Arrautza egosi | |
---|---|
janari etajaki | |
![]() | |
Materialak | arrautza |
Arrautza egosia edota arrautza gogortuagatzun edouretanegosi ohi denarrautza bat da, nagusikioilo arrautza.Egosketan zehar arrautzak oskola mantentzen du.
Uretan oskolik gabe egosten diren arrautzeiarrautza poxatuak edoarrautza eskalfatuak deitzen zaie.
Arrautza egosterako orduan era desberdinak daude, eta egoste denbora aldatuz arrautza modu desberdina lortu dezakegu. Dena delako moduan, kontu garrantzitsua izan ohi da kazolan jartzen lehena arrautza izatea, eta ondotik ura eta gatza. Hona hemen aipaturiko moduak:
Ura irakiten hasten denetik 4 minutu bitarte mantendu egoste prozesua. Honela, zuringoak gorputz pixka bat hartzen du, eta gorringoa berriz likido mantentzen da. Prestatzen den momentuan jatea komeni da,salmonellaz gaixotzeko arriskua baitago, batez ere haur pertsona nagusi eta sistema inmunitarioa makal duten pertsonengan.
Mollet arrautza edo itzulpena egindaarrautza biguna bost minutuz egosten edukita lortzen dugu, honela zuringoa mamituta eta gorringoa likido antzean gelditzen dira. Arrautza mota hau asko erabiltzen da gosari modura jartzeko, arrautzaren moldeko ontzian jarri eta goilaretxo batekin barruko edukia atereaz.
Arrautza egosia zortzi eta hamar minutu bitarte egosten edukita lortzen dugu, honela, bai zuringo zein gorringoa gogortuta geratzen dira. Hau da sukaldean gehien erabiltzen den modua, ondoren erditan edo laurdenetan zatituta aurkezteko. Bestalde, ogitarteko edota sandwitch-etan sartzeko xerra biribilak moztu ohi dira.
Euskal sukaldaritzan osagarri bezala erabiltzen da, adibidezLegatza saltsa berdean.