Atalanta Bergamasca Calcio SpAItaliakofutbol talde bat da,Bergamo hirikoa.2024. urteanUEFA Europa League txapelketa irabazi zuen.
Etxeko partidakStadio Atleti Azzurri d'Italian jokatzen ditu.
1904an bazen futbol talde bat Bergamon,Bergamasca izenekoa eta1907anAtalanta izeneko bat sortu zuten.Atalanta jainkosa grekoaren izena jarri zioten. 1920an talde biek bat egin zuten.
Historia luzea duen talde apala izan arrenRegina delle provinciali ("probintzietako erregina") izena eman izan zaio, izan ere metropoli handietakoak ez diren taldeen artean historia politena duena baita, 53 denboraldi egin baititu Serie A-n.
Lortu duen lehenengo titulua1963ko Kopa da, finaleanTorino FC 3-1 emaitzaz garaitu zuen. 1987an bigarren final bat jokatu zuen bainaSSC Napolik erraz irabazi zion. Honek ordeaEuropako Futbol Errekopa jokatzeko aukera eman zion, bigarren mailako taldea zen arren, eta final erdietara iritsi zen, lehen mailakoa ez den talde batek lortu duen emaitzarik onena da oraindik ere. Gerora txapelduna izango zenRKV Malinas talde belgikarrak kanporatu zuen etxean zein kanpoan 2-1 emaitzaz irabazita.
1991eanUEFA Kopa jokatu zuen, bainaMilango Interrek kanporatu zuen final laurdenetan. 1996an jokatu zuen orain arteko azken Kopa finala eta berriz ere galtzaile atera zen, oraingoanACF Fiorentinaren aurrean.
2016-17 denboraldia bikaina izan zen eta laugarren postuan sailkatu zen, inoizko emaitzarik onena, 1948ko bosgarren postua gainditu baitzuen. Hurrengo urteanUEFA Europa Leaguera itzuli zen. 2017-18 denboraldian 7. postuan amaitu zuen eta Europa Leaguerako sailkatu zen berriz. 2018-19an denboraldi bikaina osatu zuen, ligan hirugarren egin baitzuen eta Kopa finala ere jokatu baitzuen, txapeldun izan ez bazen ere.Hurrengo bi ligatan ere hirugarrena izan da eta 2021ean Kopa final berria jokatu zuen, baina oraingoan ere ez zuen titulua lortu.
2023-2024 denboraldia bikaina izan zen etaUEFA Europa League txapelketa irabazi zuen finaleanBayer Leverkusen 3-0 emaitzaz garaituta. Bayerrek denboraldi hartan galdutako partida bakarra izan zen.
1907an sortu zenean Atalantak kolore zuri-beltza zuen eta Bergamascak zuri-urdina. Biak 1920an elkartu zirenean kolore urdina eta beltza hartu zituzten.