Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Atenas

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Koordenatuak:37°59′03″N23°43′41″E / 37.9842°N 23.7281°E /37.9842; 23.7281
Wikipedia, Entziklopedia askea

Atenas
Αθήνα
Ἀθῆναι
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Grezia
Erakunde autonomoDecentralized Administration of Attica
EskualdeaAtika
Unitate periferikoaAtenas Zentrala
UdalerriaAtenas udalerria
AlkateaKostas Bakoyannis(en)Itzuli
Izen ofizialaΑθήνα
Jatorrizko izenaΑθήνα
Ἀθῆναι
Posta kodea104 xx-106 xx, 111 xx-118 xx eta 121 xx-124 xx
Geografia
Koordenatuak37°59′03″N23°43′41″E / 37.9842°N 23.7281°E /37.9842; 23.7281
Map
Azalera39 km²
Altuera74 m
MugakideakNea Filadelfeia(en)Itzuli etaZografou(en)Itzuli
Demografia
Biztanleria643.452(2021)
−20.594 (2011)
Dentsitatea16.499 bizt/km²
Herritarraatenastar[1]
Informazio gehigarria
SorreraK.a. VII. milurtekoa
Telefono aurrizkia210
Ordu eremuaEkialdeko Europako Ordua
Hiri senidetuakAmsterdam,Athens,Asgabat,Bartzelona,Pekin,Beirut,Betleem,Bogota,Bukarest,Casablanca,Chicago,Damasko,Domodedovo,Famagusta,Istanbul,Ljubljana,Los Angeles,Kiev,Madril,Mexiko Hiria,Mosku,Napoli,Nikosia,Rabat,Reggio di Calabria,Rio de Janeiro,Santiago,Sarajevo,Seul,Sofia,Syracuse,Tirana,Washington,Erevan,Boston,Cluj-Napoca,Montreal,Genova,Florentzia,Buenos Aires,Lisboa,Santiago de Cali,Praga,Xi'an,Varsovia,Tbilisi,Habana,Cusco,Amsterdam,Atlanta etaBelgrad
MatrikulaBK,BM,BN,BP,HY,IA,IB,IE,IK,IM,IO,IP,IT,IX,IY,IZ,OA,TT,XE,XH,XP,XT,XX,XY,XZ,YA,YB,YE,YH,YZ,ZH,ZK,ZM etaZZ
Hizkuntza ofizialagreziera
cityofathens.gr

Atenas[1][2][3] (grezieraz:Αθήνα,Athína, /aˈθina/ ahoskatua;antzinako grezieraz:Ἀθῆναι,Athēnai)Greziako etaAtika eskualdeko hiriburua. IzenaAtena jainkosaren omenez du. Mendiz inguraturiko ordoki batean dago,Akropoliaren etaLikabitosko harkaitz-muinoen azpian zabaldurik. Greziako politika, ekonomia eta kulturaren gune nagusia da. Haren inguruan Greziako industrialde garrantzitsuena dago.

Europar Batasuneko 9. metropoli-barrutirik handiena da, 3,7 milioi biztanle ingururekin.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta mitoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Atenasko Akropolia»
Akropolia

Akropolian aurkitu den kultura-aztarnarik zaharrenaNeolito bukaerakoa da. Mitologiaren arabera, pelasgoenAtenajainkosaPoseidon jainkoari nagusitu zitzaion, eta izena eman zion hiriari. Atenas eta Atikako tribuen egituraketajoniarrek moldatu zuten, K.a. 2000. urtearen inguruan han egokitu zirelarik. Atenasko errege mitikoen tradizioa historiaurrearen argigarri da gaur egun. Atenastarrak, beren buruak bertakotzat iritzirik, Kekrops, hiriaren fundatzailea, eta Eriktonios, haren ondorengoa, lurpeko sinesteekin lotu zituzten. Elezaharrek Knossosekiko harremanak (Dedalo), Minok Atenasi ezarritako setioa (Androgeo), Egeoko erreinaldien garaian Atenasek nozitu behar izan zituen mendekuak,Teseo askatzailea (Minotauro) eta amazonen aurkako gudua ekartzen dituzte gogora. Kodros, elezaharretako azkeneko erregea, doriarren aurkako gerrako heroia izan zen. Pelasgoen harresia (Akropolian badira aztarna batzuk) etsaien aurkako babesa izan zen. Atenasek eta Atikak, doriar inbaditzaileengandik babesturik, Asia Txiki aldera talde handitan jo zuten, eta, joniarrez gainera, Beoziako iheslari eoliarrak ere hartu zituzten.

Aristokraziaren gobernua, tirania eta berrikuntzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Greziaren Erdi Aroa izena eman zaion garai iluna gainditu ondoren, etengabeko aurrerakuntza izan zuen Atenasek alderdi guztietan, Grezia guztira hedatu zen dekorazio geometrikoko zeramika lekuko (K.a. X-VIII. m.). Gizarte-egiturak (4 tribu joniar, 3phratria-tan banatua bakoitza, phratria bakoitzak hainbanagenos)erraztu egin zuen lurjabeen aristokraziaren etorrera (Eupatridak), erregetza indargabetu eta, azkenik, gobernu aristokratikoa ezarri zuena (K.a. VII. m.).

Alabaina, phratrietan txertatu ziren merkatari aberatsen klase berrien bizilekuak eta, batez ere, jabe txikientzako pobrezia eta esklabotasunerako bidea ekarri zituen nekazaritzaren krisiak gizarte-altxamendu handiak eragin zituzten. Kilonen tirania-saioaren ondoren (K.a. 632), berrikuntza handiko garaia etorri zen: Drakonek zuzenbide pribatuko legeak idatzi zituen (K.a. 621 aldera), Solonen berrikuntza politiko eta soziala K.a. 594an (zorren ezeztapena, oinordetza-zuzenbide liberala, Laurehunen Kontseilua(bule), Prutaneion, Heliaia [Atenasko epaitegi herritarra]), eupatrideek auzitegietan zeukaten erabateko nagusitasunaren ezeztapena. Erreforma horiek berebiziko eragina izan zuten ekonomian eta kulturan, eta haietako batzuk hausteak herri-matxinada berriak ekarri zituen. Tiraniak (K.a. 560-510), behe-klaseetan oinarriturik, Solonen konstituzioa finkatu eta Atenasen inperioa hedatu zuen, Korinto eta Sirakusaren itsas nagusitasuna itzaliz,Delos etaKalki hiriak menderatuz eta Kersoneso penintsula kolonizatuz. Kultura arloan eginiko aurrerapena askoz ere garrantzitsuagoa izan zen. Eraikuntza erraldoiak, Palatinaikos eta Dionisos jaiak eta tragediaren sorrera; Homeroren lehen argitalpena, poeta liriko nahiz filosofo handien egonaldi luzeak Atenasen; eskultura eta zeramikaren garapena. Tirania erori ondoan, joera demokratikoak nagusitu ziren, espartarrek prozesuan parte hartu bazuten ere.Ecclesiak(herri-biltzarra) agintean ezarritako Klisteneren erreformak tribu-egitura deuseztatu eta Atenasko demokrazia aldarrikatu zuen.

Mediar gerrak eta Atenasen inperialismoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Atenas hiriak Asia Txikiko hiri joniarrei (Miletoko Aristagorari)Dario I.a Persiako erregearren aurkako gerran (K.a. 498) lagundu zien.Lehen Mediar Gerraren hasiera zen. Darioren gudarosteeiMaratoiko Guduan nagusitu ondoan amaitu zen Greziako gerra (K.a. 490). Temistoklesen gidaritzapean, atenastarrek indartu zuten itsas ontziteria, eta hiri nagusiaren eta Pireo portuaren artean murru handi bat eraiki zuten.Bigarren Mediar Gerrak (K.a. 480-479) kalte handiagoak eragin zizkien persiarrei,Xerxes I.ak une batez Atenas hartuagatik ere. Atenas, mundu heleniarreko hiri nagusia, Delos itsas konfederazioko buru bihurtu zen era berean (Eurimedoneko garaipena, K.a. 468, etaKalliako bakea, K.a. 449). Atenasko inperialismoak ez zuen, ordea, une lasairik izan: aliatuen autonomia ukatuz eta arerioak etengabeko mehatxupean edukiz, gerra baizik ez baitzuen bizi luzaroan.

Periklesen mendea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hala eta guztiz ere, ekonomia-aurrerapenak eta Atenasko demokraziaren garapenak zibilizazio klasikoaren gune eta iturri bihurtu zuten Atenas.Aristides,Efialtes (K.a. 461) etaPerikles (K.a. 443-429) politikarien berrikuntzei esker, betiereko heldutasuna erdietsi zuen Atenasko demokraziak: bertute politikoetan oinarriturik,polis-a (hiria) hiritar guztien artean gobernatzen zen.Filosofian,sofisten eskola (Gorgias,Prodikos,Protagoras),Anaxagoras etaSokratesen filosofia eta eskola platonikoa (Platon,Akademia, etaDiogenes Zinikoa,Timon misantropoa,Meton astronomoa) bertan garatu ziren. Letra-munduan, hantxe sortu ziren lehen historia (Herodoto,Tuzidides,Xenofonte) eta dramaturgia (Eskilo,Sofokles,Euripides,Kratino,Aristofanes,Menandro). Arte klasikoak garai hartan eman zituen bere obra osatuenak (Akropolia, Agora, Zeramika). Periklesen garaiko Atenas antzinatean nagusi ageri den Greziaren ispilu gardenena da. Ezin ahantzi da, hala ere, handitasun horren guztiaren oinarrian indarkeriaren poderioz eta esklabo-gizarte bat zela medio bermaturiko inperioa zegoela: Atikan bizi ziren 400.000 biztanleetatik, 200.000 esklaboek, 70.000metekoek(atzerritarrek) eta emakumeek ez zuten inolako eskubide politikorik.

Peloponesoko gerra: Atenasen gainbehera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Atenasen inperialismoaren aurrean,Esparta izan zen bere independentziari gartsuen eutsi zion herria. Atenasek Kerkira (Korfu) hiriari Korintoren aurkako gerran lagundu ziola eta, korintoarrek Potidean emaniko erantzunak piztu zuenPeloponesoko gerra (K.a. 431). Gerraren lehen aldian atenastarrek eutsi ahal izan zioten inperioari, galera (Potidea eta Anfipolisko guduak) eta nahigabe guztiongatik ere (Atikako ebasketa, izurritea, K.a. 430, Periklesen heriotza).Mantineako gudua galdu ondoan (K.a. 418), atenastarrek porrot handia jasan zuten demagogoek (Altzibiades)Siziliara gidaturiko bidaldi batean (K.a. 415-413). Joniaren altxamenduaren ondoren (K.a. 412), estatu-kolpe batek Larehunen aholkularitza oligarkikoa ezarri zuen agintean (K.a. 411), nahiz demokrazia hurrengo urtean ezarri zen. Espartaren aurka, Atenasek itsasontziak galdu zituen Egospotamon (K.a. 404), eta kapitulazioa izenpetu zuen ondoren. Gerra-urte luzeen ondoan (Atenas, Esparta eta Korinto hirien artean nagusiki), itsas konfederazio berri baterako asmoek ez zuten buru onik izan (K.a. 377-357) eta, bitartean,Tebasek itzali zituen Atenasen nahiz Espartaren indar militarrak: amaiaren aurreko gaua zen.

Mazedoniaren eta Erromaren Aroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Filipo II.a Mazedoniakoak, Atenasen itsas inperioaren deuseztapenaz baliatuta,Olinto konkistatu (K.a. 348) eta Atenasi bakea ezarri eta gero (K.a. 346), indar aliatuak garaitu zituen Keroneako guduan (K.a. 338). Filipo jaun eta jabe zen Grezian.Alexandro Handia hil eta gero, berriz ere altxatu zen Atenas, baina Antipatroren gudarosteek menderatu zuten (Kranon, gerra lamiarra). Geroztik, diadokoen esku,Mazedoniako Erresumaren mende geratu zen. Politikan, gainbehera erabatekoa zen arren, Greziako zibilizazio gune nagusi iraun zuen Atenasek. Atenas, filosofoen (Aristoteles, Epikuro, Zenon) eta artisten (Protogene) hiria zena, Atikako elokuentziaren plaza bihurtu zen (Isokrates, Lisias, Demostenes, Likurgo). Erromatarrek hainbat mesede egin ondoan (K.a. 166),Sila enperadoreak konkistatu zuen Atenas K.a. 89 urtean.San Paulok bisitatu zuen K.o. 56 urtean. Atenasek ikasketa klasiko paganoen gune moduan iraun zuenV. mendera arte. 276. urtean, godoek suntsitu zuten hiria.

Dukerri latinoa. Atenas modernoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bizantziar Inperioaren barnean, Atenasek ez zuen garrantzi berezirik hartu.Latindarrek (mendebaldeko kristauek) eskuratua 1204. urtean (Laugarren Gurutzadan),dukerri franko bateko hiriburu bihurtu zen. Frankoen osteankataluniarren esku egon zen.Turkiarren okupazioaren garaian (1456-1832), Atenasek ez zuen inolako garrantzirik izan otomandarren begi aurrean.Greziako Independentzia Gerran kalte handiak nozitu zituen (1827). 1834. urtean Greziako hiriburu egin zuten.1973koazaroaren 17an ikasleak erregimen militarraren aurka altxatu ziren hirian.

1985eanEuropako kultura-hiriburua izan zen.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Atenaseko klimalehorra edosubtropikalamediterraneo erdi-aridoa da (BShKöppen klima sailkapenaren arabera),[4] neguak ez dira oso hotzak baina udak oso beroak eta lehorrak dira, neguak euritsuagoak. Urteko 70 egun ingurutan egiten du euria, nahiz eta prezipitazioak oso moderatuak izan eta neguan bakarrik gertatzen diren; udan oso noizbehinka izaten dira.

   Datu klimatikoak (Athens)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)12.513.515.720.226.031.133.533.229.223.318.114.122.5
Batez besteko tenperatura (ºC)8.99.511.214.920.024.727.227.023.318.414.010.517.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)5.25.46.79.613.918.220.820.717.313.49.86.812.3
Euria (mm)56.946.740.730.822.710.65.86.013.952.658.369.1414.1
Euri egunak (≥ 1 mm)12.610.410.28.16.23.71.91.73.37.29.712.187.1
Eguzki orduak130.2139.2182.9231.0291.4336.0362.7341.0276.0207.7153.0127.12778.2
Hezetasuna (%)74.572.268.861.753.946.143.145.353.766.174.376.160.8
Iturria:[5]

Ondasun nabariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Monumentuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Herodes Atticusen odeona
  • Atenasko Akropolia, eta bertanPartenoia etaErekteion tenpluak.
  • Dionisoren antzokia (K.a. IV. m.)
  • Asklepeion (K.a. V-IV. m.)
  • Eumenen ataria (K.a. II. m.)
  • Herodes Atticusen odeona (161)
  • Agora, hiriko bizigune publiko garrantzitsuena, monumentu klasiko asko gorde zituena:Attaloren ataria (K.a. II. m.),Teseion (K.a. V. m.), Zeramika auzoa eta Akademiako lorategiak.
  • Erromatarren garaiko agora
  • Hadrianoren liburutegia (II. m.)
  • Hadrianoren ataria (K.a. II. m.)
  • Haize Dorrea (K.a. I. m.)
  • Lisikratesen monumentua (K.a. IV. m.)
  • Antioko IV.a Siriakoak Zeusi eginiko santutegia (K.a. II. m.)
  • Eliza bizantziar bikainak, mosaiko ederrez hornituak.

Museoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Arkeologia Museo Nazionala (Mizenasko altxorra, eskultura arkaikoa eta klasikoa, zeramika, etab.)
  • Bizantzio garaiko Museoa; Benaki Museoa (Bizantzio garaiko artea, arte koptoa, musulmana eta txinatarra: Greziako ohiturak)
  • Museo Epigrafikoa
  • Museo Historiko eta Etnologikoa

Kirolak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikuspegi orokorra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Atenasek tradizio luzea du kirol eta kirol ekitaldietan,Greziako kiroleko klub garrantzitsuenen egoitza gisa eta kirol instalazio ugari biltzen ditu. Hirian nazioarteko garrantzia duten kirol ekitaldiak ere izan dira.

Atenasek bi aldiz antolatu dituUdako Olinpiar Jokoak,1896an eta2004an. 2004ko Udako OlinpiarJokoek Atenasko Olinpiar Estadioa garatu behar izan zuten, eta harrezkero munduko estadiorik ederrenetako bat eta bere monumentu moderno interesgarrienetako bat izan zen.[6] Herrialdeko estadiorik handienean,UEFA Txapeldunen Ligako bi final antolatu ziren,1994 eta2007an. Atenasko beste estadio garrantzitsu bat,Pireo eremuan kokatua,Karaiskakis estadioa da, kirol eta entretenimendu konplexua,1971ko UEFAko Kopako finalaren anfitrioia.

Atenasek hiru aldiz hartu duEuroligako finala, lehena 1985ean eta bigarrena1993an, biakPeace and Friendship Stadiumean, SEF izenez ezagutzen dena, estadio estali handi bat,[7] eta hirugarren aldiz2007anOlinpiar Aretoan. . Beste kirol batzuetako ekitaldiak, hala nolaatletismoa, boleibola,waterpoloa eta abar, antolatu dira hiriburuko aretoetan.

Atenasen Europako kirol anitzeko hiru klub daude:Panathinaikos, Atenasko hirigunean sortua,Olympiacos,Pireoko auzoa etaAEK Atenas,Nea Filadelfeia auzoan sortua.Futbolean,Panathinaikos1971ko Europako Kopako finalera iritsi zen,Olympiakos nagusi izan da etxeko lehiaketetan, etaAEK Atenashiru handietako beste kidea da. Klub hauek saskibaloi taldeak ere badituzte;Panathinaikos etaOlympiacos Europako saskibaloiaren potentzia handienetakoak dira,Euroliga sei eta hiru aldiz irabazi baidute hurrenez hurren, etaAEK Atenas talde-kiroletan Europako garaikurra irabazten duen lehen talde greziarra izan zen.

Atenaseko beste klub aipagarri batzukAthinaikos,Panionios,Atromitos,Apollon,Panellinios,Egaleo FC,Ethnikos Piraeus,Maroussi BCE etaPeristeri BC dira, hauek ere izan dute nazioko eta nazioarteko arrakasta beste kiroletan.

Atenasko eremuak hainbatlur hartzen ditu, batez ere hiriaren inguruan altxatzen diren muinoak eta mendiak, eta hiriburuamendikate batek erdibanatuta duen Europako hiri nagusi bakarra da. Lau mendilerroek hiriaren mugetaraino hedatzen dira eta milaka kilometroko bideakk zeharkatzen dituzte hiria eta inguruko eremuak, ariketa fisikoa egitekooinez etabizikletaz sarbidea eskaintzen dutenak.

Atenasetik haratago eta Atikako prefektura osoan, kanpoko jarduerakeskia,eskalada,ala delta eta windsurfa dira. Kanpoko klub ugarik zerbitzatzen dituzte kirol hauek, besteak beste,Sierra Clubeko Atenasko Kapitulua, urtero 4.000 partaide baino gehiago edukitzen dituena.

Kirol klubak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Atenas udalerriaren mugen barruan kokatutako kirol klub nabarmenak
KlubaSortuKirolakAuzoaLorpenak
Panellinios GS1891Saskibaloia, Boleibola,Eskubaloia, Atletismoa eta besteKypseliSaskibaloian, Boleibolean, Eskubaloian titulu panhelenikoak, ohore asko Atletismoan
Apollon Smyrni1891

(jatorrizSmyrni -n)

Futbola, Saskibaloia, Boleibola eta besteRizoupoliPresentzia goiztiarra A Ethniki-n
Ethnikos GS Atenas1893Pista eta zelaia,Borroka, Tiroketa eta besteZappeionOhore asko Atletismoan eta Borrokan
Panathinaikos AO1908

(jatorriz Atenaseko Futbol Kluba bezala)

Futbola, Saskibaloia, Boleibola,Waterpoloa, Atletismoa eta besteAmpelokipoiGreziako klub arrakastatsuenetako bat, kirol askotan titulu asko. Greziako klub arrakastatsuena Europako lehiaketetan (futbola eta saskibaloia)
Ilisiakos1927Futbola, SaskibaloiaIlisiaPresentzia goiztiarra A1 Ethniki saskibaloian
Asteras Exarchion1928

(jatorriz Achilleus Neapoleos)

Futbola, SaskibaloiaExarcheiaPresentzia goiztiarra A1 Ethniki emakumeen saskibaloian
Ampelokipoi BC1929

(jatorriz Hefesto Atenas bezala)

SaskibaloiaAmpelokipoiPresentzia goiztiarra A1 Ethniki saskibaloian
Thriamvos Atenas1930

(jatorriz Doxa Atenas bezala)

Futbola, SaskibaloiaNeos KosmosEmakumezkoen Saskibaloi titulu panhelenikoa
Sporting BC1936SaskibaloiaPatisiaEmakumezkoen Saskibaloian titulu panheleniko asko
Pagrati BC1938SaskibaloiaPagratiPresentzia goiztiarra A1 Ethnikin

Goiko klubez gain, Atenas udalerriaren mugen barruan, nazio mailako dibisioetan presentzia edo aldi laburretarako ekintza nabarmena duten klub gehiago daude. Horietako batzuk diraGamma Ethnikin lehenago presentzia duenPAO Rouf (Rouf ),Petralona FC (el ) (Petralona ), 1963an sortutako futbol kluba,Beta Ethnikin lehenago presentzia duena,Attikos FC (el ) (Kolonos ), futbol kluba. 1919anGamma Ethnikin presentzia laburra, Athinais Kypselis (Kypseli ), 1938an sortutako futbol klubaGamma Ethnikin,Gyziakos (Gyzi ), saskibaloi kluba 1937an sortua Beta Ethniki saskibaloian etaAetos BC (el ) presentzia labur batekin. (Agios Panteleimonas ), 1992an sortu zen saskibaloi klubaA2 Ethniki Basketball-en lehenagoko presentziarekin. Atenasko beste kirol klub garrantzitsu bat 1895ean sortu zenAtenas Tenis Kluba da greziar teniserako eskaintza garrantzitsuarekin.[8]

Olinpiar Jokoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1896ko Udako Olinpiar Jokoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Olinpiar Joko modernoen berpiztea 1896an sortu zen,Pierre de Coubertin frantziarren ahaleginari esker, Atenas lehen joko olinpiko modernoen saria jaso zuen. 1896an, hiriak 123.000 biztanle zituen[9] eta ekitaldiak hiriaren nazioarteko ospea areagotzen lagundu zuen. Olinpiar Joko hauetarako erabilitako lekuetatik,Kallimarmaro estadioa etaZappeion izan ziren erabakigarrienak. Kallimarmaro antzinako Atenasko estadioen erreplika bat da, etaPenteli mendiko marmol zuriz egina dagoen estadio handi bakarra (60.000 edukiera duena), Partenoia eraikitzeko erabilitako material bera.

1906ko Udako Olinpiar Jokoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1906ko Udako Olinpiar Jokoak edo 1906ko Elkarrekiko jokoak Atenasen ospatu ziren. Elkarrizketako lehiaketak nazioartean antolatutako Olinpiar Jokoen tarteko jokoak ziren, eta Grezian lau urtean behin antolatu behar ziren, Olinpiar Joko nagusien artean. Ideia honek geroIOCren laguntza galdu zuen eta joko hauek eten egin ziren.

2004ko Udako Olinpiar Jokoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
10.000 metroko finala 2004ko Olinpiar Jokoetan

Atenasi 2004ko Udako Olinpiar Jokoak eman zizkien 1997ko irailaren 5eanLausanan, Suitzan,1996ko Udako Olinpiar Jokoak antolatzeko aurreko eskaintza galdu ostean,Atlantan, Estatu Batuetan.[10] Bigarren aldia izango zen Atenasek jokoak antolatuko zituena, 1896ko inaugurazio ekitaldiaren ondoren. 1990ean arrakastarik gabeko eskaintzaren ostean, 1997ko eskaintza goitik behera hobetu zen, Greziaren historia olinpikoari errekurtsoa barne. Botoen azken txandan, Atenasek Erroma garaitu zuen 66 boto alde eta 41 kontra edukiz[10] . Erronda honen aurretik,Buenos Aires, Stockholm etaLurmutur Hiria lehiaketatik kanpo geratu ziren, boto gutxiago jaso baitzituzten.[10]

Prestaketen lehen hiru urteetan,Nazioarteko Olinpiar Batzordeak kezka agertu zuen olinpiar gune berri batzuen eraikuntzaren aurrerapenaren abiaduragatik. 2000. urtean, Antolakuntza Batzordeko presidenteaGianna Angelopoulos-Daskalakik ordezkatu zuen, 1997an jatorrizko Lizitazio Batzordeko presidentea izan zena. Une horretatik aurrera, prestaketak oso era azeleratuan jarraitu zuten, erritmo ia zoratuan.

Kostu handia kritikatu bazen ere, 1,5 milioi dolar estimatu ziren, Atenas hiri funtzionalago batean bihurtu zen, eta teknologia modernoa duen garraioan zeinhiri garapen modernoan.[11] Hirian munduko kirol gune bikainenetako batzuk sortu ziren, denak jokoetarako guztiz prest zeuden. Jokoek 202 herrialdetako 10.000 kirolari baino gehiago hartu zituzten.[11]

OAKA pabilioi olinpikoa

2004ko Jokoak arrakastatsuak izan ziren, bai segurtasunak bai antolakuntzak ondo funtzionatu baitzuten, eta bisitari gutxi batzuek arazo txikiak jakinarazi zituzten batez ere ostatu gaietan. 2004ko Olinpiar Jokoak "ahaztezinak, ametsetako jokoak" direla deskribatu zuenJacques Rogge COIko presidenteak, Olinpiar Jokoen jaioterrira itzultzeagatik eta Olinpiar Jokoak antolatzeko erronkei aurre egiteagatik.[12] Beha daitekeen arazo bakarra hasierako gertaera batzuetara bertaratze urria izan zen. Azkenean, ordea, guztira 3,5 milioi sarrera baino gehiago saldu ziren, beste edozein Olinpiar Jokoetan baino gehiago, Sydneykoa izan ezik (5 milioi sarrera baino gehiago saldu ziren bertan 2000. urtean).[13]

2008an, olinpiar gune gehienak hondatuta zeudela jakinarazi zuten: txosten horien arabera, jokoetarako eraikitako 22 instalazioetatik 21 abandonatuta geratu ziren edo hondamendian daude, eta hainbatokupa kanpamentu sortu ziren. instalazio batzuen inguruan, etabandalismoak, graffitiak edo zaborrez jositako hainbat lokal.[14][15] Erreklamazio hauek eztabaidatu egin ziren eta litekeena da okerrak izatea,Atenasko Olinpiar Jokoetarako erabilitako instalazio gehienak erabiltzen ari direlako edo Olinpiar osteko erabilerarako bihurtzeko prozesuan baitaude. Greziako Gobernuak korporazio bat sortu du, Olympic Properties SA, eta instalazio horien kudeaketa, garapena eta konbertsioa gainbegiratzen ari da olinpiada osteko, eta horietako batzuk sektore pribatuari salduko zaizkio (edo dagoeneko saldu zaizkio).[16][16] Beste instalazio batzuk oraindik ere erabiltzen ari diren Olinpiar Jokoetan bezala, edo erabilera komertzialerako bihurtu edo beste kiroletarako aldatu diren bitartean.[17] Kontzertuak eta antzerki ikuskizunak, Cirque du Soleil taldearenak esaterako, antolatu dira berriki.[18]

Kirol instalazioak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bestelakoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Atenastar ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Klasikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Garaikideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Atenas ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abEuskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak..
  2. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak..
  3. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak..
  4. World Map of Köppen-Geiger Climate Classification. Köppen-Geiger.
  5. http://www.worldweather.org/063/c00177.htm World Meteorological Organization
  6. Athens 21st Century – Athens Olympic Stadium. Athens-today.com.
  7. Athens 21st Century – The Olympic Coastal Complex. Athens-today.com.
  8. Ιστορικό. oaa.gr.
  9. ISBN0-609-80815-X..
  10. abc((CNN & Sports Illustrated)). (5 September 1997). Sentiment a factor as Athens gets 2004 Olympics. sportsillustrated.cnn.com.
  11. ab«Athens bids farewell to the Games» CNN (CNN.com) 30 August 2004.
  12. «Athens bids farewell to the Games» CNN (CNN.com) 30 August 2004.
  13. Athens News Agency. (27 August 2004). Olympic ticket sales officially top 3.5-million mark. Embassy of Greece.
  14. Rogers, Martin. Beijing trumps Athens... and then some. Sports.yahoo.com.
  15. Itano, Nicole. (21 July 2008). As Olympic Glow Fades, Athens Questions $15 Billion Cost. Csmonitor.com.
  16. ab«After The Party: What happens when the Olympics leave town» The Independent 19 August 2008.
  17. Four years after Athens Greeks have Olympics blues. 30 July 2008.
  18. ISBN9780955209031..
  19. (Ingelesez) Yerevan Municipality Official Website. (Noiz kontsultatua: 2018-08-25).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Europako kultura-hiriburuak

1985 Atenas  • 1986 Florentzia  • 1987 Amsterdam  • 1988 Mendebaldeko Berlin  • 1989 Paris  • 1990 Glasgow  • 1991 Dublin  • 1992 Madril  • 1993 Anberes  • 1994 Lisboa  • 1995 Luxenburgo hiria  • 1996 Kopenhage  • 1997 Tesalonika  • 1998 Stockholm  • 1999 Weimar  • 2000 Reykjavik  • Bergen  • Helsinki  • Brusela  • Praga  • Krakovia  • Santiago de Compostela  • Avignon  • Bolonia  • 2001 Rotterdam  • Porto  • 2002 Brujas  • Salamanca  • 2003 Graz  • 2004 Genova  • Lille  • 2005 Cork  • 2006 Patras  • 2007 Luxenburgo hiria etaEskualde Handia  • Sibiu  • 2008 Liverpool  • Stavanger  • 2009 Linz  • Vilnius  • 2010 Essen  • Istanbul  • Pécs  • 2011 Turku  • Tallinn  • 2012 Maribor  • Guimarães  • 2013 Košice  • Marseilla  • 2014 Umeå  • Riga  • 2015 Mons  • Plzeň/Pilsen  • 2016 Donostia  • Wrocław  • 2017 Aarhus  • Pafos  • 2018 Leeuwarden  • Valletta  • 2019 Matera  • Plovdiv2020-2021eko apirila Rijeka  • Galway  • 2022 Kaunas  • Esch-sur-Alzette  • Novi Sad  • 2023 Veszprém  • Timișoara  • Eleusis  • 2024 Tartu  • Bad Ischl  • Bodø2025 Chemnitz

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Atenas&oldid=9554541"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp