Lehen edizioakAndra Mariko elizpean egin ziren. 2003az geroztik,Landako erakustazoka du gune nagusia.[3]
Euskal Liburu eta Disko Azokak 50 urte egin zituenean, DA! marka jaio zen.Durangoko Azoka izena hartu zuen ofizialki, liburu eta diskoetara mugatzen zuen deitura atzean utzita.[4]
Urtero artista batek du afixa orokorra egiteko ardura. Marta Cardenas, Jose Luis Zumeta,Nestor Basterretxea edota Christine Etchevers izan dira, besteak beste, kartel egile.[5]
1992an azokaren testuinguruan argitaratu zenEuskaldunon Egunkaria kazetaren lehen alea. Hala zioen lerroburuak: gaur irekiko ditu ateak Durangoko 25. Azokak.[6]
Garaian garaiko aurrerapen teknologikoen lekuko ere izan da:biniloaren arotikkasetera eta hortikCDarenera. Lehen CDak 1997an iritsi ziren azokara.[7]
Bi mila eta hemezortzitik hona Durangoko Azokak 15.000 euroko sormen beka bat ematen du urtero. Besteak beste,Kai Nakaik etaBañolet ikus-entzunezkoak irabazi dute.[8]