Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Arnoldo Alemán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arnoldo Alemán

(2012)
President of the National Assembly of Nicaragua(en)Itzuli

2002kourtarrila -2003kourtarrila
Nikaraguako Presidentea

1997kourtarrilaren 10a -2002kourtarrilaren 10a
Violeta Barrios de Chamorro -Enrique Bolaños
Bizitza
JaiotzaManagua1946kourtarrilaren 23a (79 urte)
Herrialdea Nikaragua
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Ezkontidea(k)María Fernanda Flores
Hezkuntza
HeziketaNikaraguako Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua etapolitikaria
Ezizena(k)El Gordo
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaConstitutionalist Liberal Party(en)Itzuli

Twitter: VUELVEARNOLDOEdit the value on Wikidata

José Arnoldo Alemán Lacayo (Managua,Nikaragua,1946kourtarrilaren 23a)nikaraguarenpresari etapolitikaria da.1997tik2002ra Errepublikako presidentea izan zen.

Bizitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Managuaren hegoaldeankafe sail bat zeukan familia batean jaio zen; aitak kargu garrantzitsuak bete zituenAnastasio Somoza diktadorearen garaian. Eskubidezkoa ikasi zuenLeóngo Unibertsitate Autonomoan eta1979 arte abokatu jardun zuen. Urte horretan, Anastasio Somoza kargutik kendua izan ondoren,sandinistek atxilotu eta jarduera kontrairaultzaileak egitea egotzi zioten. Hori zela eta, 9 hilabetez espetxean egon zen[1].

Presondegitik atera ondoren, familiaren kafe negozioetan aritzeaz gain, sandinisten politikei kontra egin zien.1989an, hiru lagunekin batera, Alderdi Liberal Konstituzionalista sortu, eta ondoko urtean Unión Nacional Opositorarekin bat egin zuen[2].1990anManaguako alkate hautatu zuten.1996an, berriz, Errepublikako presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen.

Ustelkeria kasuek markatu zuten haren agintaldia. Izan ere, denbora gutxian,Erdialdeko Amerikako gizonik aberatsenetakoa bihurtu zen[2], etaTransparency International erakundeak Munduko hamar estatuburu ustelenen zerrendan sartu zuen[3]. Alderdi Liberal KonstituzionalistakEnrique Bolaños aukeratu zuen2001eko hauteskundeetako presidentegai, Alemánen ordez.

2003an 20 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, legez kanpoko ekintzetatik lortutako dirua zuritzea, iruzurra egitea, gaizkile elkarteko kide izatea eta diru publikoa bidegabeki erabiltzeagatik[2], baina2009an Auzitegi Gorenak zigorra ezeztatu zuen.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Arnoldo Alemán:1946—: Nicaraguan Legislator and Former Leader Biography.jrank.org
  2. abcFatima HERRERA:Alemani 20 urteko espetxe zigorra jarri dio epaileak, ustelkeriagatik Paperekoa.berria.eus
  3. Juan Jesús AZNÁREZ:"Los más buscados" por EE UU: El expresidente nicaragüense Arnoldo Alemán Internacional.elpais.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Arnoldo AlemánAldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
Nikaraguako presidente eta estatuburuak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Arnoldo_Alemán&oldid=8568456"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp