Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Arkotxa

Koordenatuak:43°13′37″N2°51′51″W / 43.22694°N 2.86417°W /43.22694; -2.86417
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau auzoari buruzkoa da; idazlea gaitzat duena beste hau da: «Aurelia Arkotxa»
Arkotxa
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaZaratamo
Geografia
Koordenatuak43°13′37″N2°51′51″W / 43.22694°N 2.86417°W /43.22694; -2.86417
Garaiera80 metro

ArkotxaZaratamoko (Bizkaia) iparraldean dagoen auzoa da, udalerriko populatuena dena alde handiz, %70a gutxi gora-behera.

Gaur egun 1.250 biztanle inguru ditu.

Mugakideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Basauri ipar-mendebaldean,Galdakao ipar-ekialdean eta Uriondo eta Larikano auzuneak hegoaldean mugakide ditu.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aste Santua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Arkotxako eliza.

Kultura ekitaldi ezaguna daAste Santuan egindakoa: 150 pertsona inguruk parte hartzen dute, antzezte lanetan zein muntatze eta prestaketetan. Ostegun Santuaren arratsaldean Azken Afaria antzezten dute eta Ostiral goizean Ortuaren Otoitza, epaiketak etaViacrucis delakoa. Orain dela 50 urte abiatu zuen ekimen hau Flavio Bujanda parrokoak Iragorriko San Bizente elizaren baitan eta Gazte-Kabi elkartearen bidez.

Jaiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Arkotxako jaiakekainaren lehenengo asteburuan ospatzen dira.

Elkarteak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lehen aipatutako Gazte-Kabi elkarteaz gain, elizaren ingurukoa, beste bi aipatzekoak dira: Genero berdintasunaren alde lan egiten duen Enarria alde batetik, eta bestetik Txarrota Kultur Elkartea.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Arkotxa&oldid=8378679"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp