Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Argiontzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Keroseno argiontzia.
Paperezko argiontzi bat, japoniarra.

Argiontzia[1]erregairen bat edoelektrizitatea erabilizargi egiten duen ontzia da. Maiz eramangarria izaten da, babes gardenarekin argi-iturriarentzako (historikoki,kandela bat edoolio-metxa bat, eta, askotan, garai modernoetanbateriaz elikatutako argi bat), garraiatzeko eta zintzilikatzeko errazagoa izan dadin, etahaizea bada fidagarriagoa izan dadin.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Argiontziak antzinatik erabili dira[2], apaintzeko baino gehiago argiztatzeko. Batzuek olio-metxa erabiltzen zuten, eta beste batzuek, berriz,kandela babestuak. Euskal Herrian ohikoa izan zen erregaitzatlumera erabiltzea. Argia pasarazteko, babesgarri gardena edo zeharrargia behar izaten da.Beirazko xaflak garatu aurretik,animalia-adar mehetua eta xaflatua erabili izan zen leiho zeharrargitzat. Batzuetan, metalezko argiontzia zulotxoz betea zegoen argia pasarazteko. Ekialdeanpapera etazeta ere erabiltzen da oraindik ere.

Erdi Arotik aurrera, Ekialde Erdiko hiriekgauzainak kontratatu zituzten gauez kaleak patruilatzeko, krimena uxatzeko asmoz[3]. Gauzain bakoitzak argiontzi bat zeraman ilunpetik babesteko eta gutxienez XVIII. mendera arte iraun zuen.

XVI. mendetik aurrera,espazio publikoak gero eta gehiago argiztatu ziren argiontzi finkoekin[4], batez ere beirazko leihodun argiontziak asmatu ondoren, argiztapena izugarri handitu baitzuen. 1588an,Parisko Udalbatzak kale-kantoi bakoitzeanzuzi bat ezarri eta pizteko agindua eman zuen[5], eta 1594an poliziak argiontziengatik ordeztu zituen. 1667tik aurrera,Luis XIV.aren erregealdian, milakakaleargi jarri ziren Parisko kale eta kantoietan. Sistema horri esker, 18 metroro zeuden argiontziak, kale erdian soka batetik 6 metrora esekita.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «Argiontzi».Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-10-14.)
  2. (Ingelesez) A rare Roman lantern (Ipswich). jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017) (Noiz kontsultatua: 2018-3-30).
  3. (Ingelesez)Jovinelly, Joann; Netelkos, Jason. (2007). The Crafts and Culture of a Medieval Town. New York, New York: The Rosen Publishing Group, Inc. ISBN978-1-4042-0761-5..
  4. (Ingelesez)Schivelbusch, Wolfgang. (1987). «The Policing of Street Lighting» Everyday Life (Yale University Press) 73: 61–74.  doi:10.2307/2930197..
  5. (Ingelesez)Tucker, Holly. (2017-3-22). «How Paris Became the City of Light: Louis XIV hires the city's first police chief» Lapham's Quarterly (Noiz kontsultatua: 2020-2-17).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Argiontzi&oldid=10037682"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp