Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Astearte

Wikipedia, Entziklopedia askea

Asteartea, halabermartitzena (Bizk.)astelehenaren etaasteazkenaren artean dagoen eguna da.ISO 8601 nazioarteko estandarraren arabera, astelehena da asteko lehenengo eguna, beraz asteartea asteko bigarren eguna da. Beste herrialde batzuetan asteaigandean hasten da, eta beraz asteartea asteko hirugarren eguna izaten da;musulmanentzat astealarunbatean hasten da eta, beraz, asteartea asteko laugarren eguna da.

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskarazkoasteartea hitzakastearen artekoa esan nahi du, asteko lehenaren eta azkenaren artean dagoen eguna. Hala ere,mendebaldeko euskarazmartitzena erabiltzen da,Marte planetaren eguna. Etimologia haulatinetik datordies Martis da, eta partekatua da latinetik eratortzen diren hizkuntza askotan, hala nolaitaliera,frantsesa,gaztelania,katalana,erromaniera,galiziera,sardiinera edokortsikera, baina ezportugesez.

Hizkuntza germanikoetan *Tîwaz jainko proto-germaniarrarekin ltouta dago,aitzinindoeuroperako *dei-, *deyā-, *dīdyā- erroarekin ltouta,distiratu. Hortik dator ere "deitate" hitza[1]. Ingelesezkotuesday, alemanierazkodienstag eta herbeheererazkodinsdagTýr jainkoaren erro hori daramate,interpretatio germanican Marteren baliokidea dena.

Japonieraz 火曜日 (kayōbi) Martetik dator ere, 火星 (kasei);Koreeraz 화요일 (hwa yo il) da, "Marteren eguna" ere esan nahi duena.Pali etaSanskritozAngaraka esaten da, "kolore gorria duena",Mangala gerraren jainkoari izendatzeko modua, Marterekin ere lotuta dagoena.

NahuatlezHuītzilōpōchtōnal da,Huitzilopochtli jainkoaren eguna.

Beste hizkuntza batzuetan numeralak erabiltzen dira.Eslaviar hizkuntza batzuetan въторъ ("bigarrena") hitzetik eratorritakoak darabiltzate.Bulgarieraz etaerrusieraz Вторник (Vtornik) esaten da.Arabieraz etahebreeraz "hirugarrena" esaten diote: الثلاثاء (al-Thulatha') eta יום שלישי (Yom Shlishi).


Asteartea daramaten izen propioak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Klein, Ernest. (1971). A comprehensive etymological dictionary of the English language : dealing with the origin of words and their sense development thus illustrating the history of civilization and culture. (Unabridged, one vol. ed. argitaraldia) Elsevier Pub. Co ISBN0-585-48333-7. PMC53964772. (kontsulta data: 2023-05-02).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikiztegian orri bat dago honi buruz:astearte .
Autoritate kontrola


Asteko egunak

AstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstiralaLarunbataIgandea

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Astearte&oldid=9280073"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp