Atzeko atea (ingelesez:backdoor)programa edosistema baten edozein ahulgune da, zeinaren bidez baimenik gabeko pertsona batek haren segurtasun-murrizketak eta -neurriak saihestu ditzakeen eta hara sartzeko aukera izan dezakeen. Aplikazio baten hasierako diseinuan aurreikusitako mekanismo bat izan daiteke, haren mantentze-lanak egiteko pentsatua dagoena, edo aplikazioaren diseinatzaileek aurreikusi gabeko ahultasun ezezagun bat izan daiteke. Kasu batean zein bestean, hirugarren pertsonek aurkitutakoan legez kontrako helburuetarako erabil daitezke.[1]
Atzeko aterik ezagunenakBack Orifice[2] etaNetBus[3] dira, atzeko lehen ateetako bi, gaur egun ere indarrean daudenak, baina kopuru txikiagoan,antibirus gehienek detektatzen baitituzte. Oso ezaguna den beste batSubSeven da, munduan milioika ordenagailutan ere sartu zena.
Netcathackingerako eta sareak administratzeko tresnetako bat da, atzeko ateak irekitzeko eta horietatik babesteko erabil daitekeena.[4] Hasiera bateanUnix sistemetarako garatu bazen ere, gaur egunMicrosoft Windowserako ere eskuragarri dago.[5]