Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Aranondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aranondo
Iraute egoera

Daturik gabe (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
LeinuaAmygdaleae
GeneroaPrunus
EspezieaPrunus domestica
L.
Zerrenda
    • Druparia insititiaClairv.
    • Druparia prunusClairv.
    • Prunus communisHuds.
    • Prunus insititiaL.
    • Prunus italicaBorkh.
    • Prunus oeconomicaBorkh.
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakplum wood(en)Itzuli

Aranondoa (Prunus domestica)Rosaceae familiako fruta-arbola da.Zurtoin zuzena dauka, azal leuna eta adaburu globularra.Loreak goiztiarrak dira eta bakarka edo binaka hazten dira. Fruituakaranak dira.

Prunus terminoa latinetik dator, etabasaranaren izena da;domestica terminoak "etxekoa" esan nahi du.

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hosto erorkorreko fruta-arbola da, eta 10 m garai izan daiteke.Adaburu zabala eta irregularra du.

Zurtoina – Azala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aranondoaren zurtoina zuzena eta estua da, eta azala leuna eta marroia.Kimu gazteak berdeak eta pubeszenteak dira; adar helduak, berriz, arreak eta leunak -arantzatsuak, batzuetan-.

Hostoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aranondoak hostoobalatu eta meheki horzdunak ditu.

Loreak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Loreak.

Zuri-berdexkak dira loreak, eta multzo txikitan sortzen dira, hostoak baino lehenago.

Fruituak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Fruitua -drupa erakoa- arana da: biribildua edo luzanga, eta horia, gorria,purpura edoberdea izan daiteke.

Habitata

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

JatorrizKaukasokoa dela uste dute adituek, baina, antzinatik, fruta-arbola modura kultibatzen da herrialde askotan.

Erabilera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aranak fresko, siku, konfitatu edomarmeladan kontsumitzen dira.Aranondoaren mamia laxantea da.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Aranondo&oldid=9938201"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp