EkialdekoAlpeak, 52.600 kilometro koadroko eremua hartzen dutenak, herrialdearen % 62. Haran zabalek zeharkatzen dute mendialdea:Inn,Drava,Enns,Mur etaSalzach.
Alpe etaKarpatoen inguruko muinoak; 9.500 kilometro koadro dira, herrialdearen % 11,3.
Ekialdeko muinoak,Panoniako ordokiaren bazterrekoak; 9.500 kilometro koadro dira, herrialdearen % 11,3.
Bohemiako mendigunea,Danubioren iparraldean hedatzen dena,Txekiaren mugaraino. Muino eta mendi apalak dira, basoz estaliak[3]. 8.500 kilometro koadro dira, herrialdearen % 10,2.
Ekialde eta hego-ekialdeko ordoki zabalak, garrantzi handiko nekazaritza-eskualdeak. Beste ordoki txikiago bat dagoKonstantzako aintziraren ertzean, Suitzako mugatik hurbil. 3.700 kilometro koadro dira, herrialdearen % 4,4[3].
Historiaurretik bertatik ezagutzen dira biztanleak Austrian.Goi Brontze Aroan etaBurdin Aro goiztiarreanHallstatt kultura garatu zen.ErromatarrekNorika zeltiar erreinua menderatu zuten. Bertan,Raetia,Noricum etaPannonia probintziak eratu zituzten bertan, eta garrantzi handiko hiriak sortu: Vindobona (Viena), Lentia (Linz) eta Claudia (Klagenfurt). Danubio ibaia merkatari bide garrantzitsua bihurtu zen. III. eta VI. mendeen artean inbasio berriak izan zirenDanubioren hegoaldeko lurraldean:bandaloak,godoak,hunoak,alamanak.VII. mendeanavaroen inperioaren mende geratu zen.788an,frankoen erregeCarolus Handiak lurraldea menpean hartu eta Ekialdeko Marka (Marchia Orientalis edoOstmark) eratu zuen[4].
IX. mendearen amaieran,magyarrekEnns ibairainoko herbehereak inbaditu zituzten, baina955etik aurrera,Oto I.aren agintaldian, egotzi zituzten.X. etaXIII. mendeen artean Babenberg familiak gobernatu zuen Ekialdeko Marka[5].Osterreich izena («Ekialdeko erresuma»)Oton III.a enperadore germaniarrak (983-1002) sinaturiko dokumentu batean agertu zen lehenengo aldiz.
1156. urtean, Henrike II.a Babenbergekoak marka dukerri bihurtzea lortu zuenFrederiko I.a enperadorearengandik,Privilegium Minus-aren bitartez; Viena bihurtu zen hiriburu.1192an, BabenbergtarrekEstiriako dukerriaz (Steiermark) ere jabetu ziren.1253tik aurrera,BohemiakoOtakar II.ak agindu zuen.1278ko Dürnkruteko porrotaren ostean,Habsburgo dinastia alemaniarrak boterea hartu eta agintean jarraitu zuenLehen Mundu Gerra arte.
1848ko iraultzak alemaniar biztanleriaren arazo sozial, politiko eta nazionalak azpimarratu zituen. Lurraldetasun auzia nahiko korapilatsua zen: batzuk Alemania Handia (Großdeutschland) sortzearen aldekoak ziren, alemanez mintzatzen zen Austriako lurraldeekin batera, eta beste batzuk Alemania Txikia (Kleindeutschland) sortzearen aldekoak. Austriak bere izaera ez galtzeko agertu zuen jarrera tinkoakKleindeutschland-en garaipena ekarri zuen.
1864an, Austria etaPrusiakSchleswig etaHolstein dukerriak defendatu zituztenDanimarkaren aurka. Garaipenaren ondoren, bi aliatuek ezin izan zuten adostu dukerrien administrazio berria. Hain zen gogorra auzia, non Austriak, Alemaniako estatu batzuekin batera, Prusiaren aurkako gerra egin baitzuen,1866koAustria-Prusia Gerra hain zuzen ere. Sadowako gudua galdu ondoren, Austriak utzi behar izan zituen Alemania eta Italia, eta Germaniar Konfederazioa desagertu zen (Pragako bakea).
Gerraren ostean, Austriako egoera oso larria zen. Hondamen ekonomikoa buka zedin,1922an nazioarteko mailegua lortu zuen,Nazioen Ligak gainbegiraturik. Finantzak egonkortu ziren arren, artean ere langabeziak oso handia zen.1929tik aurrera,Depresio Handiak gogor astindu zuen herrialdea[9].
Arazo ekonomikoez gain,1920ko hamarkadan alderdi nagusien armada paramilitarren arteko gerra zibil isila izan zen. Sozial Kristauen laguntza zuen Heimwehr talde erreakzionarioaren eta Sozial Demokraten aldeko Republikanischer Schutzbunden artean liskar ugari gertatu zen[10].
Austriako Lehenengo Errepublikak1933 arte iraun zuen. Urte hartan,Engelbert Dollfuss kantzelerrak parlamentua desegin eta Italiakofaxismoaren pareko erregimen autokratikoa (austrofaxismoa) ezarri zuen. Ordurako (1933ko udaberria) AlemanianHitler zegoen agintean, eta naziek Alemania eta Austria batzearen aldeko propaganda egiten zuten. Hori eragozteko DollfussekHungaria eta Italiaren laguntza bilatu zuen. Sozial Demokratak jazarriak izan ziren eta 1934ko otsailean armak hartu zituzten. Lau egun iraun zuten borroketan Heimwehr taldea eta Dollfuss garaile irten ziren. Urte berean, alderdi politiko guztiak, DollfussenFronte Patriotikoa izan ezik, legez kanpo geratu ziren eta maiatzeko konstituzio berriak kantzelerraren boterea indartu zuen, baina 1934kouztailaren 25eannazi talde batek Engelbert Dollfuss hil zuen[10].
Dollfussen ondorengoKurt Schuschnigg herrialdearen independentziari eusten saiatu zen, baina1936anMussolinik Hitlerrekin elkar hartu zuenetik, Austria erabat bakarturik geratu zen.1938komartxoaren 12an, Alemaniako armada Austrian sartu zen eta biharamunean Hitlerrek herrialdearenAnschluss edo anexioa aldarrikatu zuen.
Alemania naziak arras beretu zuen Austria eta Ostmark izena eman zion (Alpen-Donau-Reichsgaue1942tik aurrera).Kristal hautsien gaueko gertakariek erakutsi zuten bezala,antisemitismoa oso bortitza zen Austrian. Juduen erdiek (100.000 inguru)Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehenago ihes egin zuten herrialdetik. Gerra amaitzerako, 65.000 judu austriar baino gehiago hilak izan ziren, haietako askosarraski-esparruetan,ijito, aurkari politiko eta ahalmen urriko pertsona askorekin batera. Ehunka mila austriarWehrmachten borrokatu ziren, eta ez gutxiSSetan. Borroketan 250.000 inguru hil ziren, eta beste asko preso eraman zituzten. Nazien aurkako erresistentzia, bai ezkerrekoa (sozialistak eta komunistak), bai kontserbadorea (sozial kristauak eta monarkikoak) haintzat hartzekoa izan zen. Hamarka mila pertsona motibo politikoengatik atxilotu zituzten, eta asko sarraski-esparru edo espetxeetan hil ziren[10].
1945eko apirilean,Hirugarren Reicha bukatzear zegoela,Karl Rennerek behin-behineko gobernua osatu zuenVienan, Sozial Demokrata, Sozial Kristau eta komunisten parte hartzeaz etaSobietar Batasunaren isilbidezko onarpenaz. Aliatuek 1945eko maiatzaren 9an okupatu zuten herrialdea eta uztailean lau okupazio eremutan banatu zuten,Sobiet Batasuna,AEB,Frantzia etaBritainia Handiak administraturik. Viena ere,Berlin bezala, lau zatitan banandu zuten. 1945eko azaroko hauteskundeetan,Karl Renner aukeratu zuten bigarren errepublikako presidente. Gerraren ondoren, ekonomia lur jota zegoen, baina1948tik aurreraMarshall Planak suspertzen lagundu zuen[11].
1955ekomaiatzaren 15ean Austriak lau indar okupatzaileekin sinatu zuen itunaren ondorioz, independentzia osoa berreskuratu zuen. Urte berekourriaren 26an, parlamentuak Austriaren «betirako neutraltasuna» onartu zuen. Neutraltasun horrek gaurdaino jarraitzen du.
Lehenengo errepublikan ez bezala, Austriako Bigarren Errepublikak herriaren sostengua jaso zuen hasieratik, nahiz 1955era arte nazioarteko erabateko onespena izan ez zuen.Proporz izan zen sistema politikoaren berezitasun nagusietako bat, hots, kontserbadoreek (SPÖ) eta sozial demokratek (ÖVP) elkarrekin adosten zituztela gai politiko garrantzitsuenak. Kontsentsua zen beste ezaugarri nagusia, hau da, legegintza prozesuetan talde interesatuak kontsultatuak izaten zirela.Proporz eta kontsentsuak herrialdearen egonkortasuna sendotu zuten, baina gaur egun sistema hau historiaren zati bat baino ez da.
1971-1983 bitartean sozialistak egon ziren gobernuan, eta Austria berdintasunaren eredu bihurtzen saiatu ziren. Baina 1983an, legebiltzarrean zuten gehiengo absolutua galdu zutenean, koalizio bat osatu zuten liberalekin. Koalizio hori, ordea, hautsi egin zen liberalek eskuinerantz egin zutenean. Austriarrak gobernuaren eta sozialisten kontra azaldu ziren administrazio arazoak, sektore publikoan izan ziren langileen kaleratzeak eta pribatizazioak zirela-eta.
1986ko lehendakaritzarako hauteskundeak Alderdi PopularrekoKurt Waldheimek irabazi zituen, nahiz eta kontrako jarrerak sortu ziren Bigarren Mundu Gerran alemaniar gudarostean egin zituen lanengatik. Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, Fred Sinowatz kantzelerrak dimititu eta Franz Vranitzky sozialistak hartu zuen kargua, eta koalizio bat osatu zuen Alderdi Popularrarekin. Gobernuak aurre egin behar izan zien sektore publikoaren pribatizazioei, aurrekontuen defizitari eta Waldheimen hautaketa zela-eta nazioartean sortu zen kezkari. Koalizioak aurrera jarraitu zuen1990eko hauteskundeen ondoren (Alderdi Popularrak 17 eserleku galdu zituen). Hala ere,1992anThomas Klestil Alderdi Popularreko hautagaia hautatu zuten lehendakari.
1994an austriarrek erreferendum baten bidez erabaki zutenEuropar Batasunean sartzea, baina neutraltasuna gordez. Dena dela, alderdi nagusiek iritzi kontrajarriak dituzte neutraltasun militarrari buruz: SPÖk egungo sistema atxiki nahi du, baina ÖVPk nahiago luke Austriak Europako seguritate politikan parte hartzea, eta baitaNATOren barruan egotea ere. Konstituzioa aldatzeko bi hereneko gehiengoa beharrezkoa denez, «betirako neutraltasunak» irautea espero da.
2000ko otsaileko hauteskundeetan, Alderdi Popularrak etaAskatasunaren Alderdiak (FPÖ) gobernuko koalizioa osatu zuten. Europar Batasuneko hamalau kideek (baina ez Europar Batasunak berak) koalizioa gaitzetsi zuten, FPÖren jarrera xenofobo eta eurofokoak zirela-eta. Baina Alderdi Popularrak atxiki zuen koalizioa2003ko otsaileko hauteskundeetan.2006ko urriko hauteskundeetan, Alderdi Sozialdemakratak (SPÖ) lortu zuen garaipena, baina ez zen nahikoa izan bakarrik gobernatzeko. Beraz,2007ko urtarrilean bi alderdi nagusiek koalizio handia osatu zuten, Alfred Gusenbauer kantzeler federala zela.
Austria errepublika federal demokratikoa da. Bere lege nagusia1920kokonstituzioa da, nahiz eta geroago aldatua izan den. Estatu burua Presidente Federala (Bundespräsident) da, sei urteko eperako herri-boto zuzenaz hautatua. Gobernuburua Kantzelari Federala (Bundeskanzler) da, ministro kontseiluaren burua eta erantzulea Parlamentuaren aurrean.
Botere legegilea bi ganberatan banatuta dago: Goi Ganbera edoBundesrat (64 kide) eta Behe Ganbera edoNationalrat (183 kide). Behe Ganbera organo legegile erabakitzailea da eta kideak lau urterako hautatzen dituzte. Kontseilu Federal edo Goi Ganberako kideak, aldiz, estatu bakoitzeko parlamentuak hautatzen ditu, eta berritu egiten dira eskualdeko legebiltzarra aldatzen denean. Hori dela eta, alderdi bakoitzaren pisua aldatuz joaten da, eskualde hauteskundeetako emaitzen arabera. Kontseilu Federalakbetoa jar diezaieke Kontseilu Nazionalaren erabakiei. Beti ere, azken erabakia Kontseilu Nazionalaren esku dago,Beharrungsbeschluss edo «boto iraunkorra»-ren bitartez.
2016ko uztailean Austriak 8.741.753 biztanle zituen,[13] hau da, 104 biztanle kilometro koadroko. Hiriburua da hiririk jendetsuena; herrialdeko biztanleen laurdena inguru bizi dira bertan, hango bizi mailak eta kultura eskaintzak erakarrita. Gainerako hiri nagusiak ez dira hain handiak. Biztanleriaren hazkunde begetatiboa txikia da (‰ 0,51 2016an),[2] baina etorkin franko hartzen du (5,2 immigrante 1.000 biztanleko 2016an).[2] Bizi itxaropena 81,5 urtekoa da; 78,9 urtekoa gizonezkoentzat eta 84,3 urtekoa emakumezkoentzat (2016ko zenbatespena).[2]
2012ko datuen arabera, biztanleen % 81,1 austriarrak dira; % 2,7, alemaniarrak; % 2,2, serbiarrak; % 2,2, turkiarrak; eta % 11,5, beste herrialde batzuetakoak.[14]
Austriako biztanle gehienekalemana erabiltzen dute, eta hori da hizkuntza ofiziala herrialde osoan. Hala ere, austriar hiritartasuna duten sei gizatalde txikik (1976. urteaz geroztik, kroaziarrek, hungariarrek, txekiarrek, esloveniarrek, eslovakiarrek, eta 1994tik aurrera, ijitoek),talde etnikoa-ren estatusa lortu zuten eta hainbat hizkuntza eskubide aitortu zitzaizkien.Kroaziera hizkuntza ofiziala daBurgenlanden;esloveniera, hegoaldekoKarintian; etahungariera, Burgenlanden.[2]
Lehen Mundu Gerraren ondoren, industria eskualderik gabe geratu zen Austria. 1929ko krisiak, Alemaniari batu izanak etaBigarren Mundu Gerrak areagotu baizik ez zuten egin egoera latz hori. Azken gerraren ondoren,oreka ekonomiko berria lortu zuten,Marshall Planatik abiatuta. Gaur egun, biztanleko barne produktu gordina munduko garaienetakoa da (47.300 dolarrekoa 2015ean, munduko 27.a[2]). Inbertsioei eman zaien garrantziari esker (barne produktu gordinaren % 20-25), lortu da emaitza hori. 1946. urteaz geroztik, ekonomia jarduera nagusiak nazionalizatu egin ziren (petrolioa, merkataritza banku handienak, ibai eta aire garraio nagusiak, burdinbiderako gaien fabrikak, gas naturalaren ekoizpena, elektrizitatea, besteak beste), baina azken urteetan pribatizazioa bultzatu da. Austria eredutzat har daiteke ekonomia dinamikoa eta askotarikoa gauzatzen jakin duen estatu menditsua den aldetik.
Nekazaritzak eta basozaintzak barne produktu gordinari egiten dioten ekarpena txikia bada ere (2015ean, %1,3[2]), oso sektore garatua da. Nekazari asko jarduera batean baino gehiagotan aritzen dira, mendialdean batez ere; inguru horietan turismoa, eskulangintza eta industria jarduera osagarriak baitira. Austriaren orografia egokia ez bada ere nekazaritzarako, produkzioa askotarikoa izatea lortu da:garia,garagarra,oloa,artoa, azukre erremolatxa. Mahastiak eta fruitu arbolak ordokietan landatzen dira. Belardi eta larreak ugari dira (eremuaren %28). Behi aziendak garrantzi handia du: Austriaesne,gazta etagurin ekoizle handia da. Fruituak, barazkiak eta, batez ere, olioak, ordea, inportatu egin behar dira.
Biztanle aktiboen % 25,3 industrian ari da lanean (2015[2]). Bertako lehengaietan eta energian oinarritzen da industria (burdina,kobrea,beruna,grafitoa;kaolina,talkoa etamagnesita). 1990. urtea arte Austriako industriak gorakada izugarria izan zuen: bertako baliabideak ekoizteko malgutasuna izan da gorakada horren arrazoi nagusia. Horrezaz gainera, esku lanaren maila hartu behar da kontuan. Hala, enpresa txikiez eta erdi mailakoez osatutako industria sare bat eratu da.Bestalde, Austriak emaitza ezin hobeak izan ditu ingeniaritzaren alorrean. Industria sektore nagusia eraikuntza metalikoek, mekanikoek eta elektrikoek osatua da; horren atzetik daude janari industria, kimika, ehungintza, beirak eta portzelana. Austrian debekatuta dagoenergia nuklearra ekoiztea (1978ko erreferenduma), eta energia balantza defizitarioa da, nahiz eta ahalegin handiak egin direnhidroelektrizitatearen alde: 1.300 zentral hidraulikok energia elektrikoaren % 56 sortzen dute (2014[2]).
Turismoak garrantzi handia du hirugarren sektorean, mendiari eta mendiaren inguruko kirolei atera zaien etekinari esker. Horrez gainera, aipatzekoa da Austriak duen arkitektura ondarea. 1996an Austrian 17 milioi turista inguru izan ziren, batez beste bi turista biztanleko.