HiriaTronto ibaiaren eta Castellano errekaren arteko elkargunean dago, eta mendiz inguraturik dago. Haren inguruan bi parke natural daude: bata, ipar-mendebaldera, Monti Sibillini Parke Nazionala; eta bestea, hegoaldera, Gran Sasso e Monti della Laga Parke Nazionala.
Ascoli pizenoarrek sortu zuten,Erroma sortu baino mende batzuk lehenago, Adriatikoko gatz-meatzeak etaLazio eskualdea lotzen zituenVia Salaria zeritzon ibilbidearen gunetzat.
Hainbat agintariren esku egon ostean,1860. urteanItaliako Erresuman sartu zuten, Markak etaUmbria eskualdeekin batera.
Ondare arkitektoniko aberatsa daukate Ascolin; esate baterako,Pizkunde estiloan eraikitako marmol trabertinozkoPiazza del Popolo edo Herriko Plaza ikusgarria. Katedrala, eliza mordoa, jauregiak, gotorlekuak, erromatarren aroko zubia, besteak beste, ikustekoak dira.
Ascoli Picenok auzo hauek ditu: Bivio Giustimana, Campolungo-villa sant'Antonio, Caprignano, Carpineto, Casa circondariale, Casalena, Casamurana, Case di Cioccio, Casette, Castel di Lama stazione, Castel Trosino, Cervara, Colle, Colle san Marco, Colloto, Colonna, Colonnata, Faiano, Funti, Giustimana, Il Palazzo, Lago, Lisciano, Lisciano di Colloto, Montadamo, Morignano, Mozzano, Oleificio Panichi, Palombare, Pedana, Piagge, Pianaccerro, Poggio di Bretta, Polesio, Ponte Pedana, Porchiano, Rosara, San Pietro, Santa Maria a Corte, Talvacchia, Taverna di mezzo, Trivigliano-villa Pagani, Tronzano, Valle Fiorana, Valle Senzana, Valli, Vena piccola, Venagrande, Villa S. Antonio.