| Arden Eversmeyer | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Stevens Point, 1931koapirilaren 4a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2022 (90/91 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | LGBT ekintzailea etairakaslea |
Jean ArdenEversmeyer,Arden Eversmeyer bezala ezaguna (1931koapirilaren 4a,Stevens Point,Wisconsin –2022koazaroaren 14a,Houston),Lesbians Over Age Fifty (LOAF) etaOld Lesbian Oral Herstory Project (OLOHP) erakundeak sortu zituen, adineko lesbianei ikusgarritasuna emateko eta beren historiak dokumentatutako komunitate-zentzua emateko.[1]
1931ko apirilaren 4an jaio zenStevens Pointen, Wisconsinen. Herbert eta Audrey Eversmeyerren alaba zen. 1943anDallasera (Texas) joan zen familiarekin.[2]Texas State College for Women eskolan ikasi zuen eta 1951n Osasun eta Heziketa Fisikoan lizentziatura lortu zuen.[3] 1964an,Sam Houston State University-ko Hezkuntza Masterra amaitu zuen.[3]
Eversmeyerrek Texasko eskola publikoetan lan egin zuen, Planon hasi eta bere karreraren zatirik handienaPasadena eta Houstongo eskola-barruti independenteetan eman zuen, hezitzaile zein aholkulari gisa.[1][3] 30 urteko ibilbide profesionalaren ostean, 1981ean hartu zuen erretiroa.[3]
1952an Tommie Russum bere lehen kidea ezagutu zuen.[1]
1985ean Russum hil ondoren,lesbianak ardatz zituen aktibismo komunitarioan murgildu zen Eversmeyer.[3] 1987anLesbians Over Age Fifty erakundea sortu zuen Houstonen topagune seguruak eta adin ertaineko eta adineko lesbianentzako gizarte-sare bat sortzeko.[1][4] 14 urtez,Old Lesbians Organizing for Change, 55 urteko edo gehiagoko lesbianentzako erakunde nazionalaren zuzendaritza-batzordeko kide izan zen Eversmeyer, edadismoari aurre egiteko eta justizia soziala sustatzeko lan egiten duena.[3][5]
1987an, Eversmeyer Charlotte Averyren bikotekide bihurtu zen, eta 2008an ezkondu ziren.[1] Avery 2018ko apirilaren 4an hil zen.[3]
1998an, Eversmeyerrek Emakume Lesbiana Nagusien Ahozko Historiaren Proiektua (OLOHP, ingelesezko sigletan) sortu zuen. 70 urte edo gehiagoko emakume lesbianekin elkarrizketak egiten ditu, haien historia pertsonalak biltzeko eta XX. mendeko lesbianen bizitza dokumentatzeko.[1][6] Proiektuaren boluntarioek mundu osoko emakumeen 800 istorio baino gehiago bildu dituzte.[1] OLOHPek ahozko istorioen bi liburu argitaratu ditu:A Gift of Age: Old Lesbian Life Stories (2009) etaWithout Apology: Old Lesbian Life Stories (2012).[1] OLOHPren transkripzioak, audio grabazioak, argazkiak eta beste material batzuk Northampton-eko (Massachusetts)Smith Colleg-eko liburutegietan artxibatuta daude, Emakumearen Historiako "Sophia Smith" Bilduman.[7]
Ardenek OLOHPekin egindako lana "Old Lesbians" izeneko film labur dokumentalaren gaia izan zen, Meghan McDonough-ek 2023an zuzendu eta editatu zuena.[8] Old Lesbiansek"Audible/Aesthetica Listening Pitch[9] jaso zuenThe Guardian-en enkarguz.[10]
Eversmeyer sei urtez izendatu zuen alkateak Houstongo Zahartze Agentziarako.[3]2014an,National Women 's History Alliance irabazi-asmorik gabeko hezkuntza-erakundeak Eversmeyer izendatu zuen Izaera, Adore eta Konpromisozko Emakume omenduetako bat,Old Lesbian Oral Herstory Project delakoan egindako lanagatik.[11]
Mary Speeglek,The Lesbian Story Project podcastaren sortzaileak, bi elkarrizketa konbinatu zituen Eversmeyerrekin 2016ko urriaren 17an argitaratutako 45 minutuko pasarte batean.[12]
Eversmeyer Houstonen hil zen 2022ko azaroaren 14an.[3]