Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Aste

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aste
Azpiklaseahil
Neurtzen duiraupena
SI sistemarako konbertsioa604.800 s
Unitate estandarretan7 d
Ikurrau
Asteko egunenheptagrama

Asteaastelehenetikigandera doan zazpi egun jarraikietako denbora da. Zazpi egun jarraikiko edozein denbora tarteri, berriz,astea edoastebetea deritzo. Astearen zazpi egunen izenik ohikoenak,euskaraz, hauek dira:

Nazioarteko ISO 8601 arauak eta Europako herrialde gehienek astelehena asteko lehen eguntzat hartzen dute. Europatik kanpoko mendebaldeko herrialde askotan igandea asteko lehen eguntzat hartzen da eta Ekialde Hurbileko zati handi batean astea larunbatean hasten da[1].

Asteko egunen izenak, euskalkietan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Asteko egunen izen ezagunenez gainera, badira beste izen batzuk, euskalkietan (forma zabalduenaren berdina baldin bada, ez dugu ezer jarriko):

Izen zabalduenaBizkaieraren
aldaera gehienetan[2][3]
Bizkaieraren mendebaldeko
zenbait aldaeratan[2][3]
Bizkaieraren
ekialdeko aldaeretan[2][3]
Gipuzkeraren
mendebaldeko aldaeretan[2][3]
Nafarreraz eta
nafar-lapurteraz[2][3]
Behe nafarreraz[2][3]Zubereraz eta
erronkarieraz[2][3]
astelehenilen
asteartemartitzen
asteazkeneguazten
osteguneguenortzegun
ostiralbarikuegubakoitzortzirale
larunbatzapatuebiakoitzneskenegun
igandedomekajai

Asteko egunen laburtzapenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
IzenaLaburtzapena[4]
astelehenal.
astearteas.
asteazkenaz.
ostegunog.
ostiralor.
larunbatlr.
igandeig.

Esaerak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Esaera ugari dago asteko egunak adierazgarri dituena, esaterako, hauek:

  • "Aste guziz bada ostiral bat"[5].
  • "Astegun guztiak balira jai! Alferrak hori nahi"[5](edota"Ja, ja, jai! asteak balira jai! Neska alferrak hori nahi")[6]
  • "Jai ta aste? Mal traste!"[7]
  • "Jaiek aste, ni beti izateko gazte"[7].

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Territory Information..
  2. abcdefgKoldo Mitxelena:Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia, 2011.
  3. abcdefgEuskararen Herri Hizkeren Atlasa, Euskaltzaindia, 2008.
  4. Laburtzapenen hiztegia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 41 or..
  5. ab Zavala, Antonio. (1985). Esaera zaarren bilduma berria. 1 Tolosa: Auspoa, 46 or..
  6. Intza, Damaso. (1927). Esaera-zarak. Bilbo: Editorial vasca, 274 or..
  7. ab Nafarroako Esaera Zaharrak. Baraibar, Etxarri (Larraun), Errazkin. Nafarroako Gobernua, 10 or..

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikiztegian orri bat dago honi buruz:aste .

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Denbora unitateak

attosegundofemtosegundopikosegundonanosegundomikrosegundomilisegundosegundo
minutuorduegunastehilurtebosturtekohamarkadamendemilurtekogigaurte

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Aste&oldid=9075650"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp