Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Areatza

Koordenatuak:43°07′18″N2°46′06″W / 43.1216°N 2.7682°W /43.1216; -2.7682
Wikipedia, Entziklopedia askea
Areatza
 Bizkaia,Euskal Herria
Areatzako ikuspegia.
Areatzako bandera

Areatzako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaArratia
Izen ofiziala Areatza
AlkateaPeru Perez de Anuzita Urquijo (EH Bildu)
Posta kodea48143
INE kodea48093
Herritarraareatzar[1]
Kokapena
Koordenatuak43°07′18″N2°46′06″W / 43.1216°N 2.7682°W /43.1216; -2.7682
Map
Azalera9,1 km²
Garaiera139 metro
Distantzia30 kmBilbora
Demografia
Biztanleria1.287(2024)
40 (2023)
alt_left 623 (%48,4) (%44,9) 578 alt_right
Dentsitatea134,84 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
% 19,47
Zahartze tasa[2]% 23,79
Ugalkortasun tasa[2]‰ 44,07
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 78,21(2011)
Genero desoreka[2]% 7,69(2011)
Langabezia erregistratua[2]% 11,26(2013)
Euskara
Euskaldunak[3]% 61.08 + % 14.83 hartzaile(2021)
Kaleko erabilera[4] (2021)
Etxeko erabilera[5]% 41.7 (2021)
Datu gehigarriak
Sorrera1338. urtea
Webguneahttp://www.areatza.net
Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Areatza (argipena)».

Areatza[6]Bizkaiko hegoaldekoudalerri bat da,Arratia eskualdekoa.Gorbeia mendiaren iparraldeko magalean dago. 2016. urtean 1.194 biztanle zituen.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Airetiko ikuspegia

Udalerri mugakideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Areatzaren mugakide dira iparraldean Artea, hego eta ekialdeanZeanuri, eta mendebaldeanOrozko.

Auzoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Areatzak honako auzo hauek ditu:Launtzain etaUparan.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1338anJoanes Nuñez IV.a Larakoa Bizkaiko jaunak AreatzanVillaro edo Billaro izenekohiribildu eratu zuen.Maria II.a Harokoa bere emaztearen leinuaren omenezVilla de Haro edo Haroko hiribildua hautatu zuen izen.

Hiribildu berriaren helburuaBarazar mendatearen bidezkoGasteiz etaBizkaiko golkoko portuen arteko merkataritza-ibilbidea sendotzea zen. Tamalez, hiribilduak ez zuen inoiz garapen handirik lortu. Jatorrizko hiribilduak bi kale besterik ez zituen- Bekokalea eta Goikokalea-Arratia ibaiaren ondoan zeudenak, eta Zubizarra izeneko zubia, ibaia zeharkatzeko erabiltzen zutena. Hiribildua defendatzeko harresi txiki bat zegoen ,Erdi Aroan zehar biztanleriaren hedapena murriztu zuena.

XVI. mendearen hasieran etxeak harresiko hegoaldeko atetik bestaldera zabaldu ziren, Gasteizko bidean, eta horrela egungo Errukine kalea sortu zen. Hala ere, ez zen asko handitu eta bertan 100 bat artesau eta merkatari familia baino ez zen bizi. Lanbide nagusia,ferrak eta lantza eta piken kirtenak egitea zen.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Areatzako biztanleria

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Peru Perez de Anuzita Urquijo (EH Bildu) da Areatzako alkatea, Josu Basozabalen (EAJ) ondotik. Perez de Anuzitak alkatetza lortu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.

2023ko udal hauteskundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Areatzako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzaren 28a

2019ko maiatzaren 26a

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
5 / 9
340 (% 53,04)
6 / 9
425 (% 58,30)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
4 / 9
271 (% 42,27)
3 / 9
262 (% 35,94)
Datuen iturria:https://apli.bizkaia.eus/apps/seguru/el23/eu

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Areatzako Maribel Gorostizagoiza[7] (Ahotsak[8] proiekturako)

Euskara

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Areatzan[9] Arratiako[10] hizkera hitz egiten da, mendebaldeko euskalkiaren aldaera.

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Areatzako Aska plazaren ikuspegia, lehen planoan Gortazar jauregia ageri da.
  • Alde Zaharra
  • Legizamon dorrea
  • Ugunaga dorrea
    Areatzako udaletxea.
  • San Bartolomé eliza

Argazki galeria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Gortazar jauregia
    Gortazar jauregia
  • Areatzako Askatasun Etorbidea
    Areatzako Askatasun Etorbidea
  • San Bartolome eliza.
    San Bartolome eliza.
  • Arratia ibaia Areatzan
    Arratia ibaia Areatzan

Areatzar ospetsuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Ezaguna eta erabilia den billaroztar herritar izena ere erabil daiteke.
  2. abcdef Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  4. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  6. Euskaltzaindia. Bizkaiko herri izendegia., 1 or..
  7. «Gorostizagoiza Etxezarraga, Maribel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
  8. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
  9. «Areatza - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
  10. «Arratiakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
AbadiñoAbantoAjangizAlonsotegiAmorotoArakaldoArantzazuAreatzaArrankudiagaArratzuArrietaArrigorriagaArteagaArtzentalesAtxondoAulestiBakioBalmasedaBarakaldoBarrikaBasauriBediaBerangoBermeoBerriatuaBerrizBilboBusturiaDerioDimaDurangoEaElantxobeElorrioErandioEreñoErmuaErrigoitiEtxebarriEtxebarriaForuaFruizGaldakaoGaldamesGamiz-FikaGaraiGatikaGautegiz ArteagaGernika-LumoGetxoGizaburuagaGordexolaGorlizGueñesIbarrangeluIgorreIspasterIurretaIzurtzaJatabeKarrantzaKortezubiLanestosaLarrabetzuLaukizLeioaLekeitioLemoaLemoizLezamaLoiuMallabiaMañariaMarkina-XemeinMeñakaMendataMendexaMorgaMundakaMungiaMunitibarMuruetaMuskizMuxikaNabarnizOndarroaOrozkoOrtuellaOtxandioPlentziaPortugaleteSanturtziSestaoSondikaSopelaSopuertaSukarrietaTrapagaranTurtziozUbideUgaoUrdulizUrduñaZaldibarZallaZamudioZaratamoZeanuriZeberioZierbenaZiortza-BolibarZornotza
Bizkaikohiri etahiribilduak
Balmaseda (1190)  • Urduña (hiria, 1229)  • Bermeo (1236)  • Otxandio (1254)  • Lanestosa (1287)  • Durango (1290-1372)  • Plentzia (1299)  • Bilbo (1300)  • Portugalete (1322)  • Lekeitio (1325)  • Ondarroa (1327)  • Areatza (1338)  • Markina (1355)  • Elorrio (1356)  • Gernika (1366)  • Gerrikaitz (1366)  • Ermua (1372)  • Ugao (1375)  • Mungia (1376)  • Larrabetzu (1376)  • Errigoiti (1376)
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Areatza&oldid=9614506"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp