Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Autrigoi

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Talde etniko infotaulaAutrigoi

Motatalde etniko historiko

Autrigoiak[1]tribu aurrehistoriko bat izan zen.Antzinako erromatarrekHispania deitutako lurraldeko iparraldean aurkitu zuten tribuetako bat osatzen zuten,kantabriar etakaristiar tribuen artean kokatuak, gaur egungoKantabriako ekialdean,Burgosko ipar-ekialdean,BizkaikoEnkarterrian,Errioxako ipar mendebaldeko mutur batean etaArabako mendebaldean.

Eremua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zaila da esatea lurralde haren mugak zehazki zein ziren, alde batetik informazio-iturrien ezagatik eta bestetik tribuenmugak aldatuz joaten zirelako, gerren eta beste hainbat kausen eraginez. Erromatar konkistatzaileen izkribuak dira gure informazio-iturri ia bakarra:k. a. 76anTito Liviok lehendabizikoz aipatu zuen, Sertorio Hispanian egiten ari zen borrokak azaltzean.[2]EstrabonenGeographican ez dira agertzen (batzuen ustezallotrigi deitzen zituen arren[3]). Beste historialariek,Ponponio Melak edoPlinio Zaharrak, barnealdean kokatzen dituzte,Burgosko iparraldean (Briviesca aldean).77. urtean, Plinio Zaharrak autrigoien hamar hirien arteanMonasterio de Rodilla edoTritium Autrigonum eta Briviesca edoVirovesca autrigoien hiriburua zerrendatzen zituen.Klaudio Ptolomeok berriz,Asón etaNerbioi ibaien artean kokatzen zuen[2].

Bere hiri nagusiak honako hauek ziren:Uxama Barca (gaurkoOsma);Virovesca (oraingoBriviesca baita ereViruesca,Virdubesca,Vuruesca Klaudio Ptolomeok deitua edotaVirivescaPlinio Zaharrak deitua);Segisamunolum (gaurkoBurgoskoCerezo de Río Tirón,ZaragozatikAstorgarainogaltzadan);Tritium Autrigonum (barduliar,karistiar eta autrigoien arteko mugan); eta kosta partean,samaniar autrigoienPortus Ammanus (gerokoFlaviobriga erromatarra).Flaviobrigaren - Klaudio Ptolomeoren ustez, autrigoien hiriburua- kokapena ere eztabaidatua izan da, gehienek gaurkoCastro Urdiales dela uste dute baina batzukBilbo edoPortugalete izan daitekeela esan dute. Arkeologiak Castro Urdialesen alde egiten du.[4] Ondorio gisa esan dezakegu autrigoiek hegoaldeanturmodigoak etaberoiak, ekialdeankaristiarrak etaconiscokantabriarrak mendebaldean zituela[2].

Jatorria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zenbait adituen ustez autrigoiakzeltak ziren. Onomastikaren aldetik,Uxama Barca edo-briga atzizkia zuten toponimoak zeltak dira aditu hauen arabera.[5] Gainera,Nerbioi edo Burzako bezalako toponimoek, antroponimoek, aztarna arkeologikoek (tresnak, armak, ontziak, gotorlekuak, hilobiak) teoria berresten dituzte,[6]kastroen kulturaren garaian eskualdean lekukotu eta bertoko biztanleak bereganatu zituztenak.

Beste hainbat adituak ordea autrigoiakbarduliar, beroi eta karistiar bezalaaitzineuskaraz mintzo zirela uste dute, eta hori bai, beste tribu euskaldunak antzera populazioindoeuroparren eragina izan zutela. Honen aldeko froga nagusia autrigoi tribuaren lurraldeko euskal toponimia trinkoa dago, eta antzinako zenbait onomastika, baina baita beste hainbat ezaugarri kulturalak ere[7]. Azken finean, autrigoi eta gainontzeko euskal tribuen "euskalduntasunaren" inguruko eztabaidan zenbait historialariek bultzatutakobaskonizazio berantiar delako teoria dago.Teoria honen arabera,Goi Erdi Aroan eta lehenago ere, autrigoiak baskoiek baztertuak edo bereganatuak zirela baina ziur asko herri kideen arteko izen lekualdaketa baino ez zen, lekualdaketaren ondorio nagusia gertuko karistiarren izenaren desagerpena eta autrigoien lurra Bardulia izena hartzea izanda[8].

Historialariekkantabriarrekin,zeltiberiarrekin edobaskoiekin lotura zuten eztabaidatzen dituzte. Lehenengo aburuak ez dauka euskarri handirik, kantabriarren erasoa autrigoi etaturmodigoen kontraKantabriatarren Gudak hasi zuelakoK.a. 29. urtean.Autrigoiak, gertuko tribuak bezala, azaletik erromatartuak ziren, nahiz eta teoria orain dudakoa izan,FlaviobrigaIruña-Veleia edoOiasso bezalako aztarnategiak miatuta. Nahiz eta batzuen ustez tribuaaitzinindoeuroparra izan, gehienek izatezzeltak zirela uste dute: justuBavaria-Bohemiatik etorritako lehenengoHallstatt kulturaren hedapenaren zati bat.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak., 3 or..
  2. abcSantos, J.; Emborujo, A.; Ortiz de Urbina, E.. «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» UCM.
  3. III. liburua, 3. liburukia, 7. orr.allotrigi greziar hitza erabili zuen, "arrotzak" esan nahi zuena
  4. Fortea Pérez, José Ignacio. (2002). Transiciones: Castro Urdiales y las Cuatro Villas de la Costa de la Mar en la historia. Kantabriako Unibertsitatea, 28-30 or. ISBN978-84-8102-297-1..
  5. Gran Enciclopedia Aragonesa OnLine..
  6. Almagro Gorbea, Martín. Etnogénesis del País Vasco: De los antiguos mitos a la investigación actual. in: Euskomedia. Eusko Ikaskuntza.
  7. https://web.archive.org/web/20110611160052/http://www.errenteria.net/es/ficheros/40_2717es.pdf
  8. Gurrutxaga, Ildefonso. Localización de algunas ciudades várdulas citadas por Mela y Ptolomeo. in: Euskomedia. Eusko Ikaskuntza.[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Autrigoi&oldid=9114120"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp