Legelari gailenak eman zituen familia baten jaio zen Averroes. Aitona Kordobako Mezkita Handiko epaile nagusi etaimama izan zen,almoravideen erregimenaren agindupean. Aita ere hango epaile izan zen,1146an dinastiaalmohade iritsi zen arte. Averroes bera,Sevillakokadi izendatu zuten1169an[3], eta Sevilla, Kordoba etaMarrakexko gorteetan ibili zen lanean.
XII. mendearen bukaeran, Almohadeen konkistaren ondoren, fanatismo bolada bat nagusitu zenAl Andalusen. 1195eanLucena herrira erbesteratu zuten, eta bere lanak debekatu ziren.1198an, ordea, Marokoko gortera deitu zuten, eta han hil zen, hilabete batzuk geroago[3].
Colliget
Aristotelesen lanari buruzko iruzkinak idatzi eta medikuntzari buruzko entziklopedia bat (arabieraz:al-Kulliyat) egin zuen.Jacob Anatolik Averroesen arabierazko lanakhebreerara itzuli zituen1200an. Averroesen idatziek eragina izan zutenErdi Aroko etaPizkundeko pentsamendu kristauan. Bere obra garrantzitsuenean,Inkoherentearen inkoherentzia, filosofia aristotelikoa defenditzen duAl Ghazaliren baieztapenen aurrean. Idatzi zituen logika eta metafisikazko idazlan ugari betiko galdu dira, zentsuraren eraginez, eta irautea lortu dutenak beste hizkuntza batera itzuli zirelako izan da. Haren ikasle hoberena,Ibn Tumlus (Alcira,1164-1223), mediku lanetan jarraitu zuen Al Nasir kalifa almohadearen ganberan.