Arbelametamorfismo gradu baxukoharri metamorfiko bat da. Pikor tamaina txikia du eta jatorriantupa edoerrautsez osatutako materialen metamorfismoaz sortu da. Arrokafoliatua, baina foliazio horrek ez du zertan hasierako sedimentazio estratifikazioarekin bat egin behar.
Arbela oso erabilia da eraikuntzan, batez ereteilaren ordezko gisa, izan ere urarentzako iragazkaitza izateaz gain, azal lauak elurra irrritatzea ahalbidetzen baitu. Horregatik oso ohikoa izaten da mendialdeko eraikinetako teilatuetan ikustea.
XVIII eta XIX mendeetan arbela ikasgelakoarbela moduan erabiltzen zen, kleraz erraz idazten baita bertan.
Espainia da munduko ekoizle handiena, 2000 urteko datuek mundu osoko arbelaren %90a bertan ateratzen dela adierazten dute. XIX eta XX mendeanGales,Alemania etaFrantziak ekoizpen handia izan zuten baina hauek agortu eta espainiar arbelak hartu zuen ia merkatu osoa.
Espainiaren mendebaldean ateratzen da arbela, berezikiLeón,Ourense,Zamora etaBadajoz probintzietako harrobietan.Bierzo eskualdeko Cupa Pizarras enpresa munduko liderra izan da 2014 eta 2015 urteetan.