Gizon bezala irudikatua izan zen, koroa bikoitza eramanez, edo bizardun agure bezala. Eguzki jainko bezala, ahari buruarekin, mangosta buruarekin edoFenix hegazti bezala. Giza gorputzarekin irudikatutako lehen jainkoa da, lehenago, antzinako egiptoarren jainkoek, animalia forma baitzuten.
AtumHeliopolisekokosmogoniaren arabera Nun izeneko hasierako ozeanotik jaio zen jainkoa da, berak bere burua sortuz (masturbazio,ttu,malko,izerdi edo beste modu batzuen bidez),Ra bere kontzientziaren bidez, gainontzeko jainkoak sortzen ditu:Shu etaTefnut (airea eta hezetasuna), hauek, aldi berean,Geb etaNuten gurasoak direlarik (lurra eta zerua), azken hauek, honako jainko hauen gurasoak direlarik:Osiris,Isis,Seth,Neftis eta Heru-uer. Atum,Menfisko teologiaren arabera,Ptahren bihotzetik sortua izan zen.
Bere lehen ondorengoek Heliopolisekoeneada sortzen dute. Bere seme-alaba Shu eta Tefnut, bere ttu edo masturbazioaren bidez sortu zituen.Herakleopolisen, bere eskua hasiera femeninoa zen,Nebethetepeten pertsonifikatuz "Asetzearen Andrea". Mito berantiarrago batzuen arabera, bere itzalarekin edoIusaas jainkosarekin izan zituen harremanak.