez lurraldearmeniarra denNagorno-Karabakheko lurraldearen gaineko kontrola zela-eta. 1991an Nagorno-Karabakheko gehiengo armeniarrak (170.000 biztanle, %76 armeniarrak, %23 azerbaijandarrak), estatu burujabe aldarrikatu zuen lurralde hura, baina Azerbaijango sobiet gorenak ez zuen erabaki hura onartu.

1992 eta 1994 urteen artean gerra egon zen Azerbaijan eta indar armeniarren artean Karabakh Garaiko eskualde autonomoaren estatusaren inguruan. Armeniarrek irabazi zutenlehen gerra hura, eta nazioartean onarpenik izan ez zuen errepublika armeniar bat eratu zen bertan,Artsakh izenekoa. Era berean lurralde horrek Karabakh Garaiko mugak gainditzen zituen, eta lur konexioak zituen Armeniako estatuarekin.

2020an, Azerbaijan ekonomikoki eta militarki indartsuago batekKarabakh Garaiko Bigarren Gerra probokatu eta irabazi zuen, armeniarren Lehen Gerrako okupazioetan atzerakada bultzatuz. Hala ere, Karabakh Garaiko lurrik gehienak kontrol armeniarraren pean geratu ziren, eta korridore bat osatu zen gainerako Armeniarekin (Latxingo korridorea), errusiar bake indarren kontrolpean.

1994-2020 urteen bitartean hau izan zen de facto-ko lurralde kontrola Armenia eta Azerbaijan artean:

Karabakhko 2020ko gerraren hasiera.

Bigarren Gerra amaitu zuen itunaren ondorioz, hau izan zen ezarritako egoera berria. Urdinez, Azerbajainek gatazkan irabazi zituen lurraldeak (denak beren konreolpean geratu ziren), berde ilunez Armeniak ebakuatu zituenak Azerbaijanek okupatzeko. Marroiz, armeniar kontrolpeko Artsakh eskualdea, kontrastean sobietar garaiko Karabakh Garai eskualdearen mugekin (marra zuri tartekatua). Artsakh eta Armeniako estatuaren artean, Latxin morez.

Gerra amaitzean, itunek zehaztutako muga berriak.

Gobernua eta administrazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Azerbaijanen banaketa administratibo ofiziala, berdez Karabakh garai ofiziala agertzen delarik.

Azerbaijan errepublika presidentzialista da. Gaur egun indarrean dagoen konstituzioa 1995ekoa da. Organo legegile nagusia Mejlis edo Batzar Nagusia da, bost urtez behin aukeratutako 300 kidez osatua. Estatuburua presidentea da, eta, konstituzioaren arabera, lehen ministroa izendatu eta gobernua osatzeko ahalmena dauka, Mejlisaren onespenarekin, betiere. 1991n 50 kidez osaturiko organo legegile bat antolatu zuen Mejlisak, Nazio Kontseilua. Nazio Kontseiluak indar gabe utzi zuen Mejlisa 1992ko estatu kolpearen ondoren.

Banaketa administratiboa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Azerbaijanen banaketa administratiboa»

Azerbaijan honela dago banatua:

  • 59 raion edo eskualde (singularreanrayon, pluraleanrayonlar),
  • 77 hiri (pluraleanşəhərlər; singularreanşəhər),
  • Nakhitxevan errepublika autonomoa (muxtar respublika)

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Biztanleria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Azerbaijango demografiaren bilakaera 1960-2010 bitartean. Biztanleria mila biztanletan.

Azerbaijan da Mendebaldeko Asiako herrialdeetan biztanle gehien duena; 2016an 9.750.000 baino gehigiago zituen, 112,6 biztanle kilometro koadroko dentsitatearekin[2]. Biztanleen %54,6 bizi da hiriguneetan[5]. Adineka, berriz, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %22,8, 15-24 urte bitartekoak %15,8, 25-54 urte bitartekoak %45,3, 55-64 urte bitartekoak %9,6 eta 65 urtetik gorakoak %6,5[5]. Bizi itxaropena 72,5 urtekoa da, 69,5 urtekoa gizonezkoena eta 75,8 urtekoa emakumezkoena (2016ko zenbatespenak)[5].

Banaketa etnikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gizataldeei dagokienez,etnia askotako jendea bizi da. Gehienak, %91,6, azeriak dira, %2lezginak, %1,3armeniarrak, %1,3errusiarrak eta %1,3 talixak[5]. Gaur egun, Azerbaijango armeniar gehienakNagorno-Karabakhen bizi dira. Azerbaijanen administraziopean dago, orobat,Nakhitxevan, Armeniarekin mugan dagoen lurraldea, etniari dagokionez azerbaijandarra.

Hizkuntzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza ofizialaazerbaijanera da, biztanleen %92,5-en ama hizkuntza. %1,4errusieradunak dira, eta %1,4armenieradunak[5].

Erlijioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Biztanleen %97musulmanak dira, gehienakxiiak.Kristauak %3 baino ez dira (2010eko datuak[5]).

Hiri nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Azerbaijan: biztanle gehien duten udalerriak
2011ko errolda[6]
Post.IzenaRaionaBiztanleak
Baku
Baku
1BakuBaku2.225.800Ganca
Ganca
Mingetxevir
Mingetxevir
2SumqayitSumqayit336.200
3GancaGanca330.400
4MingetxevirMingetxevir102.400
5LankaranLankaran87.200
6SirvanSirvan84.000
7NakhitxevanNakhitxevan80.900
8YevlaxBaku68.000
9SakiSaki67.300
10XankandiXankandi55.600

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Petrolio erauzteaBakuko aldirietan.

Azerbaijango ekonomia jarduera nagusiaindustria da, barne produktu gordinaren %61,1 2016an[5], nahiz eta bera denKaukasiako errepublikarik atzeratuena, industrializazio mailari dagokionez.Petrolioari loturiko industria da bereziki azpimarratzekoa; izan ere, munduko petrolio erreserba nagusietako bat dauka Azerbaijanek.1997aren amaieran, Kaspiar itsasoan zituen petrolio hobiak zabaldu ziren, gobernuak atzerriko 12 enpresaz osaturiko talde batekin lorturiko hitzarmenari esker. Petrolioaz gainera, aipagarriak dira Kaspiar Itsasoaren inguruko baliabideei loturiko industriak (kimika industriak, altzairua, etab.).

Nekazaritzari dagokionez, barne produktu gordinaren %6.4 bat hartzen zuen 2016an, etakotoia,laboreak,mahatsa etatabakoa dira gai nagusiak, baina kotoiaren eta mahatsaren ekoizpenak behera egin du azken urteetan.

Azerbaijango ekoizpenak, oro har, behera egin zuen 1990eko hamarkadan,Nagorno-Karabakheko gerraren ondorioz kostuak garestitu zirelako eta Sobietar Batasun ohiko beste errepublika batzuekiko merkataritza harremanak eten zirelako. Gaur egun, Europako herrialdeekin,Turkiarekin,Iranekin etaEstatu Batuekin ditu merkataritza harreman nagusiak. Sobietar Batasun ohiko herrialdea izaki, arazoak izan ditu merkatuko ekonomiara egokitzeko, baina aberastasun eta energia iturri ugari izateak asko lagun diezaioke.

Azpiegiturak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Garraioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Beste azpiegitura batzuk

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Azerbaijandar ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak..
  2. abAzərbaycanda əhalinin sayı açıqlandı, azadliq.az
  3. Le climat. azerbaijans.com (kontsulta data: 2017-04-25).
  4. http://worldweather.wmo.int/007/c00018.htm World Weather
  5. abcdefgThe World Factbook: Azerbaijan, cia.gov
  6. Population by towns and regions of the Republic of Azerbaijan (at the beginning of the year, thsd. persons), stat.gov.az
  7. Berria, Estilo Liburua: Azerbaijan, berria.eus

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
1 Herrialdearen zati bat edo osoa ez dago geografikokiEuropan.2 Nazioartean ez dago guztiz onartua.3 Europatik kanpo lurraldeak ditu.
Itsaso Beltza etaKaspiar itsasoa inguratzen duten estatuak
Itsaso Beltza
Kaspiar itsasoa
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Azerbaijan&oldid=10394285"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp