Azalerari dagokionez, estatu hispanofonorik (hau da,gaztelania du hizkuntza nagusia gisa) handiena,Latinoamerikako bigarrena eta munduko zortzigarrena da. Halaber, Latinoamerikako hirugarren ekonomiarik handiena du.Nazio Batuen Erakundea,Mercosur etaMerkataritzaren Mundu Erakundearen kide sortzaileen artean dago. Hizkuntza ofiziala gaztelania da; horrez gain, bertako hizkuntza indigena batzuk gaur egun ere hitz egiten dira.
1816anEspainiar Inperiotik askatu eta independentzia eskuratu zuenetik,kontserbadoreen etaliberalen arteko eta aginpide militar eta zibilen arteko barne gatazka gogorrak bizi izan ditu. Aberastasun natural eta baliabide ugariko herrialdea denez, eta atzerriko inbertsio handiak jaso izanari esker, nekazaritza garatua eta industria askotarikoa dauzka.Bigarren Mundu Gerraz gero militarrendiktadurapean egon zen, harik eta1983an hauteskunde demokratikoak egin ziren arte.
Hego AmerikakoHego Konoan dago. IparraldeanBolivia etaParaguairekin du muga, ekialdeanBrasil,Uruguai etaOzeano Atlantikoarekin, hegoaldeanTxile eta Ozeano Atlantikoarekin eta mendebaldean Txilerekin. Brasilekin 1.132 kilometroko muga du, Boliviarekin 742 kilometrokoa, Txilerekin 5.308 kilometrokoa, Paraguairekin 1.699 kilometrokoa eta Uruguarekin 495 kilometrokoa[3].
Argentinako erliebeanAndeak nabarmentzen dira. 4.441 kmko luzeran, mendilerro honek herrialdearen mendebaldea zeharkatzen du, iparraldetik hegoalderaino. Gailurrik gorenakAconcagua (6962 m) da,Amerika osoko mendirik garaiena,Ojos del Salado (6891 m),Pissis mendia (6795 m),Cerro Mercedario (6768 m) etaCerro Bonete (6759 m) dira, denak mendilerroaren erdialdeko zatian. IparraldeanAtacamako puna dago, 3800 mko garaierakogoi ordoki idorra, ekialdeko ertzean 6000 mko gailurrak dituena. Eskualde horretan bertan dagoQuebrada de Humahuaca izeneko haitzartea (La Quiaca, 3.440 m). Patagoniako andeak,Neuquéndik hegoaldera, iparraldekoak baino apalagoak dira:Lanín sumendia, (3776 m),Cerro Tronador (3554 m) etaFitz Roy (3405 m) dira puntu gorenak[5].
Patagoniako goi-ordokia Patagoniako andeetatik Ozeano Atlantikoraino hedatzen den goi lautada da. Oso idorra da eta han-hemenka muino eta mendi apal batzuk daude: Cerro Anecón Grande (2010 m)Río Negron, Cerro Calfuquir (1885 m)Chubuten, Cerro Cojudo Blanco (1335 m)Santa Cruzen. Argentinako Patagonian dago Amerikako beheragunerik sakonena:Laguna del Carbón (-108 m).
Klima eta latitud aniztasuna dela eta, Argentinan oso ibai desberdinak daude. Ipar-ekialdean emaritsuak, luzeak eta nabigagarriak dira; iparralde eta mendebaldean emari txikikoa; hegoaldean,Andeetatik hurbil ibai jariotsuak dauden arren,Patagonia zeharkatu ahala emaria galtzen dute. Arro hidrografikoak hiru multzotan banatzen dira[6][7]:
Arro exorreikoak: ozeanora isurtzen dira.
Atlantikoko isurialdea. Hiru sistema nagusi daude:
Rio de la Plataren arroa. 3.100.000 kilometro koadroko eremua hartzen du, Argentina, Bolivia, Brasil, Uruguai eta Paraguairen artean banatua. Argentinako garrantzitsuena da, eta bost herrialde horien arteko nabigazioa ahalbidetzen du. Arro honetako ibai bagusiakParaná,Uruguai,Paraguai,Pilcomayo,Bermejo,Salado,Carcarañá,Iguazu eta Río de la Plata.
Erdialdeko arroak. Atlantikora zuzenean isurtzen diren ibai txikiak dira, gehienakBuenos Airesko probintziakoak: Quequén Grande, Sauce Grande, Sauce Chico eta Napostá erreka.
Patagoniako arroak. Ibai hauek Andeetan sortu, Patagoniako zabaldi idorra zeharkatu eta Atlantikora isurtzen dira. Ibilbide paraleloak dituzte, eta ez dute adar handirik. Urtean bi ur-goraldi izaten dituzte: neguan, euriteengatik, eta udaberrian, elurraren urtzearengatik. Emaririk txikiena udazkenean izaten dute. GarrantzitsuenakColorado,Chubut,Río Negro etaSanta Cruz dira.
Pazifikoko isurialdea. Argentinako Andeetan dute iturburua, baina Txilera igaro etaOzeano Barera isurtzen dira. GarrantzitsuenaFutaleufú da.
Arro endorreikoak. Erdialdeko Argentinako ibai hauek ez dute Ozeanora isurtzen. Batzuek aintziretan dute ahoa, eta beste batzuk agortu egiten dira. Nagusiak hauek dira:
Desaguadero ibaiaren sistema. Iturburua erdialdeko Andeetan duen ibai hau Guanacacheko urmaeletara isurtzen zen, baina XX. mendeanhezegune hori lehortua izan zen. Ur goraldi handienetan (oso gutxitan) ura Ozeano Atlantikoraino irits daiteke. Ibai hau oso erabilia da hidroelektrizitatea ekoizteko eta ureztatzeko.
Mar Chiquita aintziraren sistema.Dulce, Suquía eta Segundo ibaien ura hartzen du.
Quinto ibaiaren sistema. San Luisko mendilerroan sortu eta hegoaldekoCórdobako zingiretara isurtzen da.
Arro arreikoak.Chacoren erdialdean,Punan, mendebaldekoPanpan eta Andeetatik kanpoko Patagonian daude. Bertan ez da ibai iraunkorrik, eta elur urtze edo eurite handien ostean, zingirak (esteros), aldi baterako aintzirak edo gatz-lautadak eratzen dira.
Argentinan aurkitutako gizakien lehenengo aztarnak K.a. 11.000 urtekoak dira. K.a. lehen milurtekoan,artoan oinarritutako zibilizazioak Andeetako aldean (Santa María, Huarpes, Diaguitas, Sanavirones, besteak beste) garatu ziren.
1536. urtean hasi zen espainiarren konkista.Pedro de MendozakBuenos Aires hiria sortu zuen, baina indiarrekin harremanik ez zutelako eta haien erasoak etengabeak zirelako, utzi egin behar izan zuten luze gabe.Potosiko zilar meatzeak aurkitzeak, ordea,Río de la Plata alderako joera areagotu egin zuen eta Argentina iparraldea (Chaco, Río de La Plata)Peruko Erregeorderriaren mendeko lurralde bihurtu zen.Juan de Garayk bigarren aldiz sortu zuen Buenos Aires1580. urtean.
Erregeordetza eskuratu bitartean (1776), Argentinako espainiar kolonoek bi eginkizun izan zituzten: bertako herriei nagusitzeko gerra egin eta Mar del Platara inguratu ziren talde frantses, ingeles eta holandarrei, eta iparraldetik erasoan ari ziren kolono portugaldarrei aurre egin. 1776. urteanRío de la Platako Erregeorderria sortu zen, Perukotik bereizi eta eginbide kolonialistak hobeto gauzatzeko asmoz. Independentziaren aldeko lehen urratsa izan zen, ordea, hura: metropoliak ezarritako monopolioak haserre bizia piztu zuen bertako kolonoen artean eta, Ingalaterrak lagunduta, askatasunaren aldeko mugimendua sortu zen.1806an eta1807an,Britainiar Inperioa Buenos Aires hartzen saiatu zen, baina kreolek bi erasoei aurre egin zieten arrakastaz.
1810ekomaiatzaren 25ean,NapoleonekFernando VII.a erregea tronutik kendu zuelako zurrumurrua zabaldutakoan,Buenos Airesko hiritarrek, egoeraz baliatuta, erregeordea egotzi eta altxamendu batzorde bat sortu zuten. Batzordeak «Provincias unidas del Río de la Plata» direlakoen independentzia aldarrikatu zuen.
1816an, Belgrano eta San Martin jeneralak espainiarren gudarosteei nagusitu zitzaizkien eta Argentinaren burujabetasuna lortu zuten. Independentziaren aldarrikapen ofiziala 1816kouztailaren 9an egin zenTucumánen.1817an,José de San Martín jeneralakAndeak zeharkatu zituen,Txile etaPeru askatzeko. Horrela, Espainiaren mehatxua betiko uxatu zen.
Baina XIX. mendean Argentina bat egitearen aldekoen (gaztelaniaz:Unitarios) eta probintzietako autonomisten (gaztelaniaz:Federales) arteko borroka izan zen nagusi.Juan Manuel de Rosasen diktadura zentralistak (1829-1852) ezarri zituen Argentinako estatuaren oinarriak. Diktadura kendu ondoren,1853an Santa Feko kongresuak konstituzio federala onartu zuen.
Atzerriko inbertsioek zeinEuropako immigrazioak nekazari-teknika modernoak ekarri zituzten.1880ko hamarkadan,Basamortuko Garaipena delakoak hegoaldeko Panpetan eta Patagonian bizi ziren tribuak suntsitu zituen.1880 eta1930 bitartean, Argentinak esportazioan oinarritutako ekonomia sendoa garatu zuen, eta herrialdeko populazioa zazpi halakatu zen. Garapen ekonomikoak eta immigrazioak areagotu egin zuten Buenos Aires hirialde guztiz jendeztatuaren eta gainerako Argentinaren arteko gatazka. Lanbide liberalei lotutako burgesiak eta langileriak gero eta indar handiagoa hartu zuten hiri nagusian, baina aginpide ekonomikoak eta politikoak militarren eta lur sail handien jabeen esku segitu zuen.
1916 arte, kontserbadoreek menderatu zuten Argentinako politika. 1916. urteko lehen hauteskunde orokorretan alderdi erradikalekoHipólito Yrigoyen nagusitu zen; handik aurrera, burgesia liberal nahiz oligarkikoa (aristokrazia) izan zen gobernuan, Argentinako politikan beti izan diren militarren begiradapean.1930. urteanJosé Félix Uriburu jeneralak emandako estatu kolpeak boteretik kendu zuen Yrigoyen eta gobernu militarren garaia zabaldu zuen.
Oligarkiakoen esanei loturik eta gainbeherako egoera ekonomikoa menderatu ezinik, gobernu horiek beste molde bateko gobernu militarrari egin zioten leku.Arturo Rawson etaPedro Pablo Ramírezen estatu kolpeak (1943) ireki zuen militarren eta nazionalismo populistaren arteko batasunaren aroa:peronismoa egin zen agintearen jabe1946kootsailaren 24an.Juan Domingo Perónek hiriko langilerian (descamisados) oinarritu zuen boterea, nekazarien eta hiri klaseen kaltetan. Langileen egoera hobetu nahi izan zuen, sindikatuak bultzatuz. Kanpoaldean,Estatu Batuen etaErresuma Batuaren aurrean irmo azaldu zen Argentina independentziaren alde.1950etik aurrera, Eliza eta Armada aurka jarri zitzaizkion eta1955eko Askapenerako Iraultzak (Revolución Libertadora) aginpidetik kendu eta Espainiara jo behar izan zuen.
1950eko eta1960ko hamarkadetan, gobernua militar bigun eta zibil ahulen esku egon zen; hala ere, ekonomiak gora eta pobreziak behera (1975ean % 7 baino txikiagokoa zen) egin zuen. Bortizkeria politikoa areagotu zen.1973ko hauteskundeak irabazi ondoren, Peron agintera itzuli zen. Handik urtebetera hil zen etaMaría Estela Martínez de Perón, Perónen hirugarren emaztea, izendatu zuten lehendakari. Alderdi justizialista banatu egin zen orduan: ezkerreko joera marxistaren inguruko talde armatua (Montoneros) berriz ere ekintzak egiten hasi zen, diktadura militarra zegoen garaian egin bezala. Inflazioa mugatu ezinik (% 800ekoa), gizarte arazoei erantzun ezinik eta erabateko ustelkerian murgildurik,1976komartxoaren 24an militarrek,Videla jenerala buru zutela, beste estatu kolpe bat eman eta agintea hartu zuten.
Armadak osatutako eta izendatutako batzorde militarrak, errepresioa eta tortura erabilita, ezkerreko oposizioa desagerrarazi eta giza eskubideen aurkako ekintza lazgarrienetakoak egin zituen (30.000 lagun desagerrarazi,...). Horretarako, Hego Amerikako beste gobernuen zeinCIAren laguntza izan zuen. Gerra zikinean parte hartu zuten buru militar askokAEBak diruz lagundutakoAmeriketako Eskolan (School of the Americas) jaso zuten prestakuntza. Ekonomia zuzendu ezinik eta jendearen egoera larria arindu nahirik, kutsu nazionalista zuen ekintza prestatu zuen batzorde militarrak: 1982ko apirilean Argentinako armadak Erresuma Batuaren esku daudenMalvina uharteak hartu zituen indarrez baina, Estatu Batuek lagunduta, Erresuma Batuko armadak berreskuratu egin zituen eta milatik gora argentinar hil zirengerran (1982ko apirila-ekaina). Hor hasi zen gainbehera garai hartan aginpidean zegoen batzorde militarra. Azkenean, arazo ekonomikoak, ustelkeria, giza-eskubideen urraketak eragiten zuen nazka publikoa, eta Erresuma Batuaren kontrako porrota zirela eta, gobernu militarren amaiera etorri zen.
1982an,Malvinetako Gerraren ondoren, erregimen demokratikoa ezarri zen berriro Argentinan. 1983an hauteskundeak egin ziren, eta zibilek eskuratu zuten aginpidea.Raúl Alfonsín erradikala izan zen lehendakari1989. urtea arte. Bitarte horretan demokraziaren aldeko lan handia egin zen gizartetik (Plaza de Mayoko amen higikundea, besteak beste) eta gobernutik:desagertutakoak bilatzeko lehen urratsak eman ziren, armada zibilen esku jarri, eta instituzio demokratikoak indartu zituzten, Batzorde militarra (Videla,Massera etaAgosti) epaitu zuten giza eskubideak urratzeagatik, etab. Baina demokrazia finkatzeko arazo handiak izan ziren, krisi ekonomiko larria eta militarrek aginpidea hartzeko egindako saioak zirela eta. Alfonsinek behar baino 6 hilabete lehenago utzi behar izan zuen boterea.
1989anCarlos Menem hautagai peronistak irabazi zituen lehendakaritzarako hauteskundeak, eta1995ean berretsi egin zuten kargu horretan, datu makroekonomiko onei esker batez ere. Baina nazio barruan bakea eta elkarkidetasuna indartzeko aitzakian, militarren etengabeko presioen aurrean amore eman eta aske utzi zituen Malvinetako gerraren arduradunak eta estatu kolpean parte hartu zuten militar torturatzaileak (1990). Menemek politika neoliberala eraman zuen aurrera; arazo ekonomikoei aurre egin nahian (batik bat hiperinflazioa geldiarazteko), peso etadolar estatubatuarraren arteko truke-tasa finkatu zuen1991n. Argentinako ekonomia babeszale tradizionala ere aldatu zuen, arautegi ekonomikoa arinduz eta pribatizazio programa abian jarriz. Horrek ondorio onak izan zituen lehenengo bost urteetan, prezioak egonkortu eta inbertsioak areagotu baitziren. Baina ondoren istilu asko sortu zen, politika horrekin biztanleriaren parte handi bat pobretu zelako eta gizarte desberdintasunak areagotu zireko. Azkenik,1999ko hauteskundeak oposizioak irabazi zituen, etaFernando de la Rúak hartu zuen lehendakaritza.
Carlos Menem eta eta Fernando de la Rúa boterean zeudelarik, esportatzeko arazoak zirela kausa, Argentinako ekonomiak inportazio itzelari aurre egin behar izan zion. Horrela, nazioko industria eta enplegu-tasa kaltetu ziren, eta salerosteko tasa nahiz altxor publikoa defizitean zeuden.1998koAsiako krisialdiarekin batera, kapitalak herrialdetik alde egin zuen,2001eko azaroko finantza-ikara eraginez. Kapital ihesari aurre egiteko hartutako neurriak (bankuetako gordailuak izoztea,corralito deritzona) zirela eta, gizarte liskar larriak gertatu ziren. 2001eko abenduan de la Rúa presidenteak kargua laga behar izan zuen.
Krisi haren ondorioz, hainbat lehendakari aldaketa gertatu ziren oso denbora gutxian,2002kourtarrilaren 2anEduardo Duhaldek agintea hartu zuen arte. Orduan, peso eta dolarren arteko baliokidetasuna bertan behera utzita, pesoak balioa galdu eta prezioak igo egin ziren. Aldi berean, esportazioak areagotu ziren eta industrializazioa suspertzeko politika martxan jarri. 2002ko bukaerako, Argentinako ekonomia egonkortzen hasi zen.
2003anGaraipenerako Fronte-ko buruNéstor Kirchner hautatu zuten presidente. Agintaldian herrialdearenNazioarteko Diru Funtsarekiko zorra kitatu zuen, izugarrizko ordainketa egin ondoren. Halaber, lehen pribatizatutako hainbat industria nazionalizatu egin ziren.BPGak gora egin zuen eta langabezia murriztu zen, baina atzera egin zuen 2002an eratutako gizarte planetan eta laguntzetan eta inflazioa igo zen.
2007ko hauteskundeak haren emazteCristina Fernandezek irabazi zituen; herrialdeko lehendakari hautatutako lehen emakumea izan zen. Oro har, senarraren politika berari jarraitu zion krisi ekonomikoari aurre egiteko eta estatuaren esku-hartzea sustatu zuen.
Gobernuari dagokionez, errepublika da Argentina. Gaur egun indarrean dagoen konstituzioa1853an idatzi zen, eta1994an berridatzi. Aginpide betearazlearen burua presidentea da, eta bera da, aldi berean, estatuburu eta gobernuburua. Aginpide legegilea Nazio Batzarraren (Congreso de la Nación Argentina) esku dago, senatua eta diputatuen kongresua hartzen dituena. Aginpide betarazleko karguak aukeratzeko hauteskundeak lau urtez behin egiten dira, eta aginpide legegileko karguen iraupena sei urtekoa da; bi urtez behin berritzen dira, herenka.
Argentina estatu federala da; 23 probintzia ditu, eta hiri autonomo bat: Buenos Aires. Honako hauek dira probintziak: Catamarca, Chaco, Chubut, Córdoba, Corrientes, Entre Rios, Formosa, Jujuy, La Pampa, La Rioja, Mendoza, Misiones, Neuquen, Rio Negro, Salta, San Juan, San Luis, Santa Cruz, Santa Fe, Santiago del Estero, Tierra de Fuego eta Tucuman.
Argentinak beretzat eskatzen dituAntartikako eskualde bat eta Hego Atlantikoko zenbait uharte ere (Malvina edo Falkland uharteak), nahiz eta herrialde askok ez dioten jabego hori ezagutzen.Antartikako Itunaren sinatzaileetako bat da, eta presentzia etengabea du Antartikan1904az gero. Bestalde, Erresuma Batuarekin istiluak izan ditu Malvina uharteen eta Hego Atlantikoko beste uharte batzuen gaineko nagusitasuna dela eta.
2010eko erroldaren arabera, Argentinak 40.117.096 biztanle zituen[2], 14,4 biztanle/km²ko dentsitatearekin.2015eko zenbatespena 43.431.886 biztanlekoa da[10]. Biztanleen heren bat baino gehiago Buenos Airesen eta metropolian bizi da, eta biztanleen % 91,8 bizi dira hiriguneetan (2015). 0-24 urteko biztanleak gizartearen % 40 dira (2015[10]). Bizi-itxaropena 77,7 urtekoa da, 74,5 urtekoa gizonezkoena eta 81,1 urtekoa emakumezkoena (2015). Alfabetatuen kopurua % 98 ingurukoa da (2015[10]), Latinoamerikako garaienetakoa.
Argentinako biztanleen % 65 inguru europarren ondorengoak dira. Hego Ameriketako gainerako herrialdeetan ez bezala, oso biztanle mestizo gutxi dago; bertako biztanleek eta mestizoek biztanleriaren % 30 bakarrik hartzen dute[10]. Europarren artean,italiarrak etaespainiarrak izan diraXIX. mendetik kopuru aldetik garrantzitsuenak, bai eta herrialdeko kulturan eragin handiena izan dutenak ere. Argentinako gobernuak Europako immigrazioa bultzatzen du ofizialki, eta etorkin herrialdetzat hartua da;euskal jatorriko biztanle kolonia handia bizi da han, etaEuskal Etxe ugari dago.[11]
Italiar agentinarrei dagokienez, gaur egun 20-25 milioi lagun direla kalkulatzen da[12]; populazio guztiaren % 60 izanik, multzo etniko nagusia da. Italiarrak talde handitan bertaratzen1857tik1940ra hasi ziren; garai hartan, etorkinen % 45 ziren (espainiar jatorrizkoak, % 31,5).1960ko hamarkadan migrazio jario horrek aurrera segitu zuen, eta 1980ko eta 2000ko hamarkaden artean Italiatik abiatutako gehienak Argentinara joan ziren.
Argentinako konstituzioak erlijio askatasuna bermatzen du. CONICETen arabera, biztanleen % 76,5katolikoak dira, % 11,3agnostiko edoateoak, % 9protestante ebanjelikoak, % 1,2Jehovaren Lekukoak, % 0,1mormoiak, eta % 1,2 beste erlijio baten jarraitzaileak[13]. Latinoamerikako komunitatemusulman (400.000-500.000 lagun) etajudurik (180.000 pertsona inguru) handienak bizi dira bertan.
Argentina baliabide natural aberatsekiko lurraldea da. Bertako ekonomia nekazaritza eta abeltzaintzan oinarritu da, tradizioz, baina azken hamarraldietan bilakaera nabarmena gertatu da industrian, meatzaritzan, arrantzan eta zerbitzuen sektorean. Mundukolabore, okela etaolio ekoizle nagusietakoa da. Industriari dagokionez, berriz, elikagai eta edari industria, metalgintza, auto eta motore industriak,petrolio findegiak eta ehungintza dira jarduera nagusiak.
1980ko hamarkadatik aurrera, ekonomiak gainbehera nabarmena izan zuen; kanpo zorra izugarri hazi zen eta inflazioa % 200 igo zen. batez beste. Ordu arteHego Hemisferioko Europatzat hartua zen herrialdeak Latinoamerikako herrialdeen ereduari heldu zion, eta1989an biztanleen % 38 pobrea zen. Krisiari aurre egiteko, sektore publikoaren pribatizazioa bultzatu zen eta dirua egonkortzeko erreforma garrantzitsuak egin ziren (1991n pesoadolarrarekin parekatu zen), banku sisteman berrikuntzak egin ziren, etab. Hurrengo urteetan inflazioa asko jaitsi zen, eta neurri haiei eta nazioarteko egoera ekonomiko onuragarriari esker,BPG % 40 igo zen1995az gero. Baina politika liberalak zerbitzuak hobetzea eta BPG errealaren igoera (% 9 1997an) ekarri zuen arren, kanpo zorra oraindik handia zen, eta langabezia % 25era iritsi zen,2002an. Azken urteetan, dena den, susperraldia izan du ekonomiak, eta horri esker langabezia eta pobrezia murriztu egin dira.
Argentinako nekazaritza ekoizpenak barne beharrak asetzeko eta soberakinak esportatzeko lain ematen du, nahiz eta lurraren % 13 bakarrik den nekazaritzarako baliagarria.Panpa da eskualderik oparoena, laboreetan batez ere. Abeltzaintzari dagokionez, okela ekoizpen handia du Argentinak; okela eta eratorriak dira esportazioetarako gai nagusietakoa (% 11,1994an). Okela gordinaren eta laboreen munduko esportatzaile handiena da, etaartilea ere esportatzen du.
Azken hamarraldiotan ikatz eta petrolio ekoizpenak gora egin du. Petrolioa da mea aberastasun aipagarriena, eta barne beharrak asetzeko eta esportatzeko adina ematen du; petrolio ekoizpena % 60 hazi zen 1990 eta 1996 bitartean, etaTxilerainoko oliobide bat eraiki zen.Gas naturala ere ekoizten da.
Argentinako industria gehienak Buenos Airesen daude. Industrian dihardute langileen % 23k (2009ko zenbatespena[10]), eta jarduera nagusiak elikagai industria eta ehungintza dira. Aipagarriak dira, orobat, goma, zementua, kimika gaiak, plastikoa etab. Metalgintzaren industriak nabarmen egin du gora.
Argentinak energia baliabide bikainak ditu, eta iturri askotatik atera dezake, gainera, energia (batez ere hidroelektrikoa eta gasa), petrolioaz,harrikatzaz etauranioaz gainera. Energia berriak ekoizteko aukera ere badu:energia geotermikoa,eolikoa,eguzki energia, etab.Mercosur elkartearen eskutik lan handiak egiten ari dira, adibidez kostaldearekiko lotura elektrikoak eta gasbideak Txile, Uruguay eta Brasilera. 1994an 62.700 milioi kWh ekoiztu ziren eta 2011n 123.200 milioi kWh[10].
Argentinaren esportazio gai nagusiak nekazaritza arlokoak (alea eta haragia, batik bat, etabarazkiak,esnekiak eta olio gaiak, gutxixeago) eta petrolioa dira. Inportazio gaiak (makinak, metalak, gai kimikoak, mineralak…) Brasil eta Estatu Batuetatik ekartzen ditu batez ere. Barne merkataritza bizkorra da, errepide, burdinbide, itsaso eta ibaibide sare zabal bati esker.
1991n indartu egin zen Argentinako merkataritza, baina 1996 arte emaitza negatiboa izan zuen. 1994an, esaterako, 15.800 bat milioi dolar atera zituen esportazioetatik eta 21.600 milioi dolar gastatu zituen inportazioetan.2014n, berriz, esportazioen balioa 76.470 milioi dolarrekoa izan zen eta inportazioena 65.900 milioi dolarrekoa[10]. Merkataritza harreman nagusiakBrasilekin ditu, eta salerosketa jarduera handia du, orobat,Alemania,Estatu Batuak,Txina,Belgika etaHerbehereekin. 1991n Asunciongo Hitzarmena sinatu zuten herrialdeetako bat da Argentina, Mercosur (Mercado Común del Sur,Hegoaldeko Merkatu Komuna) elkarteko kidea beraz; merkatu horretan merkatu askea ezarri zen 1999an salgai guztientzat.
Inportatutako produktu nagusiak makineria eta garraio-ekipamendua (% 47,1), produktu kimikoak (% 13,8), manufakturak (% 13,7), janari eta abereak (% 4,8) eta petrolioa eta eratorriak (% 2,5) dira. Esportatutako produktu nagusiak, berriz, janari eta abereak (% 40,7), manufakturak (% 13,7), makineria eta garraio-ekipamendua (% 11), petrolioa eta eratorriak (% 9,5), animalia eta landare-koipeak (% 8,1) eta produktu kimikoak (% 5,3) dira.
Argentinari buruzko lehenbiziko kronikak Ulrico Schmidl (1510-1580) eta Martín del Barco Centenera (1535–1602) atzerritar idazleek egin zituzten. Lehenbiziko argentinar olerkaria Luis de Tejeda y Guzmán (1604-1680) izan zen.XIX. mende hasierako independentzia gosea Vicente López y Planes (1785-1856), Pantaleón Rivarola (1754-1821) eta Esteban de Lucaren (1786-1824) lanetan islatu zen[16]. Bartolomé Hidalgo (1788-1822) eta Hilario Ascasubik (1807-1875) literatura gautxeskoa abiarazi zuten;Jose Hernandezen (1834-1886)El gaucho Martín Fierro (1872) izan zen genero horren gailurra. Garai hartako idazlanetatik,Esteban EcheverríarenEl matadero ipuin errealista etaDomingo Faustino Sarmientoren (1811-1888)Facundo dira aipagarrienak[17].