Arte endekatua erakusketa Salzburg, 1938.Irudia, Franz Marc.GoebbelsArte endekatua (Entartete Kunst) erakusketan.
Arte endekatua, alemaniakoEntartete Kunst hitzen itzulpena da, nazien erregimenaren aldianAlemania osoanarte modernoa deskribatzeko erabiltzen zen espresioa hain zuzen ere.Naziek arte mota hau gaitzesten zuen eta "arte heroikoa" zeritzotena goretsi. "Endekatu" arte hau,Alemanian debekatua izan zen eta "ez alemaniar"-tzat jotzen zuten, boltxebike etajuduen kutsua gaineratuz. "Artista endekatutzat jotzen zutenak zigortuak izan ziren; besteak beste, ezin zuten irakaskuntzan aritu, ezin zuten beraien artea erakutsi edota saldu eta zenbaitetan, artea sortzea ere eragotzi zieten.
Arte endekatua halaber,naziek antolatutako propaganda erakusketa baten izenburua izan zen. Erakusketa hau, 1937 urtean,Municheko Haus der Kunst-en egin zuten eta bertan arte modernoko lanak, anabasean jarrita eta irrigarri uzten zuten testuak gaineratu zizkien. Horrez gain, aldez aurretik 1933 urteanalemaniako agintariek ordaindu zuten itzelezko salneurria zehaztu zuten, herri xehea bukatu berri zen gerraren ondoriak eta1929ko krisi ostea sufritzen zuen bitartean. Iritzi publikoa arte modernoaren kontra jartzeko asmotan, erakusketa hainbat hiritan izan zen,Alemania etaAustria barrena.
Arte modernoa debekatzen zuten bitartean, ohiko margo etaeskultura, "odola eta lurra" "arraza garbitasuna", edertasuna, militarismoa eta obedientzia baloreak goresten zutenak sustatu zuten. Era berean,musika tonala izatea etajazz musikaren eragin gabekoa nahi zuten; bestelako pelikulak eta antzezlanak zentsuratuak izan ziren.
Horrela jokatzearen arrazoia hau zen: artea heroikoa, benetako artea adierazten du eta eredu modernoek ordea edertasun kanonetik kanpo zeuden. Artista "garbi"ek "arte garbia" sortzen zuten eta aldiz, artista modernoek, "endekatuek" ordea "arte endekatua" ekoizten zuten.
Naziek artista "endekatu"tzat jotzen zuten artisten zerrenda: