Ashmolean Museoa (ingelesez:Ashmolean Museum of Art and Archaeology),IngalaterrakoOxford hiriko Beamount kalean kokatua dago. Ezagutzen den lehenengo unibertsitate museoa da. Bere lehen eraikina 1678 eta 1683 bitartean eraikia izan zen Flias Ashmoleren 1677anOxfordeko unibertsitateari dohaintzan emandako bilduma bat zuenbitxikerien gabinete izan zezan.
BildumakElias Ashmolek jasotako objektuak zituen, baina baita John Tradescant eta izen bereko bere semeak bezalako bidaiari eta bildumagileek eskuratutakoak ere. Bildumak antzinako txanponez, liburuak, grabatuak, espezimen geologiko eta zoologikoak( horietako bat Eurapan ikusiriko azkenDodoaren gorputz disekatua zen, baina hau oso hondatu zegoen, burua eta atzapar bat izan ezik).
Museoa 1683ko ekainak 6ean ireki zen Robert Plot naturalista zelarik lehen zuzendaria. Ondoren, espezimen desberdinak museo berrietara lekualdatuak izan dira eta Broad kaleko Ashmolean zaharraOxford English dictionary idazteko bulego moduan erabili zen. 1935etik, eraikina zientzia museo bezala ezarri da, erakusketa, Oxford Unibertsitateko instrumentuekin, Lewins Evansenak (1853-1930), horienastrolabioen munduko erakusketarik handiena.
Gaur egungo eraikina 1885ekoa da. Charles Cockerellek estilo klasiko batean diseinatua Beamount kalean. Eraikinaren hegal batean Taylor instituzioa dago, unibertsitateko hizkuntza modernoen fakultatea. Museo nagusia Elias Ashmol eta John Tradescanten (aita eta semearena) bilduma originalak gordetzen ditu, baitaarkeologia eta arte erakusketa bilduma handiak ere Rafaelaurreko margo bildumarik onenetarikoa, zeramika maiolika etazilar ingelesa ditu. Arkeologia sailak Arthur Evansen legatua du eta zeramika greko eta minoiko bikaina ere.Antzinako Egipto etaSudaneko bilduma zabal bat ere badu. Museoan ere Griffith Institutua dago,egiptologiaren ikasketarako.