Autobidea motordun ibilgailuen zirkulaziorako soilik proiektatu, eraiki eta seinaleztatua izan denerrepidea da eta ezaugarri hauek betetzen ditu:
Mugakide diren jabegoetara ez du sarrerarik.
Ez du beste bide edotrenbiderik maila berean gurutzatzen. Era berean, ezein komunikabide edo bide-zortasunek ez du autobidea gurutzatzen.
Zirkulazio norabide bakoitzak galtzada bereizia izango du, beste galtzadetatik banandua, salbu eta puntu bakanetan edo behin-behineko kasuetan zirkulaziorako, edo beste garraiobideren bat salbuespen kasuetan, ez den lur zerrenda bat.
Autobidearen etaautobiaren arteko alde nagusia da lehena ibilgailuen zirkulaziorako bereziki proiektatua, eraikia eta seinaleztatua izan dela. Autobidean debekatua dute ibiltzea motorrek, traktoreek eta nekazaritzako beste ibilgailu motordunek.
Tokian tokiko administrazioaren ardura da autobide berriak eraikitzea.
Administrazioak gastu horri aurre egin ezin dionean enpresa pribatuek ere hartu dezakete ardura hori, kudeaketa eta ustiapenerako administrazio-emakida baten truke.
Euskal Herrian (Espainiako eta Frantziako legeen arabera) autobide seinalizazioa hondourdina du. Herrialde gehienetan, autobide seinalea atzealdeurdina edoberde da.