Marrazki bizidunen formatua du eta, hasieratik, adin guztietako irakurleak erakarri ditu. Umeentzako borrokak eta istorio sinple eta barregarriengatik eta nagusientzako hitz-joko eta gaur egungo pertsonaiekin egiten diren konparaketengatik (adibidez:Asterix eta normandoak istorioan, frantziar hizkuntzako jatorrizko bertsioan hiriko gazte bat "The Monkix" (The Monkees taldearen erreferentzia, segur aski) oihukatu eta eta "ye-ye" doinuak kantatzen ditu, eta euskarazko bertsioan itzultzaileakKortaturenSarri, Sarri abestia jartzea erabaki zuen).
K.a. 50. urtean gaude. Erromatarrek Galia osoa armaz hartuta daukate... Osoa? Ez! Galiar menderaezin batzuek burua makurtu gabe eusten diete oraindik ere indarrez sartu nahi dutenei. Eta bizimodua ez da batere erosoa Babaorum, Aquarium, Laudanum eta Petibonum kanpamendu txikietan dauden soldadu-taldeetako legionario erromatarrentzat...
»
Asterix istorio sorta sortu baino lehen, Goscinnyk eta UderzokOumpah-pah sortan lan egin zuten,Tintin aldizkarian argitaratu zutena.[3]
Astérix lehendabizikozPilote aldizkarian argitaratu zuten. Lehen alea 1959ko urriaren 29an agertu zen.[4] 1961ean lehen albuma atera zuten:Asterix galiarra. Ordutik aurrera ia urtero agertu da album berri bat. Arrakasta esponentziala izan zen: lehen albumak 6.000 ale saldu zituen urte batean; bigarrenak, 20.000; 1963an, hirugarrenak 40.000; 1964an, laugarrenak 150.000; urtebete geroago, bosgarrenak 300.000; 1966anBuruzagien burrukaren lehen edizioak 400.000 ale saldu zituen. 1967an, bederatzigarrenak bi egunetan 1,2 milioi ale saldu zituen.
Uderzok, lehendabiziko zirriborroetan, Asterixgaliar gudari indartsu tradizional margotu zuen. Goscinnyk, berriz, beste ideia bat zuen. Haren aburuz, Asterixek gerlari txikia izan behar zuen, indarra bainoago, adimena nahiago zuena. Orduan, Uderzok Asterixek lagun indartsu bat behar zuela uste eta, Goscinny aldekoa zenez, Obelix jaio zen.[5] Sailaren onarpena gero eta handiagoa izan arren,Pilote aldizkariaren babesa galdu zuen etaGeorges Dargaudek ordezkatu zuen.[5]
Goscinny 1977an hil zenean, Uderzok irakurleen eskaerari eutsi eta album berriak sortu zituen. Orduan, UderzokLes Éditions Albert-René argitaletxea sortu zuen.[5]Dargaudek lehen 24 albumen eskubideak mantendu zituen. Hori zela eta, 1990ean, Uderzo eta Goscinny familiek Dargaud auzitara eraman zuten, beren eskubideak berreskuratzeko. 1998an, epaiketa luze baten ondorioz, Dargaudek eskubideak galdu zituen. Uderzok Albert-Renéri bainoHachette argitaletxeari zenbait eskubide saldu zizkion, baina argitaratzeko eskubideak horrela geratu ziren: Albert Uderzo (% 40), Sylvie Uderzo (% 20) eta Anne Goscinny (% 40).
2008ko abenduan, Uderzok bere akzio guztiak saldu zizkion Hachetteri.[6] 2009an,Le Monden argitaraturiko eskutitz batean, Sylvie Uderzoren alabak aitaren jarrera kritikatu zuen.[7][8]
K. a. 50. urteanErromakGalia konkistatu du jadanik; hala ere,ipar-mendebaldean, konkistatu gabeko herrixka bat dago, izen zehatzik gabea. Erromatar legioek askotan eraso egiten diote, baina galiar horiek indar izugarria ematen dien edari magikoa edaten dute borrokarako. Horregatik, beti garaile izaten dira, kasu gutxi batzuetan izan ezik. Maiz, eraso horiei buruzkoak dira istorioak baina beste batzuk, pertsonaien bidaiei buruzkoak.
Pertsonaia ugari ditu istorioak. Gehienak galiarrak dira; hala ere,erromatarrak, normandoak, britainiarrak etab. ere agertzen dira. Izenak orokorrean hitz-jokoak izaten dira eta pertsonaiaren izaera fisikoa, psikologikoa edota lanbidea deskribatzen dute (postaria, batzuetan,[9]Filatelix da etaLuteziako mafioso bat,Gangsterix). Euskarazko bertsioan, izen asko euskaratu gabe ageri dira eta hitz-jokoa frantsesez dago: barre puntua galtzen du frantsesez ez dakienak.
Asterix: Istorio gehienetako pertsonaiarik garrantzitsuena, izan ere, komikiak deitzen ohi diraAsterix eta normandoak edoAsterix Helvetian. Borrokalari txiki, ausart, argi eta zintzoa da. Izena frantsesezkoastérisque (izartxo, *) hitzetik dator.
Obelix: Asterixen lagun mina. Borrokalari handia, gizena, indartsua, ez oso argia eta oso zintzoa. Izena frantsesezkoobélisque (obelisko) hitzetik dator (antzina hainbat kulturatan eraikitzen ziren harrizko monumentutzarrak).
Idefix: Obelixen txakurtxoa. Gehienetan ez du istorioan zuzenean parte hartzen, beti Obelixen alboan joaten den arren. Izena frantsesetik dator:idée fixe(ideia finko).
Panoramix: Druida. Oso zaharra eta jakintsua da. Edari magikoa prestatzen du, herrixkako biztanleek hobeto borroka daitezen.
Abrarakurzix: Buruzagia. Izena frantsesetik dator (à bras raccourcis: kolpeka).
Asuranzeturix: Koblakaria. Errementariarekin liskarretan ibiltzen da beti, bere musikaren kalitate exkaxa dela eta. Izena frantsesetik dator:assurace à tout risque (arrisku orotarako aseguru).
Prehistorix: Agurea. Beti borrokan ibiltzen saiatzen da. Edari magikoa hartzen duenean makulua bota eta korrika borrokara joaten da. Izena frantsesetik dator:préhistorique (historiaurreko).
Ordenalfabetix: Herrixkako arrain saltzailea. Errementariarekin liskarretan ibiltzen da beti bere arrainen kalitatea dela eta. Izena frantsesetik dator:ordre alphabétique (ordena alfabetiko).
Esautomatix: Errementaria. Ipurterrea, beti Ordenalfabetix eta Asuranzeturixekin borrokan aritzen da.
Julio Zesar: pertsonaia erreal bakarretarikoa (Julio Zesar). Erromatar inperioaren enperadorea da. Egiazko pertsonaia batengan oinarrituta egon arren, haren ezaugarri guztiak ez dira errealak, ez baita deskripzio historikorik egin nahi,umorezkoa baizik.
Brutus: egiazko beste pertsonaia batengan oinarrituta dago, hots,Marko Junio Brutorengan. Zesarren senidea da. Komikian, astakilo hutsa da.
Badira ere bi kategoria horietan sartzen ez diren beste pertsonaia batzuk[12]: Abolladic, Baba, Bizargorri, Kleopatra, Kleopatraren dastatzailea, Clorhidric, Electric, Eric, Espigademaíz, Ginfis, Histeric, Liric, Mamporric, Milapis, Numerobis, Patapalo, Periféric, Piramidix, Rompedientic, Satirik, Setentaisix, Sindineric, Teleferic, Teoric eta Tornavis.
René Goscinny, esku arteanAstérix chez les Helvètes (euskaraz:Asterix Helvetian) komikiaren ale bat duela.
Goscinny eta Uderzoren eskutik, 34 ale argitaratu ziren[13]
Istorioak ez dira hizkuntza guztietan ordena berean argitaratu. Euskaraz, adibidez, ez dira kronologikoki kaleratu.Elkar argitaletxeak ordena honetan argitaratu ditu:
2009an 50. urteurrena ospatzeko nahianL’Anniversaire d’Astérix & Obélix argitaratu zen. Joseba Ossak eta Usua Lasak euskaratu zuten (Asterixen eta Obelixen urtebetetzea: urrezko liburua).
2013tik hona Jean-Yves Ferri idazleak eta Didier Conrad ilustratzaileak bost ale plazaratu dituzte:
36.Le Papyrus de César, 2015 (Zesarren papiroa). Sare sozialak eta WikiLeaksen sortzaileak oinarri gisa hartu dituzte 'Le papyrus de César' komikiaren 36. edizioko pertsonaietako baterako[15][16]
38.La Fille de Vercingétorix, 2019(Vertzingetorixen alaba)[18]Adrenalina izeneko gazte batek protagonista duen istorioa, genero ikuspegitik bildumaren azken eguneraketa[19]
39.Astérix et le Griffon, 2021 (Asterix eta Grifoa)
2023an Fabcaro (Fabrice Caro) idazleak eta Didier Conrad ilustratzaileak beste ale bat plazaratu dute:
Asterix eta zentral nuklearra: Euskadiko Batzorde Antinuklearrek 1980 inguruan plazaratua, Alemanian argitaratuaren itzulpena.Zentral nuklearren kontrako protesta zabaltzeko helburua zuen. IrudiakJainkoen egoitzatik aterata daude gehienbat.
(Gaztelaniaz)Astérix de la A a la Z / ed. Carine Picaud. "Astérix à la BNF!" Erakusketaren katalogoa. Argitaratzailea: Barcelona : Lunwerg, 2015. ISBN: 9788416489015
(Gaztelaniaz)Astérix y sus amigos: homenaje a Albert Uderzo: sesenta páginas sobre Astérix de treinta y cuatro autores. Argitaratzailea: Barcelona: Salvat, 2007 ISBN: 978-84-345-0642-8
(Gaztelaniaz) Esteba Zurbrügg, Miquel:Astérix y compañía. Argitaratzailea: Palma de Mallorca: Asociación Cultural del Cómic, 2009. ISBN: 978-84-612-9856-3
(Gaztelaniaz) Royen, René van, Sunnyva van der Vegt:Astérix y la historia real. Argitaratzailea: Barcelona: Beta, 2000. ISBN: 84-7091-391-3
(Gaztelaniaz) Royen, René van, Sunnyva van der Vegt: Los viajes de Astérix. Argitaratzailea: Barcelona: Beta, 2003. ISBN: 84-7091-413-8
(Gaztelaniaz) Bach, Mauricio: 'Asterix: Mis problemas con las mujeres. Qué leer día a día . ISSN 1136-3916 -- Vol/Nr 54, Año abr. 2001, p. 46-47.
(Gaztelaniaz) Carballal, Fran: 'Astérix frente a la economía de mercado: Asterix, la residencia de los dioses (Alexandre Astier, Louis Clichy, 2014). CLIJ. ISSN 0214-4123. -- N. 266 (julio-agosto 2015) p. 58-63
(Gaztelaniaz) Santo-Tomás, Álvaro: "El universo estético de un clásico". Leer. ISSN 1130-7676. -- N. 150 (marzo 2004), p. 20-21
(Gaztelaniaz) Suárez, Eduardo: " Astérix: un desternillante choque de civilizaciones ". Leer. ISSN 1130-7676. -- N. 150 (marzo 2004), p. 14-18