Atahualpa[1] edo —kitxuaz—Ata-wallpa[1] (Quito, egungoEkuador,1497 –Cajamarca, egungoPeru,1533kouztailaren 26a) Quitoko errege izan zen eta,Huascar anaiaren aurkako gerra irabazi ondoren,Inka Inperioko 13. eta azken enperadorea,1528tik1533ra.
Enperadore bilakatu zen, Huascar bere anaia gazteagoaren aurkako gerra zibilean garaile irten ondoren. Haien aitaInca Huayna Capac gaixotasun batez hil ostean hasi zen gerra.
Gerra zibilean ari zirenean,Francisco Pizarro espainiar konkistatzailea heldu zen, eta Atahualpa atxilotu zuen. Atahualpa menpeko zuela,Inka Inperioa kontrolatu ahal izan zuen. Huascarrek garaitu zuen ondokoan, Pizarro espainiar konkistatzaileak lagunduta. Pizarroren eta Atahualparen arteko elkarrizketa batean, kristau egin eta Espainiako erregea ezagutzeko aitzakian, atxilotu zuen espainiarrak. Inkak bahisari handi bat (gela beteurre) ordaindu zuen, eta azkenean bataioa onartu zuen, baina hala ere hiltzera kondenatu zuten espainiar konkistatzaileek. Lepoa bihurrituta hil zuten. Halaxe,Inka Inperioa desagertu zen, etade facto lurralde haiekEspainiar Inperioaren jabetza bihurtu ziren.
 Zuhaitz genealogikoa |
---|
|