Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Argi kurba

Wikipedia, Entziklopedia askea
201 Penelope asteroidearen argi kurba,2006kourriaren 6anMount John behatoki unibertsitarioan hartutako irudietan oinarritua. Errotazio osoa erakusten du, 3.7474 ordu dirauena.

Astronomianargi kurbaobjektu astronomiko edo zeruko toki baten argi intentsitatearen grafikoa bat da, denboraren arabera. Argi kurbaespektroko gune berezi edo banda fotometriko berezi batetik abiatuta egiten da: adibidezB banda iragazki urdinarekin etaV banda iragazki berdearekin.

Argi kurbak aldikakoak izan daitezke,izar bitar itzaltzaileen,zefeida izar aldakoren edo besteizar aldakor batzuen kasuan, edo ez aldikakoak,noba baten,izar aldakor kataklismiko baten edosupernoba baten kasuan bezala.

Argi kurben azterketek, beste behaketa batzuekin batera, hauek eragiten dituzten prozesu fisikoei buruzko informazio ugari eman lezakete edo eurei buruzko teoria fisikoak estutu ditzakete.

Planetologian argi kurba batplaneta txiki edoilargi baten errotazio periodoa estimatzeko erabil daiteke. Lurretik, sarri ezin daiteke ikusi gureEguzki-sistemako objektu txiki bat, ezta teleskopiorik ahaltsuenekin ere, objektuaren itxurazko tamaina angeluarraCCD kamera batenpixel bat baino txikiagoa baita. Horregatik astronomoek objektuak eragindako argi kopurua denboraren arabera neurtzen dute (argi kurba). Argi kurbaren tontorrak ikusiz objektuaren errotazio maiztasuna estima daiteke, objektuaren zati batzuk batez bestekoa baino ilunago edo dizdiratsuagoak direla onartuz.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Argi_kurba&oldid=7225421"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp