Asier Altuna | |
---|---|
![]() (2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bergara, 1969komaiatzaren 4a (55 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria etagidoilaria |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Asier Altuna Iza (Bergara,Gipuzkoa,1969komaiatzaren 4a) zinema zuzendaria eta gidoigilea da. 2005ean, bere lehendabiziko film luzea grabatu zuen (Aupa Etxebeste!),Telmo Esnalekin batera.
Halaber, aipatzekoa daBertsolari beredokumentala eta Esnalek zuzendutakoUrte berri on, amona!, Altunaren gidoiarekin.
Ikastetxe askotan egon da, eta horietako batzuetan argitu duenez,Amama da gehien gustatu zaiona, eta Txotx gehien kostatu zaiona.
Fermin Muguruzak, 2001eko korrikarako abestia egin zuenean, garai hartan euskal zineman oso berritzaileak zirenTelmo Esnal eta Kixi-rekin (Asier Altuna) sortu zuen bideoklipa. Modernitatea eta nekazal giroa batera agertzen ziren; adibidez, hasieran Beñat nekazari klasikoak belarra mozten zuen parke teknologiko batean, edo harri-jasotzaileakFenwick orga batekin jasotzen zuen harria. Globala eta lokala uztartzearen aldeko aldarria erakusten da, baina eredu berrien derrigorrezko ezarpenik gabe ("Uztartzea da bat, bestea ezarpena /Elkartrukatu edo derrigortu ereduak") Janari azkarren kontrapuntuan ("Macdonalizazioa"), urteetan herrietako festetan ibilitako "Saltxitxauto" furgoneta herrikoia azaltzen zen bideoklipeankilometro 0-ko janari gertu eta gozoa eskaintzen.[2]
Zinemako sari edo izendapen hauek jaso ditu:[3]