Azalore belakia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Polyporales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Sparassidaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Sparassis | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Sparassis crispa Fr., 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Clavaria crispa | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Azalore belakia (Sparassis crispa)Sparassidaceaefamiliakoonddoa da,koniferen basoetan bizi dena.[1] Azalorearen itxura duen onddo eder bat da. Gaztetan jateko modukoa da. Oso ondo garbitu behar dira tolestura guztiak. Kroketak egiteko balio du.Arrautza nahasian gozoa (6 arrautza 300 gramo perretxikori)
Sinonimoak:Manina crispa,Helvella ramosa,Clavaria crispa(Basionimoa),Coelomorum ramosum,Thelephora frondosa,Sparassis ramosa,Masseeola crispa,Sparassis radicata.
Karpoforoa: Oso adartsua, borobildua, 40 cm-ko diametrora iritziz; normalean altuagoa baino zabalagoa da. Enbor lodia, motza, zuntzezkoa, haragitsua, azalore baten antzeko adar askotan banatuta dago, elkarri lotuta, bat eginda, izurtuta, kizkurtuta, pixka bat zulatuta eta masa handi bat osatzen dute, borobildu samarra, krema-zuri kolorekoa, hori-gamuza edo hori-lehoi kolorekoa.
Haragia: Mehea, zurixka edo krema zurbila. Intxaurraren zapore atseginekoa. Usaintsua, anis etakanela nahasketa bat gogorarazten duena. Alde emankorra leuna eta biluzia da.[2]
Etimologia: Sparassis terminoa grekotik dator. Crispa epitetoa berriz latinetik dator, "crispus" hitzetik, eta kizkurtua esan nahi du. Bere itxuragatik.
Perretxikoa gaztea denean dastatu daiteke, zahartzean larrukara eta astuna bihurtzen baita.[3]
Sparassis laminosa delakoarekin, honek adarrak orrietan banatuta ditu, ez hain estu, hori-lasto kolorekoak. Espezie hau arraroagoa da, haritzak eta arteak parasitatzen ditu etalixiba usaina du (sosa hipoklorito).[4]
Udaren amaieran eta udazkenean aurkitzen da, lurrean edo sustraietan, koniferoen basoetako enbor edo motzondoetatik gertu. Ez da oso ohikoa, ezta ugaria ere.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Turkia, Uzbekistan, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Australia.[6]