Erromatar Errepublikan eta ondorenErromatar Inperioan,aulki kurula (latinezsella curulis) magistratu beteranoek edoimperiuma zuten promagistratuek bertan esertzeko eskubidea zuten ohorezko aulkia zen. Eskubide hori zutenak,diktadorea,magister equituma,erromatar kontsula,pretorea etaedil kurula aurkitzen ziren.Jupiter jainkoarenflamenari (flamen Dialis) ere uzten zitzaion bertan esertzen,imperiumik ez zuen arren. Errepublikaren amaierako garaian,Julio Zesar, urrezko aulki kurul batean esertzen zen, bere biziarteko diktadore karguaren ondorioz.
Aulki kurula, ohi,boliz egina zegoen,X zabal bat eratzen zuten hanka bihurtuekin. Ez zuen bizkarralderik, eta bere besoak baxuak ziren. Aulkia, tolestu egin zitekeen, honela erraz eraman eta komandante eta magistratuak gudu zelaian erabili ahal izateko.Tito Livioren arabera, bere jatorriaEtrurian izan lezake.
Bere formak, ondorengo garaietako apainduran inspirazio gisa balio izan du, bereziki,XIX. mende hasierakoneoklasizismoan.