Australia,[1] izen ofizialaAustraliako Commonwealth (ingelesez:Commonwealth of Australia),Ozeaniako hego-mendebaldekoestatu burujabea da, Australia uharte-kontinente osoa,Tasmania eta beste uharte txiki batzuk hartzen dituena.1901. urtean lortu zuen independentziaBritainia Handitik. 7,69 milioi kilometro koadroko eremua du, eta2018an 25,1 milioi biztanle zituen.[2]Canberra du hiriburua, etaSydney hiri handiena da.
Australia izenalatinezkoTerra Australis-etik dator, “Hegoaldeko Lurra” esan nahi duena.Antzinako Erroman «Hegoaldeko lurralde ezezaguna» (latinez:terra australis incognita) izeneko kondaira zegoen, etaErdi Aroko geografoek askotan jartzen zuten horrela deitutako kontinente bat mapetan.
1639an,nederlanderazkoAustralische hitza erabili zen hegoaldean aurkitutako lur berriak izendatzeko.1693an erabili zen Australia izena lehen aldiz,Gabriel de Foignyk1692an idatzitakoLes Aventures de Jacques Sadeur dans la Découverte et le Voyage de la Terre Australe frantsesezko eleberria ingelesera itzuli zenean.Alexander Dalrymplek berriro erabili zuen1771ean, Hego Pazifiko osoaren gainean hitz egitean.1793,George Shaw etaSir James SmithekZoology and Botany of New Holland argitaratu zuten, eta «lurralde zabala, edo hobe kontinentea, Australia, Australasia edo Holanda Berria» idatzi zuten bertan.
1814an,Matthew Flindersek idatzitakoA Voyage to Terra Australis liburuak ezagun egin zuen Australia izena. Bera izan zen Australiari bira osoa eman zion lehenbiziko pertsona. Izenburuan Terra Australis ageri bazen ere, liburu osoan Australia hitza erabili zuen.Lachlan MacquarieHegoaldeko Gales Berriko gobernadoreak izen hori baliatu zuenIngalaterrara bidali zituen mezuetan.1817an izen ofizialtzat hartzea gomendatu zuen, eta1824an onartu zen.
Australia gehiena altitude txikiko goi-ordokia da, batez beste 340 metroko garaiera duena. Herrialdearen ekialdean, itsasertzaren paraleloan, mendilerro batzuk daude, eta sakongune zabal bat erdialdean. Ekialdean izan ezik, zabaldiak daude kostaldeetan. Hauek dira eskualde geografiko nagusiak:[3]
Mendebaldeko goi-ordokiak herrialdearen mendebaldeko erdia baino gehiago hartzen du. Batez besteko garaiera 350 metro ingurukoa da, eta zenbait mendigune apal daude barreiaturik lautada zabal horretan:Darling hego-mendebaldean;Hamersley (Meharry mendia, 1.249 metro),Ophthalmia, Barlee, Robinson eta Nicholson mendebaldean;King Leopold, St. George eta Durack iparraldean; etaMacDonnell (Zeil mendia, 1.531 metro), James etaMusgrave (Woodroffe mendia, 1.435) ekialdean. Aipagarria daUluru (863 metro) hareharrizko egitura erraldoia ere.
Erdi-ekialdeko lur behereak, ekialdeko mendilerroen mendebaldeko isurialdea hartzen dutenak,Carpentaria golkotik (iparraldean)Spencer etaSaint Vicent golkoetaraino (hegoaldean). Batez besteko garaiera 150 metro ingurukoa da, eta bertan dago Australiako gunerik beherena,Eyre aintzira (-15 metro).
Hegoaldeko lur garaiak, erdi-ekialdeko lur behereen hegoaldean,Eyre etaYorke penintsulak hartuz.Flinders (St Mary, 1.189 metro) eta Lofty dira mendigune nagusiak.
Lurreko kontinenterik lauena ez ezik, denetan lehorrena ere da Australia. Sare hidrografikoa eskasa da, eta lur higadura handia. Ibai iraunkor handienak Ekialdeko lur garaietan daude. GarrantzitsuenaMurray da, 2.508 kilometroko luzera duena (3.490 kilometroDarling adarrarekin batera). Haren arroak herrialdearen hego-ekialde gehiena hartzen du.Mendikate Banatzaile Handiaren ekialdeko isurialdeko ibaiak laburrak eta malda handikoak dira;Burdekin,Mackenzie etaSnowy dira aipagarrienak. Iparraldeko kostaldean (Mitchell,Flinders,Gregory,McArthur,Roper,Daly,Victoria etaOrd), mendebaldean (Gascoyne,Murchison), eta Tasmanian (Macquarie,Derwent) ere daude ibai iraunkor batzuk. Mendebaldeko eta barnealdeko ibaiak ibilbide luzekoak izan arren, oso emari txikikoak dira, eurite garaian izan ezik; itsasora isuri beharrean, batzuk basamortuan desagertzen dira, eta beste batzuek sakonera txikiko aintzira gaziak eratzen dituzte. HandienaCooper Creek da,Eyre aintzirara isurtzen dena. Izan ere, Eyre da herrialdeko aintzirarik handiena (9.500 kilometro koadro). Hura bezala, barnealdeko aintzirak gaziak dira. Hego-ekialdean eta Tasmanian ur gezako aintzirak daude.
Ura biltzeak dakartzan arazoak hil ala bizikoak dira Australian: 7.500putzu artesiar inguru dira gaur egun indarrean. Zentral hidraulikoak Australiar Alpeetan eta Tasmanian egokitu dira nagusiki.
Klima, oro har, beroa eta guztizkontinentala da, baina kontraste izugarriak ditu. Kontinente idorra da eta, kokalekua dela eta,Saharakoekin aldera litezkeen ezaugarriak ditu. Iparraldean, eurijasa tropikalak izaten dira udan; hegoaldean, ordea, negu aldean izaten dira euri ugarienak. Hego-mendebaldean (Perth) etaAdelaidan,klima mediterraneoa dute eta, hego-ekialdean eta Tasmanian,ozeanikoa.
XVIII. mendean, europarrak bertan kokatu zirelarik, aborigen gehienak ehiztari-biltzaileak ziren. Ahozko kultura zabala zeukaten, lurra gurtzen zuten etaAmetsaren garaian sinesten zuten.
Europarren kolonizazioa1770ean hasi zen,James Cook lotinantak Sidney Badia Ingalaterrako erregearen izenean hartu zuelarik,New South Wales (“Hegoaldeko Gales Berria”) izena emanda.1783an Ipar Ameriketako koloniak galdu ondoren, Australian espetxe-kolonia bat ezartzea deliberatu zuen Britainia Handiko gobernuak. Beraz, ontzidi bat bidali zuen bertara, Arthur Phillip kapitainaren agindupean;1788ko urtarrilaren 26an,Port Jacksonen jarri zuten lehenbiziko kanpamentua. Data horretan ospatzen da gaur egun nazioaren eguna (Australia Day). Tasmaniako lehenbiziko kolonia1803an ezarri zuten, eta1828an mendebaldeko Australiaz jabetu ziren.Hegoaldeko Gales Berritik abiaturik, zenbait kolonia fundatu zuten: Hegoaldeko Australia1836an, Victoria1851n, eta Queensland1859an. Hegoaldeko Australia “probintzia askea” izan zen hasieratik, ez zen espetxe-kolonia izan. Hegoaldeko Gales Berriko kolonoen kanpaina luze baten ondoren, presoen iritsiera amaitu zen; azkenak 1848an heldu ziren.[7]
1788an, 750.000-1.000.000aborigen zeuden Australian. Biztanleria hori izugarri murriztu zen hurrengo 150 urteetan, batez ere europarrek eramandako eritasun infekziosoak zirela medio. Kolonoen aurkako borroketan ere milaka zendu ziren. Gobernuak asimilazio politika abiarazi zuen,1869koAboriginal Protection Act izeneko legearen bitartez. Horren ondorioz, herri indigena anitz bortxaz lekualdatuak izan ziren beren bizilekuetatik, eta seme-alabak kendu zizkieten guraso aborigen askori.[8] Tradizionalki erabili dituzten lurren jabetza-eskubidea1992 arte ez zitzaien onartu herri indigenei.
1850eko hamarkadan,urre sukarra piztu zen.1854koEureka Stockade izeneko matxinada izan zen australiar abertzaletasunaren lehenbiziko adierazpena.1855. urtetik aurrera, sei koloniek nolabaiteko autonomia lortu zuten (Australian Colonies Act), etaAustralian Commonwealth ekarri zuen konbentzio federal bat osatu zuten,Britainiar Inperioaren barnean.1901eko urtarrilaren lehenean onartu zuen erakunde hori parlamentu britainiarrak. 1911n eratu zenAustraliako Hiriburuaren Lurraldea, eta bertan eraiki zenCanberra, hiriburu federala.Lehen Mundu Gerran, Britainia Handiarekin elkarturik parte hartu zuen; 416.000 australiar soldaduetatik, 60.000 inguru hil eta beste 152.000 zaurituak izan ziren.[9]Australiako eta Zeelanda Berriko Armada GorputzakGallipolin pairatu zuen desagigoa aberriaren jaiotzatzat hartzen dute australiar askok.
1931ko Westminsterko Estatutuak Australia eta Britania Handiaren arteko legezko lotura gehienak askatu zituen.Bigarren Mundu Gerran, laguntza handia eskaini zien AustraliakAliatuei. Gerraondoan, gehiengo liberalak oso politika estua bideratu zuen ekonomia mailan, eta europar inmigrazioa babestu zuen. Estatu Batuen alde jokatu zuenKoreako (1950–1953) etaVietnamgo (1955–1975) gerretan.1970eko hamarkadatik aurrera, Australia Zuria politika alde batera utzirik,Asiako eta munduko beste tokietako inmigrazioa ongietorria izan zen.
1996an, hamahiru urtez gobernu sozialista izan ondoren, australiarrek koalizio kontserbadoreari eman zioten aginpidea, etaJohn Howard hautatu zuten lehen ministro. Aldaketa horren bidez, herrialdeak bide berri bati ekin zion barne politikari dagokionez, eta nazioarteko harremanek, aldiz, bere horretan jarraitu zuten. Howardek liberalismo ekonomikoan oinarritutako politika jarri zuen abian. Baina politika hori biztanle behartsuenen kontura eraman zen aurrera, bereziki aborigenen eta Asiako etorkinen bizkar. Howardek inflazioaren eta defizit publikoaren maila nabarmen apaldu zuen, ez langabezia tasa (% 8,6), ordea.1999an nazioa errepublika bihurtzeari uko egin zioten australiarrek, erreferendumean.2007ko hauteskundeetan alderdi laboristakoKevin Rudd gailendu zen.
Australiamonarkia konstituzional parlamentario eta federala da.Elisabet II.a da estatuburua;Australiako gobernadore nagusia da haren ordezkaria herrialde osoan, eta gobernadoreak nor bere estatuan. Lehen ministroa da gobernuburua, eta hark izendatzen dugobernua. Legebiltzarrak bi ganbera ditu: Senatua (76 kide) eta Ordezkarien Ganbera (150 kide).[10]
2016an, 23.401.892 biztanle zituen.[13] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak % 17,8 dira, 15-24 urte bitartekoak % 12,8, 25-54 urte bitartekoak % 41,4, 55-64 urte bitartekoak % 11,8 eta 65 urtetik gorakoak % 16,1. Bizi itxaropena oso garaia da, 82,3 urtekoa; 79,8 urtekoa gizonezkoena eta 84,9 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[10].
Australiako biztanleen gehiengoa etorkin europarren ondorengoa da.Lehen Mundu Gerraren ondoren, biztanlegoa laukoiztu egin zen, immigrazio politika handinahi baten ondorioz. Garai bateanErresuma Batuko,Italiako eta Greziako etorkinak izan ziren nagusi (gobernuak kolono zuriak baino ez zituen onartzen1972ra arte).2016ko erroldako datuen arabera, biztanleen %26 etorkinak dira;Ingalaterra (% 14,7),Zeelanda Berria (% 8,4),Txina (% 8,3),India (% 7,4),Filipinak (% 3,8),Vietnam (% 3,6),Italia (% 2,8),Hego Afrika (%2,6),Malasia (% 2,2) etaEskozia (% 1,9) dira jatorririk ohikoenak.[14]
2016an, 649.171aborigen bizi ziren Australian, alegia biztanleriaren % 2,8.[15]1985ean, Australiako Gobernuak hainbat lege proposamen egin zituen aborigenei emateko parke nazionalen gaineko titulartasuna, baita Erresuma Batuko Koroak hartu gabeko lurraldeen eta aborigenen antzinako erreserben gainekoa ere.1988anNazio Batuek argitaratutako txosten batean, Australiak aborigenei zegokienez nazioarteko giza eskubideak urratzen zituela salatu zen.1993an, gobernuak Aborigenen Lurralde Eskubideen legea aldarrikatu zuen, eta epaitegi federal bat antolatu zuen lurralde tituluen baliotasuna aztertzeko.Mendebaldeko Australiak ez zuen onartu, lurralde horretan meatzaritzari loturiko interes asko baitaude eta aborigenen jabetza eskakizunek lurraldearen % 40 hartuko bailukete.1995ean, Aborigenen Lurralde Eskubideen legea baliozkoa zela eta Mendebaldeko Australiaren jarrera konstituzioaren kontrakoa zela adierazi zuen epaitegiak. Edonola ere, gizarte desberdintasunak eta indigenen gutxiagotasuna (bizi itxaropen apalagoa, hezkuntza maila kaskarragoa, hizkuntza askoren desagertzea…) artean konpondu gabeko arazo politikoa da Australian.
Hizkuntza aborigen batean mintzo den biztanleriaren ehunekoa
Ingelesa da hizkuntza nazionala. Australiako ingelesa da aldaera nagusia, eta doinu eta hiztegi bereziak ditu; Australiako ingelesaren zenbait hitz ingelesaren beste aldaeretara igaro dira. Australiako ingelesean ez daudeBritainia Handian edoAEBetan adina barne aldaera (tokian tokiko ahoskera edo aldaera lexikalak gorabehera).Gramatika britainiar ingelesean dago oinarrituta hein handian.2001eko erroldan jaso zenez, biztanleen % 80k ingelesa beste hizkuntzarik ez du etxean. Hurrengo etxeko hizkuntza mintzatuenaktxinera (% 2,1),italiera (% 1,9) etagreziera (% 1,4) dira. Lehen eta bigarren belaunaldiko etorkin andana elebidunak dira.
Europarrak iritsi orduko, kalkulatzen da 200 eta 300 hizkuntza bitarte zituztelaAustraliako aborigenek. Gaur egun arte, 70 besterik ez dira iritsi, eta gehienak jende zaharrak baino ez ditu erabiltzen. Izan ere, hemezortzi hizkuntza aborigenek baino ez dute adina guztietako hiztunek. Hizkuntza aborigen batean 50.000 bat lagun mintzo dira (% 0,25).
Ez dago estatuerlijiorik Australian.2016ko erroldaren arabera, biztanleen % 54,6kkristautzat zeukan bere burua. Izan ere, Australiarren % 22,6katolikoa zen, eta % 13,3anglikanoa. Erlijiorik gabekoen sailean —horren barruanhumanismoa,ateismoa,agnostizismoa etaarrazionalismoa zeudela— ziren biztanleen % 30, eta gehien hazi zen taldea izan zen. Errolda beraren arabera,Islama da Australiako bigarren erlijioa (% 2,6), eta haren atzetik datozbudismoa (% 2,4) etahinduismoa (% 1,9). Guztira australiarren % 8k du kristaua ez den beste erlijio bat (% 9,1ek uko egin zuen erantzuteari).[16] 2004an 1,5 milioi lagun joaten ziren astero mezatara, hots, populazioaren % 7,5.
Australiak ekonomia sistema aberatsa du, etaper capita BPG (50.400dolar 2017an)[10]Mendebaldeko Europako ekonomia nagusien mailakoa du. Baliabide natural aberatsak ditu; nekazaritza gaiak, mineralak, metalak, etaerregai fosilak esportatzen ditu batez ere.Lehengaiek esportazioen % 57 hartzen dute, horregatik merkatuetako prezioen gorabeheren mende dago bertako ekonomia, maila handi batean behintzat. Nekazaritza eta meatzaritza dira Australiako ekonomiaren oinarria;garia,haragia,esnekiak etaartilea esportatzen ditu. Munduko artilearen % 25 Australian lortzen da. Industriak gorakada handia izan du, baina, hala ere, ez da nahikoa herrialdeko bertako beharrak asetzeko. Zerbitzuen sektorea garrantzi handikoa da: 2017an barne produktu gordinaren % 71tik gora hartu zuen sektore horrek. Urte horretan langabezia % 5,6koa izan zen.[10]
Nekazaritza ez bada ere gaur egun garai batean bezain garrantzitsua, barne produktu gordinari eta enpleguari dagokionez (2017an langileen % 3,6 hartzen zuen), herrialdearen parte handi baten aberastasunaabeltzaintzaren eta nekazaritzaren mendekoa da. Abeltzaintzari dagokionez, larreek lurraldearen % 90 hartzen dute. Australia munduko artile ekoizle eta esportatzaile handiena da.
Australiako mea aberastasunak handiak dira guztiz ere:beruna,zinka,burdina,kobrea,tungstenoa,uranioa,ikatza,lignitoa,urrea etabauxita ditu.Petrolio ekoizpenak bertako beharren bi herenak asetzen ditu (oraindik ez dira mendebaldeko Australian aurkituriko petrolio hobi handiak ekoizten hasi). Munduko urre produkzioaren % 12 Australian ustiatzen da. Biztanleriaren hazkunde lasterrak, bizi mailaren hobekuntzak eta atzerriko inbertsio ugariek, bideratu eta azkartu dute industrializazioa. 1970. urteaz geroztik,turismoak hazkunde handia izan du,Japoniako merkatuaren hazkundeak eraginda batetik, eta, bestetik, distantzia handiko hegaldien merketzeagatik. 2014–2015ean langileen % 5ek turismoaren arloan lan egin zuen.[19]
↑2016 Census QuickStats. Australian Bureau of Statistics, Commonwealth of Australia, quickstats.censusdata.abs.gov.au (kontsulta data: 2018-10-30).
↑Cultural diversity in Australia, 2016. Census of Population and Housing: Reflecting Australia - Stories from the Census, 2016, abs.gov.au (kontsulta data: 2018-11-15).
↑Religion in Australia. Census of Population and Housing: Reflecting Australia - Stories from the Census, 2016. Australian Bureau of Statistics, abs.gov.au (kontsulta data: 2018-11-19).