Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Austriar Inperioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Austriar Inperioa
Kaiserthum Österreich
1804 – 1867
Monarkia absolutua
bandera

armarria

Inperioaren mapa
Geografia
HiriburuaViena
Kultura
Hizkuntza(k)alemana,hungariera,errumaniera,txekiera, etab.
ErlijioaKatoliko Erromatarra
Historia
Inperioaren aldarrikapena1804koabuztuaren 11
Austria-Hungariako Eginbidea1867komartxoaren 30a
Aurrekoak
Erromatar Inperio Santua
Hungaria
Ondorengoa
Austria-Hungaria

Austriar Inperioa (alemanez:Kaiserthum Oesterreich)Erdialdeko Europako herrialde nazioaniztun boteretsua izan zen,1804an eratua,Germaniako Erromatar Inperio Santuaren amaieraren ostean, etaHabsburgo leinuak mendean zeuzkan lurraldeak hartzen zituena. Europako erresumarik zabalenetan bigarrena izan zen (698.700 kilometro koadroko eremua;Errusiar Inperioa baizik ez zen handiagoa), eta jendetsuenetan hirugarrena (Errusia eta Frantzia baizik ez ziren jendetsuagoak).1867anHungariako Erresumaren titulua gehitu etaAustria-Hungariako Inperio bihurtu zen,Lehen Mundu Gerraren ondoren hainbat estatu berritan banandu arte iraun zuena.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1804an,Germaniako Erromatar Inperio Santua gainbehera zetorrela ikusirik, etaNapoleon Bonapartek bere buruaFrantziako enperadore izendatu zuenean,Frantzisko II.ak inperio berria sortu zuen, Austriako Inperioa, eta Frantzisko I.a Austriakoa titulua hartu zuen.Napoleondar Gerretan,1805ean,FrantziakHirugarren Koalizioko aliatuen aurka (tartean, enperadore habsburgotarra)Austerlitzeko guduan egundoko garaipena lortutakoan, Napoleonek alemaniar lurraldeak antolatzeari ekin zion, estatu berriak sortuz. Horren aurrean, eta bere ondorengoa Napoleon izango zen beldurrez, Germaniako Erromatar Inperio Santua desegin zuen Frantzisko I.ak.

Vienako Batzarrean (1815), Napoleonen porrotaren ondoren,Klemens Wenzel von Metternich austriar kantzelariak —aurretik Frantzian enbaxadore izan zen— egoera hura zuzentzeko ahaleginak egin zituen; Austriari indar gehiago eman zion eta Frantzisko II.a enperadorearen eta Metternich ministroaren beraren mendeko gobernu sistema bat eratu zuen. Austriar Inperioa herri, hizkuntza eta etnia asko biltzen zituen lurralde bat zen Austria, Habsburgo etxearen antzinako lurraldeak, Bohemiako koroarenak eta Hungariakoarenak hartzen baitzituen bere baitan. Horrez gainera, Italiako jabegoak (Lonbardia etaVeneto),Dalmaziakoak etaIstriakoak, etaOtomandar Inperioarekin zituen muga lurretakoak (Kroazia,Bosnia etaSerbiako parte bat) ere hartzen zituen, eta baitaPolonian konkistatutakoak (Galitzia) ere.

Metternichek bi printzipio baliatu zituen lurralde puzzle hura gobernatzeko. Batetik,germaniarren nagusitasuna bermatu zuen, herri, hizkuntza eta etnia guztien gainetik, hau da Vienaren kontrol zorrotza ezarri zuen. Bestetik, alde batera utzi zituen printzipio konstituzional guztiak. Inperioko herri guztien gainetik germaniarrak nagusi izateak administrazio, gudaroste, polizia, justizia eta irakaskuntzaalemanez eta funtzionario austriarrek egiten zutela esan nahi zuen. Horrek ondoeza sortu zuen inperioko gainerako herrietan eta ondoeza horrek1830 eta1848an iritsi zuen gorena,Hungarian etaBohemian batez ere. Bigarren printzipioak, konstituziorik ezak, ministroek kontrolaturiko administrazio ahaltsu batean baizik oinarritzen ez zen sistema bat eta gobernuaren mendeko funtzionario kasta bat (Beamtestand) eratzeko aukera eman zuen.

Esan bezala, inperioko hainbat herritan mugimendu abertzaleak sortu ziren 1830-1840 ondoko urteetan, bereziki Hungarian eta eslabiar herrietan (Txekia,Polonia,Kroazia).1848ko iraultzak gogor zapaldu zituen austriar gudarosteak:Viena eta Bohemia menderatu ondoren, Hungariaren aurka jo zuten. Iraultza azpiratu eta gero,Frantzisko Josef enperadore berriak errejimen neoabsolutista ezarri zuen berriro hiru euskarriren gainean: aristokraziaren aginpidea, gudarostea eta polizia sistema.

Sadowako porrotaren ondorioz (1866), AustriakBismarckenPrusiaren aurkako gerla galdu zuenean,VeneziaItaliari eman behar izan zion baina, halaber, inperioa berritu zen, Hungarian beste matxinada bat galarazteko:1867ko Eginbidearen bidez, autonomia zabala eman zitzaionHungariako Erresumari, baina Hungariak inperioaren gainerako herriak menderatzen laguntzearen trukean.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Austriar_Inperioa&oldid=10397123"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp