Arrasate (gaztelaniaz: Mondragón)[5]Gipuzkoako hego-mendebaldekoudalerri bat da,Debagoiena eskualdeko populatuena eta Gipuzkoako jendetsuenetan seigarrena, 21.903 biztanle baitzituen 2016. urtean. Bertakoakarrasatearrak edomondragoetarrak dira.Bergarakobarruti judizialaren menpe dago.
Horretaz gain, garrantzi handikoa izan da herrianUnion CerrajeraXX. mendean zehar, herritar askoren lantoki zen sarrailak egiten zituen enpresa ezaguna. Izan ere, arrasatearrek "sarrailagile" ezizena hartzen dute.
Udalerriaren izen ofizialaArrasate edoMondragon da gaur egun. Urteetan zehar atzera eginez gero, udalerriaren izenak biak direla erakusten du historiak, baieuskaraz eta baigaztelaniaz. Hala eta guztiz ere, gaur egun, gehienetan,Arrasate hartzen da euskarazko izentzat etaMondragon gaztelerazkotzat; izan ere, hizkuntza bakoitzean erabilera horixe egiten da oro har. Euskaraz, gainera,Mondragoe ere erabili ohi da, batez ere adineko jendeak.
Arresate edoArrasate herrixka kokatuta zegoen lekuan1260an sortu zuen herriaAlfontso X.a Jakitunak. Horrenbestez, sorrerakohiri-gutunean irakur daiteke hurrengo esaldia:por fabor que avemos de fazer bien e merced a todos los pobladores de la puebla que es en Leniz, que avie ante nombre Arressate, a que Nos ponemos nombre Montdragon.
Kondaira batek dioenez,Mondragon izena aspaldian herritarrak beldurtzen zituenSanta Barbara mendiko herensuge baten oinarritzen da. Eskualdeko olagizonek garaitu zuten dragoi hura, eta hala jaso zuen izena herriak. Historialariek diotenez, ordea, izena ez dago kondairan oinarrituta; haien ustez, kondaira horren ondoren asmatutakoa da, izena arrazoitzeko, eta erregearen burutazioa baino ez zen izan.
Arrasate hitzarenetimologia ez dago argi, bainaate etaarras (arratsaldea, iluntzea) berbak barne biltzen ei ditu; horrenbestez,iluntzeko atea edo halako zerbait izan liteke haren esanahia. Beste batzuen ustez, berriz,harresi etaate hitzen arteko loturatik dator, herriko harresian ziren ate ugarien ondorioz.
Lehen mendeetan hiriaren izen ofizial bakarraMondragon izan zen, euskal hiztunekMondrague edoMondrau deitzen zioten arren. Bestalde, ezaguna zen hiria sortu aurretiko herrixkaren izenaArrasate zena, baina izen hori erabiltzeko ohiturarik ez zegoen.
XX. mendearen bigarren erdian, etaFrancisco Francoren heriotza etademokraziaren itzulerarekin batez ere,euskararen sustapena indartzearekin batera, herrien euskarazko izenen erabilpena handituz joan zen poliki-poliki. Horien artean,Arrasate euskarazko izen ofizial bezala erabiltzea proposatu zuten,Mondragoe ordeztuz. Proposamen horrek onarpen zabala izan zuen, bai herritarren artean eta baiEuskal Herri osoan ere. Horrenbestez,Euskaltzaindiak euskarazko izen ofizialtzat onartu zuenArrasate. Gaur egun,Arrasate da euskaraz gehien erabiltzen dena,Mondrague edoMondrau ere erabiltzen den arren.
Euskaltzaindiak bere 140. arauan azaldu duenez,Arrasate da udalerriaren euskarazko izena.[5] 2004an arau hori onartu zen arte,Euskaltzaindiak ontzat ematen zuenMondragoe izena ere, berak argitaratutako hainbat izendegitan.
ArrasateGipuzkoakoDebagoiena eskualdearen mendebaldean kokatuta dago,Araba etaBizkaiarekin mugan.Udalatx (1.117 m) mendiaren magalean dago, haren hegoaldean. Herria mendiz inguratuta dago, aurrekoaz gainMurugain (778 m) etaKurtzetxiki (532 m) ere ditu gertu. Udalerriak, mendi horien guztien artean, eta beste hainbat udalerrirekin bateraLeintz harana osatzen du.
Euskal Autonomia Erkidegoari erreparatuz gero, jabetzen gara erdi-erdian dagoen herria dela Arrasate, hiru herrialdeen lotunean . Gertuen duen euskal hiriburuaGasteiz da, 39 kilometrora, eta horren ondorenBilbo, (48 km.)ra,Donostia (78 km.)ra etaIruñea (109 km.)ra daude. HerriaDeba ibaiak zeharkatzen du, baina izen bera duen herritik datorrenAramaio ibaia ere Arrasatetik igarotzen da, herrian Deba ibaiarekin bat egiten duela.
1260komaiatzaren 15eanAlfontso X.a Jakitunakhiri-gutuna eman zion bertan zegoenArrasate edoArresate herrixkari, Leintz eta Aramaioko haranak elkartzen diren tokian, baitaMondragoe (Mondragon) izen berria ipini ere. Bizitoki hori Santa Barbara mendixkaren magalean kokatu zen. Tontorrean gaztelu zaharra zegoen, Deba ibarrean oso leku estrategikoan,iberiar goi-lautada eta kostaldearen arteko komunikabiderik garrantzitsuena baitzen ibar hori.Erdi Aroko hasieran hiriak sortzeko ahaleginari jarraituta, Deba ibarraren buruan eratu zenhiribildua, Gipuzkoako barneko aldeko beste haran eta ibar batzuetan egin zen antzera.
Alfontso X.a Jakitunak Gasteizko forua eman zion Mondragoeri. Ondoren, Gaztelako erregeek zabaldu egin zituzten bertako biztanleei emandako eskubideak.1353an Garagartza, Gesalibarko Santa Ageda, Udala eta Uribarri elizateak hiribilduan sartu ziren.
Arrasateko dragoia, Santa Barbara parkean
Bando-gerren garaian eraso asko izan zituen Arrasatek.Oñatiko jaunak erre egin zuen hiribildua1448koekainaren 23an, guraiatarren (oinaztarrak) eta baineztarren (ganboatarrak) arteko liskarrak zirela eta. Ia erabat hondatuta geratu zen horren ondorioz. Ondorengo mendeetan Mondragoeko hiribilduak izen handia izan zuen bertakoburdinoletan egiten zenaltzairua zela eta. Burdinolak garrantzi handikoak izan zirenXV. etaXVI. mendeetako garai hartan, armagintzan bereziki, eta Mondragoeko altzairua ezaguna zen Espainian, Frantzian, Herbehereetan, Ingalaterran eta Italian, besteak beste. Gaur egun, horren lekukoa da bertako kale nagusietako batek izen hori berori daukala. Halaber,Meatzerreka auzoaren izenak garbi erakusten du meatzeek herrian edukitako presentzia eta garrantzia.
Hainbeste gorabeheraren ondoren, burdinolen eta manufaktura metalikoen bulegoen tradizio luzeak etengabeko garapena bizi izan zuen XX. mendeko lehen erdian. Eta hori argi nabaritu zen biztanle kopuruan. Baina manufaktura metalikoen kontzentrazio industrialak eragin duen jauzi handi horren ondorioz, azken hamabost urteotan hogei mila biztanle izatera iritsi gara. Eta sortzen ikusi gintuen herria gu mantentzeko gauza badela ikustea pozgarria bada ere, nahiz eta etorkin mordoa hartu behar izan, arduraz jokatu behar dugu eta denontzako zerbitzuek sortzen dituzten arazoei irtenbidea bilatu behar diegu eta, era berean, hain eremu aktiboan sustapen sozio-ekonomikoak berekin dakartzan beharrizan gero eta ugariagoei erantzun behar diegu.
»
1966an Bedoña auzoa Arrasate udalerriaren parte izatera pasatu zen, eta urte hartan bertanLagun Aro erakundea sortu zuten.1991anMCC kooperatiben korporazioa abian ipini zuten, eta sei urte geroagoMondragon Unibertsitatea.
2013an krisialdiak jo zuen Fagor enpresa, herriko eta bailarako ikurra zena.
Ines Osinaga arrasatear abeslari eta soinu jotzailea,Koldo Zuazorekin hizketan, Arrasaten egiten den mendebaleko euskararen erakusgarri.Arrasateko Ana Mari Axperen[6] testigantza, euskeraren erabilera eskolan zigortua izatearen ingurukoa.Euskal Herriko Ahotsak[7][8] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.
Arrasateko euskaramendebalekoa da (bizkaiera)[9], sortaldeko azpieuskalkian[10] kokatzen den Debagoieneko euskara[11], hain zuzen. Deba eskualdeko hainbat herrik osatzen dute Debagoieneko hizkera: GipuzkoakoAretxabaletak,Arrasatek,Eskoriatzak,Leintz Gatzagak etaOñatik eta ArabakoAramaiok.Leintz haranak esparru berezia osatzen du Deba ibarrean, oso estua delako Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga herrien arteko batasuna. Aramaioko hizkera ere ez da asko urruntzen hauetatik, baina bai Oleta auzokoa, Oletako hizkera sartaldeko eta sortaldeko hizkeren arteko tarteko hizkeratzat hartzen baita. Oñatiko hizkera ere berezia da. Oñati ez zen Gipuzkoan sartu 1845 urtera arte eta bertako hizkerak oraindik ere nortasun berezia du. Oro har, Debagoieneko hizkerakArabako euskararen eragina duela esan daiteke. DebagoienakGasteizekin eduki du hartu-emanik estuena eta, dirudienez, hango ezaugarriak eta hango berrikuntzak iritsi dira bertara
Arizmendi ikastola Arrasateko San Frantzisko Xabier, San Viator eta Umezaintza, eta Eskoriatzako Almen ikastolek1999tik osatzen duten kooperatiba da.2005ean Aretxabaletan ospatu zuenKilometroak jaia,1981ean berriz, Arrasaten antolatu zuten.
Euskarazko idazleen artean, aipatzekoak diraEuskal Pizkundearen garaianSeber Altube euskaltzain, filologo eta idazlea, etaJuan Arana "Loramendi" fraide kaputxino eta olerkaria. Urteak aurrera,Jokin Zaitegi josulaguna izandakoa eta euskaltzaina nabarmendu zen1950eko hamarkadan bereziki,Euzko-gogoa literatura aldizkaria sortuz eta idazle klasikoen hainbat obra euskaratuz. Azkenik,Eneko BarberenakXXI. mendearen lehenengo urteetan idazteari ekin zion, etakomikien munduanJulen Ribas marrazkigilea eta Igor Leturia blogaria aipatzekoak dira.
ArrasateGipuzkoako gune industrial nagusia da, eta baitaEuskal Herriko nagusienetakoa ere. Euskal kooperatibismoaren erdigunea da,XX. mendearen bigarren erdialdeankooperatiba ugari sortu zuen mugimenduari esker. Kooperatiba horietako gehienakMondragon Corporacion Cooperativa taldearen barnean daude eta askok eta askok egoitza nagusia Arrasaten dute.
Arrasaten 12.000 lanpostu inguru daude kooperatibismoari lotuak; horri esker, herriko biztanleek ez ezik, inguruko herri eta eskualdeetako pertsona askok bertan lan egiten dute.
Lehen sektorea: gaur egun oso txikia da Arrasaten lehen sektorean lanean dabilen jendearen ehunekoa; herri aktiboaren %0,5 baino ez, 50 pertsona. 200 baserritik gora daude, baina bertako bizilagun gehienek beste lanbide bat dute nekazaritzaz gain.
Bigarren sektorea: herriaren sektore nagusia da, aberastasunaren %62 eta lanaren %58 hartzen baitu. Esparru horretan garrantzi handienekoa metalurgia-industria da, sektore horren %79 hartzen duena.Fagor Elektrotresnak,Fagor Ederlan,Fagor Arrasate,Fagor Automation,Fagor Elektronika etaAlecop dira enpresa nagusiak metalurgiari dagokionez, horiek herriko lanpostuen %50 osatzen baitute.
Urriko lehen ostirala,Maritxu Kajoi:1977. urteaz geroztik ospatzen den jaia da, txikiteroen jaia. Egun horretan dotore jantzita irteteko ohitura dago.
Abenduaren 6an San Nikolas eguna ospatzen da. Goizean zehar haurrak kalez kale ibiltzen dira herrian zehar San Nikolas kantua abesten. Etxeetatik bolo-boloa botatzen zaie: gaztainak, intxaurrak, gozokiak, litxarreriak, txanponak... Eguerdianudaletxeko balkoian boloa egiten dute.
Abenduaren 22a,Santamasak: San Tomas feria ospatzen da egun honetan, baserriko produktuen salmenta eta erakusketa, artisautza lehiaketak eta erakusketak, etaherri kirolak ere ezin dira falta.
Arrasaten musika talde ugari sortu dira, batzuk oso ezagun bihurtu direnak, esate baterakoRIP,Ekon,Des-kontrol etaGose. Hona hemen Arrasateko hainbat musika talderen zerrenda:
Erdi Aroko hiriguneak hasierako egitura eta ezaugarriak gordetzen ditu oraindik. Erdi Aroko kale-egituraketa paradigmatikoa da tipologiari dagokionez eta lur-sailen zein orubeen banaketagotikoaren amaierakoak dira. Hiriguneak egituraeliptikoa du eta lurraren aldatsetara egokituta dago. Hiru kale nagusi ditu eta beste bi kale txiki zeharretara. Erdiko kalea da ardatza, antzina errepide izandakoa. Hiriguneko beheko aldean hasi eta iparretik hegora doa. Alde banatan, Iturriotz eta Burdinola kaleak eta, goitik behera, Zurgin eta Olarte kantoiak Burdinola kalea gurutzatu eta antzinakoharresiraino doaz. Harresi barruko etxe-multzoak bikoitzak dira eta ingurukoak, berriz, bakunak. Neurri handi batean, Erdi Aroko orube banaketa gordetzen da: oinarria luzea eta estua, batez ere, Burdinola kalean.
Hirigunearen erdian, antzinako hilerriaren gainean, plaza dago. Alde banatan, Arrasateko herri-eraikinik esanguratsuenak:San Juan Eliza Nagusia etaUdaletxea. Jatorrizko harresiko sarrera-ateetarik hiru kontserbatzen dira, Beheko Atea edoPortaloia1768koa da. Beheko aldean dago eta bertan elkartzen dira harresi barruko hiru kale nagusiak. Iturriotz kantoiko Atea edoKontzezinoko atea ere XVIII. mendekoa da; eta Zurgin-kantoikoa, berriz, XVI.ekoa.
Hirigune honetan nagusitzen den eraikin-moldean hiru-lau solairuko etxeak ikusten dira, elkarren ondoan, bata besteari itsatsita. Teilatuaren bizkarra, gailurra fatxadaren parean, bi isurialde etateilatu-hegalak, airean. XIX. mendean eraikitako etxeak nagusi diren arren, garaipizkundetarrean etabarrokoan eraikitako jauretxe eta jauregiak ere badira bertan, Bainez de Artazubiaga etxea nabarmen daiteke Iturriotz kalean. Eliza Nagusia eta Udaletxea oso eraikin esanguratsuak dira hiribilduan. Lehena, eraikingotikoa da.Dorrea, gotorleku motakoa da, XVI. mendekoa. Udaletxea, berriz,Martin Karrera arkitektoak egindako eraikin barroko ederra da. Harresi barruko esparrutik kanpo baina oso hurbil beste eraikin multzo bat dago: San Frantzisko eliza,kalostra etakomentua.
Meatzerreka auzoko San Balerio elizan, erromatar garaiko inskripzio bat zegoen horman sartuta. XIX. mendean Madrilera eraman zuten et ondoren, Saelicesko (Cuenca) museo bateko biltegi batean egon zen ahaztuta. Idazkuna Dialco (Dialcusnominatiboan?) jainkoari eskaintza bat adierazten du, Vaslerius Tirio zieneko pertsona batek.[42][43]
Beste objektu nabarmena,Udalaxen aurkitutako aizkora buru leundua da, seguronikNeolitoan egina.[44]
Historiaurreko aztarnategiei dagokienez,Lezetxiki, aztarnak dituen Euskal Herriko koba garrantzitsuenetako bat da.[45]