Avahi | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Indriidae |
Generoa | Avahi Jourdan, 1834 |
Azpibanaketa | |
Eguneko zikloa | gaueko |
AvahiMadagaskarren bizi direnlemur genero bat da,Strepsirrhini barrukoprimatez osatua. Guztira 9 espezie ezagutzen dira.
30etik 50 zentimetrorako tamaina dute, eta 600etik 1200 gramorako pisua har dezakete.Indriidae barruan dauden lemurerik txikienak dira. Euren larrua eta ilea motza eta artiletsua da.[1] Ilea gris marroitik gorrixkara izan daiteke, bizkarran eta hanketan ile txuriarekin[2] eta isats laranjarekin. Burua borobila dute, mutur motzarekin eta belarriak ilearen barruan.
Avahiak baso heze zein lehorretan bizi dira, hostoen artean denbora gehiena pasaz.Foliboro gehienek bezala janariarenliseriketa egiteko denbora luzea behar dute. Talde txikitan bizi dira (2-5 kide), askotan gurasoak eta euren seme-alabak.[3]
Gaur egun 9 espezie ezagutzen dira: