Auray (bretainierazAn Alre)BretainiakoMorbihan departamenduko udalerri bat da,Bro Gwened lurralde historikoan dagoena. 2013ko erroldaren arabera 12.946 biztanle ditu.
Morbihango golkoan itsasoratzen diren Auray eta Loch ibaiek bat egiten duten puntuan kokaturik dago, Bretainia hegoaldean. Auray ibaiak Armorikako lautada ebakitzen du haran estua sortuz.
Bretainiako oinordekotza gerrako lehenengo borroka Aurayn izan zen 1364ko irailaren 29an.
Aurayko biztanleek tradizionalki bretoieraz hitzegin dute baina 1930 hamarkadatik aurrera frantsesa nagusitu zaio. 2008an lehen hezkuntzako haurren %3'27 baino ez zegoen hezkuntza elebidunean matrikulatua.
Merkatua plaza nagusian, erdian udaletxea.
Saint-Gildas eliza.
Notre-Dame-de-Lourdes eliza.
Saint-Goustan zubia.
Georges Cadoudalen mausoleoa.