Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Austria eta Hungaria arteko muga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Austria eta Hungaria arteko muga
Borders of Austria
border of Hungary
Geografia
Herrialdeak Austria
 Hungaria
Luzera366 km

Austria eta Hungaria arteko muga (alemanez:Grenze zwischen Österreich und Ungarn;hungarieraz:Magyarország és Ausztria határa)Austriako etaHungariako estatuen artean dagoenmuga da,erdialdeko Europan. 321 kilometro neurtzen ditu.[1][2]Europar Batasuneko kide diren etaSchengen eremuan sartuta dauden bi estatuak banatzen dituen nazioarteko muga da. Ipar-hego noranzkoan igarotzen da, Austriako hego-ekialdea (Burgenland estatua) Hungariako mendebaldetik (Győr-Moson-Sopron etaVas konderriak) bereiziz. Iparraldea Austria-Hungaria-Eslovakiatripuntuan hasten da,Bratislava (Eslovakia) etaGraz (Austria) inguruetatik igarotzen da, eta bi estatuekEsloveniarekin duten tripuntuan amaitzen da.[3]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Muga horiLehen Mundu Gerraren amaieran ezarri zen (1918),Austria-Hungariako Inperioa desegin eta Austria eta Hungaria estatu independente bihurtu zirenean. Garai hartan, Austriako Burgenland estatuan hungariar jendarmeen etaalemaniar etakroaziarren arteko liskarrak izan ziren, etaMattersburgen Mendebaldeko Hungariako Alemaniarren Herri Kontseilua (alemanez:Deutsche Volksrat für Westungarn) sortu zuten. Horrek eta hungariarrak gutxiengo urria izateak erraztu egin zuenSaint-Germain (1919) etaTrianongo (1920) itunek Austriako kide izatea ezartzea. Hala ere, hungariar boluntario armatu talde batekLajtabanság estatu iragankorra ezarri zuen Burgenlanden 1921eko abuztu eta azaro artean, italiar bitartekaritzaren ondoren armarik gabe geratu zena. Era berean,Sopron hiriak plebiszituan Hungariaren parte izatea erabaki zuen.[4]

Hirugarren Reichak (1938) Austria okupatu ondoren, Alemania eta Hungariaren arteko muga ezarri zen. 1955ean, aliatuen okupazioaren eta Austriaren independentzia berrezarri ondoren, muga ia trazadura berdinean berrezarri zen 1938. urtea baino lehen. Desberdintasun bakarra mugako triangeluaren murrizketa da, gaur egungo Eslovakiaren inguruan. 1947an eskualdeaTxekoslovakiaren parte bilakatu zen,Petržalkara iritsi aurretik.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Artikel Staatsgrenzen. A: Ernst Bruckmüller: Österreich-Lexikon. Verlagsgemeinschaft Österreich-Lexikon, Wien 2004.
  2. Statistisches Bundesamt der Bundesrepublik Deutschland
  3. Ewan W. AndersonInternational Boundaries: A Geopolitical Atlas, p. 65-70
  4. The New Boundaries of Hungary, A:Geographical Review, Vol. 10, No. 6 (Dec., 1920), pp. 408-412

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Austria_eta_Hungaria_arteko_muga&oldid=10108535"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp