Iruñerriko Mankomunitatea zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da,Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Atarrabiak azalera nahiko txikia du, 1,1 kilometro koadrokoa, etaIruñetik lau kilometrora dago,Iruñeko merindadearen hegoaldean etaIruñerriko gune metropolitarrean. HerriraIruñetik heltzeko,Vianako Printzearen plazatik abiatuta, Beloso aldapatik behera eginez, Atarrabiara heltzen da Serapio Uitzi etorbidetik.
Atarrabiako klima azpimediterraneo epela da, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar, bainauztaila etaabuztuan nahiko urriak dira, aldaketa termikoa ertaina da. Urteko batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa eta prezipitazioak 1.100 eta 1.200mm artekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-120 dira.
Udaberrian etaudazkenean ohikoak izaten dira ekaitzak. Oro har,Iruñean baino euri apur bat gehiago egiten du,Iruñerriko gune metropolitarraren iparraldean baitago.
XIV. mende etaXV. mendeak izurri eta pobreziaz beteriko mendeak izan ziren Atarrabiarrentzat. Hauek gaindituta, egoerak hobera egin eta biztanleria hazten joan zen.1545ean udaletxea, eliza berria etaerrota nagusia eraiki ziren. Nekazaritza eta abeltzaintzarekin loturiko jarduerak nagusi zirelarikXVIII. mendearen amaieran, irina egiteko errotak eraiki ziren.
Karlistadaren etaFrantziako Iraultzaren ondorioz egondako gerrateen ondorioz Atarrabia herria erabat suntsiturik geratu zen. Horrez gain,Orreagako Monasterioaren ondasunen desamortizazioa egin zuenEspainiako gobernuak. Behin gerrateak gaindituta, industrializazio xume bat hasi zen.1841ean papergintzaren sektorekoPapelera Española lantegia eraiki zen. Horrekin batera, beste hainbat sektoretako lantegiak eraiki ziren, likoregintzan, orgagintzan, ardogintzan, zurgintzan eta abarretan.
XX. mendearen hasieran azpiegiturek eta garraiobideek hobera egin zutenZangozaraino zihoan Irati trenbide elektrikoa inauguratzean. Mendea igaro ahala, zenbait industria garatu zirenean, biztanleria haziz joan zen, sortutako lan aukera berriek erakarrita. Industria berriak agertu ziren horrela, plastikogintza eta lantegi mekanikoak.XX. mendearen erdialdetik hasita, Atarrabiako biztanleria hamar halako hazi zen.
Atarrabiako jarduera ekonomiko nagusia zerbitzuak eta industria dira.XX. mendean zehar nekazaritza alde batera utzi eta industriak garrantzia hartu zuen. Gaur egun, herrian industrialde bat bada, eta etxebizitza guneekin nahasten diren enpresa bakan batzuk. Azken urteetako hazkunde demografikoak eraikitzeko libre geratzen ziren orubeak agortzea ekarri du. Horrela, hurrengo hamarkadan herrian dauden enpresa gehienek beste kokaleku bat topatu beharko dute.
Atarrabiako industrialdeko enpresa gehienak altzariaren sektorekoak dira.
N-121A errepidearen ondoan kokatua, industrialdeak 100.500 metro koadroko azalera dauka. Atarrabiako hirigintza-plangintza orokorrak dioenaren arabera, erabilera industrialekoa da gunea, merkataritza eta ostalaritza erabilera osagarriak direla. Eraikinek izan dezaketen altuera gehienekoa sei metro da.1998koiraileko datuen arabera, industrialdean 46 enpresa daude, eta 58 sailetatik bederatzi bakarrik zeuden betetzeke.
Industrialdea N-121A errepidearen kokatua egoteaz gain,Iruñerriko PA-30 ingurabide autobidearen hegoaldean dago.
Nahiz eta1980ko hamarkadan Atarrabiako herritarrek erreferendum baten bidezEuskal Herriko ikurrina udaletxeko balkoi nagusian egotea onartu,Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak egindakoZeinuen Legeak kentzera behartu zituen udaleko arduradunak. Ondoren, alkateak udaletxearen ondoan, masta jarri zuen ikurrina jarri ahal izateko, baina Gobernuak hura ere kentzera behartu zuen.
Udaletxea Kale Nagusian dago, elizaren plazaren ondoan, eta herriaren erdigunean. Lau zatitan banatutako adreiluzko eraikina da.XX. mendearen amaieran, eraberritze lanak burutu ziren, eta 239 milioi pezeta gastatu zituen udalak,Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak emandako diru laguntzari esker. Udala alkateak eta hamabi zinegotzik osatzen dute.
2007an Atarrabiako alkate kargurako Pello Gurbindo Jiménez aukeratu zuten. Hauteskunde haietanNafarroa Bai izan zen boto gehien jaso zituen alderdia, guztira sei zinegotzi eskuratuta.UPNk bost zinegotzi lortu zituen;Eusko Abertzale Ekintzak, hiru;PSNk, bi; etaEzker Batuak, bakarra. Baliogabeko botoak 37 izan ziren (emandako guztien % 0,68) eta boto zuriak, 83 (botoen % 1,52). Abstentzioa % 28,47koa izan zen.
2011ko udal eta foru hauteskundeen ondoren Pedro Gaztearena izendatu zuten Atarrabiako alkate.Bildu izan zen boto gehien jaso zituen alderdia, guztira bost zinegotzi eskuratu baitzituen. Bigarren alderdia Atarrabia Bai izan zen (5 zinegotzi),UPNk lau zinegotzi lortu zituen, etaPSN,Nafarroa Bai 2011 etaNafarroako Ezker Batuak (I-Eko zerrendarik ez zen egon) zinegotzi bana lortu zituzten. Baliogabeko botoak 50 izan ziren (emandako guztien % 0,97) eta 170 boto zuri izan ziren (botoen % 3,32). Abstentzioa % 32,49koa izan zen.
Iruñerriko PA-30 ingurabide autobideak udalerria iparraldetik zeharkatzen du, Atarrabia gune-metropolitarreko gainontzeko udalerriekin batuz. Horrez gain, N-121A errepideak ere ingurukoArre,Burlata etaUharterekin elkartzen ditu Atarrabia.
Barañain (Kanpoko Kontsultak) • Irunlarrea (Kanpoko Kontsultak) • Irunlarrea (Nafarroako Ospitalea) • Pio XII (Unibertsitateko Klinika) • Pio XII 41 • Pio XII 15-17
IRUÑA (Donibane)
Pio XII 7
IRUÑA (1. Zabalgunea)
Navas de Tolosa 5
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Oliveto Kontea 7 • Merindadeen 3 • Bexe Nafarroa 34 • Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia)
BURLATA
Nagusi 6 • Nagusi 36 • Nagusi 70
ATARRABIA
Serapio Huici 11 •Serapio Huici /8 •Eras 7 • Eras/Karrobide / San Andres 4
Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia) • Bexe Nafarroa /28 • Merindadeen 1-2 • Oliveto Kontea 2
IRUÑA (1. Zabalgunea)
Sarasate (Parlamentua) • Navas de Tolosa (Hiru Erregeen)
IRUÑA (Donibane)
Pio XII/Urdazubi
IRUÑA (Ermitagaña)
Pio XII 18 • Pio XII 28 • Pio XII (Unibertsitateko Klinika) • Irunlarrea (Nafarroako Ospitalea) • Irunlarrea (Bideko Amaren Ospitalea) • Barañain (Kanpoko Kontsultak)
BARAÑAIN
Iruña/Ezkiak • Iruña/Sahats • Iruña /39 • Erdia 14 • Erdia 38 • Lur Gorri /25 • Eultza 26 • Eultza /61 • Eultza/Errioxa •Ibarra/Eliza
Horrez gain,Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko hainbat herriIruñearekin batzen dituen Autobus Artieda konpainiaren linea batek geltokia dauka Atarrabian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
Herriko jaiak Ama Birjina Arrosariokoaren omenez ospatzen dira. Urriko lehen igandearen bezperan jaurtitako suziriarekin hasten dira, eta astebete irauten dute.Iruñerriko udalerrietako azken jaiak dira.
Zuhaitzaren eguna martxoko bigarren larunbatean antolatzen da. Egun horretan, herriko ikasleek zuhaitzak landatzen dituzte eta hormirudi berde bat margotzen dute. Oro har, haur eta gazteei zuzenduriko ekitaldia da.
Atarrabiaren eguna iraileko lehen igandean ospatzen da.
San Andres eguna azaroaren 30ean ospatzen da. Herriko patroiaren omenezko hainbat ekitaldi antolatzen dira: besteak beste, santuaren omenezko meza nagusia. Mezan udalbatza osorik izaten da.
AntzinakoSan Andres elizaXVI. mendearen bigarren erdian hasi ziren eraikitzen, zehazki1563. urtean. Eraikuntza lanakXVII. mendera arte ez zituzten amaitu. Gaur egun, eraikina kokatzen zen toki berean eliza moderno bat ageri da,1960ko hamarkadan jatorrizko elizaren arrastoen gainean eraikia. Historialarien ustetan,Erdi Aroan elizaerromaniko bat izan zen herrian, San Andres zubiaren ondoan, eta Ultzama kalea gurutzatzen den tokian.
Atarrabiako kale nagusian dago, udaletxearen ondoan. Egitura1984an jarri zen, herriak Antso VI.a erregearengandik forua jaso zuela 800 urte bete zirela ospatzeko.Aezkoako eskulturgile batek egin zuen eta bloke baten gainean dagoen Antso VI.aren gorputza irudikatzen du. Harrian,latinez,gaztelaniaz etaeuskaraz idatzitako testua ageri da.
Serapio Uitzi kalea eta Atarrabiako Kale Nagusian,XX. mende hasierako eraikin eta jauregiak daude.1911. urtean "Besta Jira Bello" izeneko eraikina altxatu zenIruñeko familia burgesen ekimenez, bertan kasino eta jatetxe moderno bat ezartzeko asmoarekin.1915eanDomingotarrek eraikina erosi zuten, gaur egungoAma Arrosariokoaren eliza dena.
Iruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbideanIruñerriko Mankomunitateak 12 kilometro inguruko natur pasealekua antolatu zuenArgaren Ibai Parkean. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak. Ibaiko landarediaz gain, beste elementu asko ikus daitezke ibilbidean: zubi historikoak, presak, errotak, zaldainak, lorategiak, parkeak, ontziralekuak, askaldegiak, arrantza lekuak, haztegiak, baratzeak, zaldiak eta behiak belar-soroetan, iturriak, pilotaleku bat, bai eta Ingurumen Heziketarako Museo bat ere.[9] Atarrabian aipagarriak dira zubia etaSan Andres errota,Arga etaUltzama ibaiek bat egiten duten tokian dagoena.San Andres Errotan gora bi adarretan banatzen da bidea, Arga ibaiarekinUharte etaZabaldikara doa eta Ultzama ibaiarekin Arre etaSoraureneraino.
Atarrabian Arreko Andra Mariren zubia
Atarrabiako ur-jauzia, Arreko Andra Mariren zubian
Lorenzo Goikoa, Atarrabiako semetzakoa. Herrian hogeita hamabi urte eman zituen maisu lanetan,1893tik1930era. Bere irakaspenek atarrabiar belaunaldi askoren bizitzak baldintzatu zituzten.