Ardi merinoa (gaztelaniaz:oveja merina)Espainiakoardi arraza endemikoa da.
Bere jatorria zalantzazkoa da, litekeena daLeongo Erresumakomerio (gaztelaniaz:merino) edo zerga kobratzaileengandik etortzea. Ideia honen arabera, ardi merinoaiparraldeko Afrikan sortu eta Iberiar penintsulara pasa zen, nonMestaren Kontseilu Zintzoa boteretsuak azkar bereganatu zuen, mende batzuetan zehar bere monopolioa izatera iritsiz, ordura arte nonahi agertzen zenMantxako ardiaren kaltetan. Dena den, litekeena da arraza penintsulako hegoaldean sortzea garai horretan edo pixka bat lehenago.
XVIII. mendean sartu zen lehen aldizFrantzian. Borboiko lehen erregeFilipe V.aren ekimenez,Luis XIV.a Frantziako erregeari arraza kotizatu honetako bikote bat oparitu zizkion. Ordura arte oso delitu larria izan zen arraza hori Espainiatik kanpora ateratzea. Izan ere, Mestako Kontseilua arduratzen zen horrelakorik gerta ez zedin. Espainiak bereartile kotizatua monopolioan esportatzen zuen Europako gainerako tokietara.
Gaur egun buru gehienakAEBetan,Argentinan,Hegoafrikan,Zeelanda Berrian eta, batez ere,Australian biltzen dira.
Arraza trinkoa da, lepo eta hanka motzekoa, artile luze, fin eta kizkurra duena. Hau giro eguzkitsu eta hondartsuetan hazten diren espeziemenetan kalitate hobekoa da. Mantuaren kolorea zurixka da, orbanik gabea, eta oso kasu bakanetan soilik arrek adar batzuk dituzte kiribilean.