Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Arkear

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arkearra» orritik birbideratua)
Arkear
Arkear
Kronologia
Hasieraduela 4.031 milioi urte
Amaieraduela 2.500 milioi urte
Honen parte daAurrekanbriar etaICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale(en)Itzuli
OsatutaEoarkearra
Paleoarkearra
Mesoarkear
Neoarkear

HadearArkearProterozoiko
Dolomeu kraterra,Reunion. Lurraren itxura, Arkearrean, honen antzekoa izango zen beharbada.

Arkear[1]eona —aurretikArkeozoiko izenaz ezaguna—denbora eskala geologikoaren banaketa bat da,Kanbriarraurrearen bigarren banaketageologikoa. Duela 4.000 milioi urte hasi zen,Eon Hadearraren ondoren, eta duela 2.500 milioi urte amaitu,Proterozoikoa hasten denean, 1.500 milioi urteko iraupena izanez. Datak kronometrikoki ezartzen dira,estratigrafian oinarrituta egon beharrean. Behe muga (hasiera puntua) ez du ofizialki ezarriNazioarteko Estratigrafia Batzordeak. Antzinakoliteraturan Hadearra Arkearraren zatitzat hartzen da. Arkear hitzaantzinako grezierazkoΑρχή hitzetik dator, eta «jatorria» edo «sorrera» esan nahi du.

Ezaugarri nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Garai honetanlurrazalaren eboluzio bat gertatzen da. Planeta beroagoa zen baina gaur egungo barne-egituraren antza izango zuen dagoeneko eta honekplaken tektonika sortaraziko zuen.Litosfera sortzeko abiadura handiak adierazten duenez jarduera tektonikoa askoz handiagoa zen gaur egun baino.Ozeano dortsalak etapuntu beroak asko ziren etafosa tektonikoetan er jarduera handia zegoen. Gure planetako lehenengo kontinenteak orduan sortu ziren, puntu beroei loturik ziurrenik[2], baina jarduera tektoniko handiaren eraginez inoiz ez ziren haundi bihurtu. Gaur egun ditugun kratoien %7-a baino ez dute osatzen[2].

Atmosferanberotegi-efektuko gasek inoizko portzentai handiena zuten. Lurrazalean ur likidoa bazela erakusten duten arro ozeanikoen berri eman digute sedimentazio kimikoaren ondorioz sortu zirenbasalto etasukarriek.

Arkear harriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Arkear eonean sortu ziren arrokak magmatikoak izan ziren jatorriz baina gaur egun sedimentu oso metamorfizatuak dira.Graubakak,eskistoak etagneissak dira gehienbat. Arroka karbonataturik ez dago ia, ozeanoak azidoak izan ziren seinale.

Arkera arrokakGroenlandian,Ezkutu Kanadarrean,Ezkutu Baltikoan,Eskozian,Indian,Brasilen,Mendebaldeko Australian etaHegoafrikan aurkitu dira.

Biziaren sorrera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
EstromatolitoakAustraliako Thetis lakuan.

Arkearrean sortu zen bizia. Duela 3.500 milioi urtetakoestromatolitoak ugariak dira[3]. Pentsatzekoa da bizidun prokariotoak ugariak izango zirela garaiko uretan, baina hauen aztarnak aurkitzea oso zaila da.

Garai hartan hasi ziren bakterioak fotosintesia egiten, bainaanoxigenikoa izanik ez zen oxigenorik askatzen hasiko oraindik. Arkear eonaren amaieran agertu zenfotosintesi oxigenikoa.

Azpibanaketak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Arkearra lau arotan banatzen da:

AroaMilioi urteakGertakizun aipagarriena(k)
Neoarkearra2.800-2.500Fotosintesi oxigenikoa hasi zen eta atmosferara askatu zen ekoizturiko oxigenoa.
Mesoarkearra3.200-2.800Lehenengoglaziazioa gertatu zen.
Vaalbara kontinentea zatitzen hasi zen.
Paleoarkearra3.600-3.200Estromatolito zaharrenak azaldu ziren.
Fotosintesi anoxigenikoa egiten hasi ziren bakterioak.
Eoarkearra4.000-3.600Vaalbara kontinentea eratu zen.
Lehenengo bizidunak azaldu zirela uste da.
Barne-nukleoa kristalizatzen hasi zen eta ondoriozeremu magnetikoa sortu zen.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Jose Ramon Etxebarria:Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak[Betiko hautsitako esteka], EIMA, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
  2. abStanley, Steven M. (1999). Earth System History. W.H. Freeman and Company ISBN0-7167-2882-6..
  3. (Ingelesez)Allwood, Abigail C.; Walter, Malcolm R.; Kamber, Balz S.; Marshall, Craig P.; Burch, Ian W.. (2006-06). «Stromatolite reef from the Early Archaean era of Australia» Nature 441 (7094): 714–718.  doi:10.1038/nature04764. ISSN0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Zenozoikoa¹
(gaur egun–66.0 Mya)
Kuaternarioa(gaur egun–2.588 Mya)
Neogenoa(2.588–23.03 Mya)
Paleogenoa(23.03–66.0 Mya)
Mesozoikoa¹
(66.0–251.902 Mya)
Kretazeoa(66.0–145.0 Mya)
Jurasikoa(145.0–201.3 Mya)
Triasikoa(201.3–251.902 Mya)
Paleozoikoa¹
(251.902–541.0 Mya)
Permiarra(251.902–298.9 Mya)
Karboniferoa(298.9–358.9 Mya)
Devoniarra(358.9–419.2 Mya)
Siluriarra(419.2–443.8 Mya)
Ordoviziarra(443.8–485.4 Mya)
Kanbriarra(485.4–541.0 Mya)
Proterozoikoa²
(541.0 Mya–2.5 Gya)
Neoproterozoikoa(541.0 Mya–1 Gya)
Mesoproterozoikoa(1–1.6 Gya)
Paleoproterozoikoa(1.6–2.5 Gya)
Arkearra²(2.5–4 Gya)
Aroak
Hadearra²(4–4.6 Gya)
 
 
kya bat = duela mila urte. Mya bat = duela milioi bat urte. Gya bat = duela mila milioi urte. = ¹Fanerozoiko eona. = ²Kanbriarraurre supereona.
Estekak:(2017/02).Nazioarteko Estratigrafia Batzordea. 2015eko uztailaren 13an kontsultatua.Divisions of Geologic Time—Major Chronostratigraphic and Geochronologic Units USGS 2013ko martxoaren 10ean kontsultatua.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Arkear&oldid=8416316"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp