Atxuri | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Bilbo |
Auzotarra | atxuritar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′13″N2°55′17″W / 43.2536°N 2.9214°W /43.2536; -2.9214 |
Azalera | 0,18 km² |
Garaiera | 17 |
Demografia | |
Biztanleria | 5.675 (2023) |
Dentsitatea | 31.528 bizt/km² |
AtxuriBilboko auzoa da.BilbokoIbaiondo barrutian kokaturik dago, 5.104 biztanle dauzka eta 17,79 hektareako azalera. AuzoaSan Anton elizaren inguruan hedatzen da,Zazpikaleen ondoan.Bilboko auzorik zaharrenetarikoa da, eta Enkarnazioaren eliza ere bertan dago.EuskotrenenDonostia etaDurangorako trenaren hasiera Atxurin dago,Manuel Maria Smithek diseinaturiko geltokian.
AuzoarenAtxuri izena, haitz zuritik dator. AuzoaXVII. mendetik aurrera garatu zenZazpikaleetatik kanporaBilbokoSan Frantzisko etaBilbo Zaharra bezalako auzoak bezala. Ordurarte Atxurin nekazarien baserri eta etxe bakanduak baino ez zeuden.XVIII. mendean hiriaren ospital berria Atxurin zabaldu zen, lehen aldiz gaixoak zeukaten gaixotasunaren arabera banatuz.1908an behin ospitale berriaBasurtun eraiki zela, ospitalearen eraikina ofizioen eskola bihurtu zen eta gaur egun Emilio Campuzano institutua da.
Auzoko beste eraikin garrantzitsu bat Atxuriko geltokiarena da.Manuel Maria Smith arkitektogetxoztarrak diseinatu zuenXX. mendearen hasieran.Donostia etaBermeokoEuskotren konpainiako trenbideen abiapuntuko geltokia da. Horrez gain,Euskal Trenbide Sarea enpresa publikoaren egoitza bertan dago.2007tik aurrera eraikitzen hasiko den "Metroaren Hirugarren Linea"ren proiektuarekin,Euskotreneko trenak geltokira ailegatzeari utziko diote, eta beste erabilpen bat bilatu beharko zaio geltokiari.
Bilbobuseko hamaika lineek egiten dute Atxuritik zehar doan ibilbidea. Bederatzi mota normaleko autobusak, mikrobus linea bat, eta gautxori bat.
Línea | Ibilbidea | Maiztasuna (min) |
---|---|---|
11 | Deustu - Atxuri | 30´ |
22 | Sarrikue - Atxuri | 15´ (12´ 12:30etatik 15:00etara) |
40 | Santutxu - Plaza Biribila | 12' |
50 | Buia - Plaza Biribila | 60' |
56 | Abusu - Jesusen Bihotza | 10´ |
58 | Mintegitxueta - Atxuri | 15´ |
75 | San Adrian - Atxuri | 15´ |
77 | Peñascal - Larreagaburu | 12´ |
85 | Zazpi Landa - Atxuri | 20´ |
A2 | Solokoetxe - Plaza Biribila | 30´ |
G7 | Larreagaburu - Plaza Biribila | 60´ |
EuskoTrenenErmua,Bermeo etaDonostiararteko trenbidearen hasierako geltokiaAtxuriko geltokian dago. Geltokia eta trenbideez gain, bezeroentzako harrera zerbitzua etaEuskoTren bulegoak daude,Manuel Maria Smith arkitektoak diseinaturiko eraikin honetan.
Dena den,Bilboko metroaren hirugarren linearen eraikitzearekin batera,Etxebarri eta Atxuri artean trenbideak egiten duen ibilbideaBilbo ipar-ekialdeko auzoetan zehar desbideratuko da, eta trenbidearen tokiaEuskoTranenBilboko linearen luzapen bat bilakatuko da.
![]() | Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |