Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Asua (ibaia)

Koordenatuak:43°17′33″N2°58′21″W / 43.29245°N 2.97253°W /43.29245; -2.97253
Wikipedia, Entziklopedia askea
Asua ibaia» orritik birbideratua)
Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Asua (argipena)».
Asua
Motaibai
Geografia
Map
Koordenatuak43°17′33″N2°58′21″W / 43.29245°N 2.97253°W /43.29245; -2.97253
KokapenaEuskal Herria
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Hidrografia
Arro hidrografikoaIbaizabal
IturburuaLezama
Bokalea
()
Ibaizabal etaErandio

Asua[1] ibaiaIbaizabal itsasadarraren adarra da. Asua ibaiaren arroa Bizkaiko arrorik zabalenetarikoa da, eta 74 kilometro koadro ditu gutxi gorabehera[2]. Asua ibaiaren iturburuaGanguren mendilerroan (400 metro) dago,Lezamatik hurbil, eta Ibaizabalera isurtzen du[3].

Asuak 15 kilometroko ibilbidea egiten du LezamatikLutxanaraino (Erandio), eta herri hauek zeharkatzen ditu:Zamudio,Derio,Loiu (Larrondo),Sondika eta Erandio (Asua). Asua auzotik aurrera ibaia itsasadar bihurtzen da. Antzina portu txiki bat egon zen Asuan bertan.

Garaiera txikiko mendiak daude arro ertzean. Haien artean,Berreaga mendia (360 metro) dago, arroaButroetik bereizten duena. Ibaiaren uharkak marga eta kareharrien artetik iragaiten dira. Arroaren goiko aldeetan pinu sail ugari daude; eta beheko aldean, berriz, nagusi dira larreak, soroak, etxeak eta industria.

Asua ibaiak hainbat errekatxotik jasotzen du ura. Gehienak eskuineko ibaiertzetik azaleratzen dira, eta ibilbide zuzen eta luzeak egiten dituzte, kokatuta dauden haranaren aldean aldapa leunak baitaude. Ezkerraldeko ibaiertzetik errekatxo gutxiago azaleratzen dira, eta horiek aldapa handiagoetatik igarotzen dira. Uraren kalitateari dagokionez, zona bi bereiz ditzakegu: alde batetik,Basobaltza,Kantarazarra,Untza etaPreguntegi errekatxoek osatzen dutena eta zikin ez dagoena; eta, bestetik, Asuko uharka nagusiak etaAntontxune errekatxoak osatzen duena. Kutsadura nabaria da azken zona horretan.

Goiko ibai tarteetan oraindik badirahaltzak,lizarrak etazumeak, baina beheko aldeetan eutrofizazioa ageri-agerikoa da: han sasiakazaiak, landare belarkarak eta zuhaixka nitrofiloak daude. Ondo zainduta dauden errekatxoetan animaliak badaude ere, uharka nagusian ez dago. Izan ere, aldapak txikiak dira eta horren ondorioz, ura oso motel dabil. Horrezaz gainera, ura zikin dago. Uharka nagusian ez dago arrainik, eta ibaiadarretan badira ezkailuak.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia:166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
  2. Bizkaiko Foru Aldundia: Asua ibaiaren hidrologia
  3. Auñamendi Entziklopedia: Asua

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Nerbioi-Ibaizabal sistema
Ibaizabal
Nerbioi
Itsasadarra
Oharra: Ibaiadarrak parentesi artean
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Asua_(ibaia)&oldid=8783887"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp