Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Arboti

Koordenatuak:43°22′17″N1°00′00″W / 43.3714°N 1°W /43.3714; -1
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arboti
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
UdalerriaArboti-Zohota
Herritarraarbotiar
Geografia
Koordenatuak43°22′17″N1°00′00″W / 43.3714°N 1°W /43.3714; -1

ArbotiArboti-Zohota udalerriko herriburua da,Nafarroa BeherekoAmikuze eskualdean. Herri honek,Zohota gabe,1842 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Herritarrei "arbotiar" deitzen zaie.Donibane Garazi herrialdeburura 38 km daude.

Izenaz

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bada tontor eta oihan batArboti edo "Arbuti" izena daramana;Izarbe mendiaren mendebaldean dago,Zuberoa etaBearnoren artean.

Bere auzo-herria denZohaztirekin etimologia-zerikusia izan dezakeela adierazi dute arlo hori landu dutenek[1] (Jean-Baptiste Orpustan,Patxi Salaberri...); atzizki bera (-ti) errepikatu eta bikotea osatuko lukete, oinarrian batak "zuhaitz" eta besteaklatinari edogaskoierari maileguzarb(or)e hartuta.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kokapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatikBiduze-haraindi izenekoan kokatuta dago; izenak adierazten duen gisanBiduze ibaiaren ekialdean dagoen zonaldeari deitzen zitzaion horrela. Herriaren mugak hauexek dira: iparraldeanNafarroa Behere etaBearnoko lurrak hartzen dituenLauhira (frantsesezLauhire) baso handia dago; mendebaldeanGamue, hurbilen daukan herria; hego-mendebaldeanZohazti eta hego-ekialdeanZohota udalerrikidea; hiru herri hauekamikuztarrak dira. EkialdeanDonejakue Bidearen adar batArboti etaZohotaren artean pasatzen da; bide horrek mugarri oso inportante bat bisitatzen du,Pausassacekoa hain zuzen; hor garai batekoNafarroako erresuma (Arboti),Zuberoa (Ozaraine) etaBearno (Autile,okzitanierazAutivièla) biltzen ziren.

Orografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Altuera apaleko lurrak dira baina etengabeko gorabeherak daude. Herriaren iparraldean (162 mIlharrerekiko mugan) nahiz ekialdean (Urkamendi 176 m) muino ugari dago. Herria bera 100etik pasatzen da.

Mendixken arteanBiduzeren ibaiadarrak diren erreka batzuk pasatzen dira, aipagarrienaXuhukoa (okzitanierazLauhirassa).

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Berezko udalerri gisa ageri den erroldei dagokienez,1793koan 390 biztanle zituen eta desagertu baino lehenagoko1841ekoan 317.INSEEren datuak dira; fusioaren osteko udalerriaren datuak jakiteko, ikusArboti-Zohota.

Errepideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

D 134departamendu mailako errepideaLauhiran abiatu, herritik pasa etaZohotarekin lotzen du, hortikDonapaleutikSalbaterrara doanD 933rekin lotura egiteko.

DesagertutakoDonapaleu-Salbaterra trenbidea ere bertatik pasatzen zen eta herri honetan bere izena ematen zaion lubaki ikusgarria sortzen du.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantziako Iraultzaren garaian herriko apaiza zen Irigoien-Joanthok bertatik alde egin zuen, apaizgoaren zin egite zibila egiteari uko egin ostean.

Udalerri-aldaketak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1842 arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretanZohotarekin fusionatu zen; harrezkeroArboti-Zohotako udalburua da.

Eraikin historikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • San Joan Bataiatzailearen elizak fatxadaerromanikoa du baina hori da jatorriko elizatik geratzen zaion bakarra:1860an ia erabat berregin zuten eta beste batzuen artean Xavier Montaut margolariolorondarra eta Gustave-Pierre Dagrant beiragilebordelesak esku hartu zuten.
  • Hilarri diskoidalak ia desagertu diraArbotiko hilerritik.

Kultura eta euskara

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Herriko festak San Joanekin ospatzen dira, ekainaren 24an.
  • Sona handiko folklore-talde bat,Burgaintzi, herri honetan sortu zen;Zohota etaZuberoaren arteko muga markatzen duen tontor batek izen hori darama.Amikuzeko inguruko herri batzuetakoek ere parte hartzen dute.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza, abeltzaintza eta erlezaintza izan dira herritar gehienen lanbideak.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Arboti eta Zohazti Patxi Salaberriren "Nafarroa Behereko herrien izenak" lanean: 241/242, 309/310. or.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hauNafarroa Beherekogeografiari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Arboti&oldid=9597380"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp