Arnegi Nafarroa Beherea ,Euskal Herria Jasokuntzeko eliza eta pilotalekua
Kokapena Herrialdea Euskal Herria Lurraldea Nafarroa Beherea Eskualdea Garazi Administrazioa Estatua Frantzia Eskualdea Akitania Berria Departamendua Pirinio Atlantikoak Elkargoa Euskal Hirigune Elkargoa Barrutia Baiona Kantonamendua Euskal Mendialdea Izen ofiziala Arnéguy Auzapeza(2014-2026) Catherine Bègue (independente ) Posta kodea 64220INSEE kodea 64047Herritarra arnegitar Kokapena Koordenatuak 43°06′33″N 1°16′52″W / 43.1092°N 1.2811°W /43.1092; -1.2811 Azalera 21,21 km2 Garaiera 218-1410 metro Distantzia 8,1 km (Donibane Garazitik ) Demografia Biztanleria 237 (2018: −1) Dentsitatea 10,84 biztanle/km² Zahartzea[ 1] % 19,04 Ugalkortasuna[ 1] ‰ 49,04 Ekonomia Jarduera[ 1] % 70,78(2011) Desberdintasuna[ 1] % 1,74(2011) Langabezia[ 1] % 4,55(2013) Euskara Euskaldunak % 65,38(2010) Erabilera % 34,21(2011) Datu gehigarriak Sorrera 1659ko azaroaren 7a (independentzia) Webgunea www.arnegi.eus
Arnegi [ 2] [ a] Euskal Herriko udalerri bat da,Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta.Garazi eskualdean dago,Donibane Garazi hiriburutik 8,1 kilometrora. Altuera 218 eta 1 410 metro artekoa da, eta 21,21 km²-ko azalera hartzen du.2018 . urtean 237 biztanle zituen.
Bertako biztanleakarnegitarrak dira.
Arnegi beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
Arranegui (1284)[ 4] Arranegui de supra (1284)[ 4] La Ferrière d'Arranegui (1614)[ 4] Arrenéguy (1614)[ 4] Arneguy (1614)[ 4] Rénéguy (XVII. mendea)[ 5] Notre-Dame d'Arnéguy (1703)[ 6] Arnegui (1796)[ 4] Arneguy (1801)[ 4] Arnegi izenaArranhegi izenaren uzkurduratik dator, eta, aldi berean,arran ("arantzastu") etahegi hitzen elkarketak osatzen du.[ 4]
AintzilaLuzaideko ibarran dago.
Datu klimatikoak (Luzaide , 1974-2020) Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 24.0 26.0 29.0 32.0 35.0 39.0 39.0 40.0 36.0 33.0 25.0 24.0 40.0 Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.1 12.0 14.5 16.1 19.8 22.7 24.7 25.0 23.0 19.3 14.2 11.7 17.8 Batez besteko tenperatura (ºC) 7.2 7.8 9.9 11.3 14.8 17.6 19.6 19.8 17.6 14.7 10.2 8.0 13.2 Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.4 3.6 5.2 6.5 9.8 12.6 14.6 14.7 12.1 10.0 6.2 4.3 8.6 Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -13.0 -9.0 -8.0 -2.0 1.0 4.0 7.0 5.0 3.0 -2.0 -7.0 -8.0 -13.0 Batez bestekoprezipitazioa (mm) 159.8 146.5 145.5 171.0 123.9 85.6 72.5 93.9 103.2 136.7 188.6 160.2 1577.4 Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)78.6 83.5 93.1 65.4 63.7 68.0 62.0 56.5 87.9 98.7 92.3 75.0 98.7 Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14.6 13.9 14.7 17.7 17.5 15.3 13.6 14.4 12.8 15.2 15.4 15.3 180.2 Elur egunak (≥ 1 mm) 1.4 2.1 1.0 0.5 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.3 0.9 6.2 Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[ 7]
Herria Ondarrola edo Ondarla Oxetenea Xakuenea Anttonenea Bernardoenea Bixkarrea Intxaurrea Moxoa Kuria Gaztelu Kartta Ixtehotea Pekomartxota Pekoaleira Gainekoaleira Ardantxa Baxoa Bastila Behorlegia Zeztaua Zeltzane Unaia Bizkaia Udiria Hameka Borderrea Hartxa Pagola XVIII. mendera arte, ArnegiLuzaide udalerriko auzo bat zen. Hala ere,Frantziar etaEspainiar Estatuek muga bat ezarri zutenLuzaideko ibarran , muga tradizionalak errespetatu gabe, eta1659ko azaroaren 7an Arnegi etaLuzaide banandu zituen, bi estatu ezberdinetan jarriz. Hori dela eta, Arnegiri udalerria eman zioten, udalerri independente bihurtuz. ArnegiriOndarrola edo Ondarla auzoluzaidarra ere gehitu zitzaion,luzaidarra zenElizaldeko auzoarekin jarraitasun geografiko bera izan arren, administratibokiFrantziaren mende zegoena. Prozesu bera, baina alderantziz gertatu zenPekotxetako tokiarekin. Aurretik, Arnegi auzoaren zati bat (izatez, jarraikortasun geografiko bat ere osatzen dute), honetatik nahitaez banandua izan zen,Luzaideko auzo bat bihurtuz,Espainiar Estatuan .[ 8]
Arnegin1614an sinatu zenErroko etaBaigorriko ibarren arteanSorogainibar etaKintoa larreen inguruan bakeak egiten saiatzen zen akordioa.[ 9]
Frantziar Estatuaren lurraldea bi eremutan banatu zenez, bataWehrmachten mendekoa eta besteaVichyko gobernuak administratua1940ko ekainaren 22an , ArnegiHirugarren Reichako administrazioari esleitu zitzaion. Demarkazio-linea ibarran egon zen, Arnegi etaLuzaide artean.[ 10]
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851 1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896 1901 225 515 593 696 676 750 920 1032 935 907 941 902 836 823 772 685 704 699 661 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954 1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 2011 2016 2018 668 676 591 616 630 605 568 570 526 444 397 337 314 286 279 241 236 237
Biztanleriaren tamaina Urtea 232 233 234 235 236 237 238 239 2014 2016 2018 2020 2022 2024 Arnegi Biztanleriaren estatistika Honako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero,bertan egin dezakezu . Udalerriko ekonomiaren oinarrialaborantza da.Luzaiden egon arren, Arnegiko bizilagun askoPekotxetako bentetean ari dira lanean, eta horiek dira udalerriko hornidura-gune nagusia.
Hasiera Amaiera Auzapeza Alderdia 1995 2001 Pierre Bègue 2001 2014 Gratien Curutchet 2014 karguan Catherine Bègue falta diren datuak osatu egin behar dira
2017ko urtarrilaren 1era arte, ArnegiGarazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zenEuskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[ 11]
Donejakue Bidea udalerritik igarotzen da,Donibane Garazitik datorrena. Hurrengo udalerriaLuzaide da.
Luis Luziano Bonapartek ,1869an , Arnegi sailkatu zituen, mendebaldekobehe-nafarrera euskalkian,Baigorri ,Arberoa etaOrtzaize ibarretan hitz egiten zena,Garaziko gainerako herriak ez bezala.[ 12]
Koldo Zuazok ,2010ean , Arnegiknafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[ 13]
↑ /aʁ̞neɣi/ ahoskatua(laguntza ) ↑a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza . ↑ Euskaltzaindia . 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .↑ Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9 . PMC 466662204 . (kontsulta data: 2021-05-17) .↑a b c d e f g h Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4 . PMC 72757865 . (kontsulta data: 2021-05-17) . ↑ (Frantsesez) Raymond, Paul. (1863). Dictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées. Impr. impériale (kontsulta data: 2021-05-17) .↑ Don Jose Yanguas Miranda jaunek argitaratu izenak ↑ Bankako estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24) .↑ Veyrin, Philippe. (1975). Les Basques de Labourd, de Soule et de Basse Navarre : leur histoire et leurs traditions. Arthaud ISBN 2-7003-0038-6 . PMC 2492212 . (kontsulta data: 2021-06-27) .↑ «Arnegiko udalerria» www.pop.culture.gouv.fr (kontsulta data: 2021-06-27) .↑ «Armistice 1940, France Allemagne, MJP, université de Perpignan» mjp.univ-perp.fr (kontsulta data: 2021-06-12) .↑ Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com ↑ Luis Luziano Bonaparte.Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés ,1863 . ↑ Koldo Zuazo.El euskera y sus dialectos . Alberdania, 2010.